euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rauch-eko Gure Txokoa Euskal Etxeak euskal erakusketa egin du Egaña Geltokiko San Francisco Gazteluan

2015/06/11

Gure Txokoa-k antolatutako Euskal Erakustaldia Egañako San Francisco Gazteluan (argazkia EE)

Udaleko Turismo Zuzendaritzak eta San Francisco Gazteluaren Babes Batzordeak gonbidaturik, euskal erakustaldi bat gauzatu dute Rauch-eko Gure Txokoa-ko lagunek. Bi asteburutan zehar luzatutako jarduerak argazkiak, jantzi tradizionalak eta Euskal Herriari buruzko informazioa partekatu du euskal etxeak bere komunitatearekin. 

Gehiago irakurri...


Pariseko Eskual Etxeak Herri Urrats ospatu zuen ikastolen alde; eta asteburuan Euskal Jai itzela egingo du

2015/06/10

Sokatira Pariseko Euskal Etxeak egin zuen Herri Urrats festan (argazkia Paris EE)

Iparraldeko ikastolen aldeko festa egin zuen Pariseko Eskual Etxeak iragan maiatzaren 30ean eta lagun asko bildu ziren bertara, egun ederra pasa eta aldi berean euskarazko irakaskuntza sustatzera. Elkarteak makina bat jarduera egin zituen: jolasak, musika eta dantza emanaldia, bazkaria... Bertan bildutako dirua Seaska ikastolen elkarteari helaraziko dio euskal etxeak. Asteburuan ere festa giroa izango da, Txikito de Cambo frontoian egingo den Euskal Jaiari esker.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaleak-eko Zuzendaritza Batzorde berriak Buenos Airesko 4. Triki-Poteora gonbidatu du larunbatean

2015/06/10

2014an egindako Triki-Poteoaren irudia (argazkia Euskalkultura.com)

Gonbite bikoitza dauka Euskaltzaleak euskaltegiak larunbat honetarako. Arratsaldeko 6:30etan, Argentinako selekzioaren Amerikako Kopako lehenengo partida ikustera; 8:30etan, partida bukatu eta gero, erakundeak antolatuko duen laugarren Triki-Poteoan parte hartzera. Aurreko edizioetan bezala, San Telmo auzoan murgilduko dira Euskal Herriko musika zaleak trikitixa, pandero eta alboken erritmoetara. 

Gehiago irakurri...


'Eskorgaren Euskalduna'ri buruzko Gora Vasco! dokumental euskal-argentinarra Gasteizen eta Iruñean aste honetan

2015/06/10

Eusko Ikaskuntzaren Baionako bulegoan, ezkerretik eskuinera, Maialen Zamponi (Eusko Diaspora), Luis Aramburu (Mundo Vasco) eta Carlos Chinchurreta, azken biak euskal-argentinarrak bisitan

Gora Vasco!” dokumentalak Guillermo Larregui 'El Vasco de la Carretilla' (Eskorgaren Euskalduna) legez ezagutua zen iruinsemearen bizitza eta balentrien berri ematen du. Larreguik Patagoniatik Buenos Aireserako bidea oinez egin zuen 1935ean, 50 urte zeuzkala, gero beste hiru ibilbide gehiago egiteko. Bere bizitza dokumental bihurtu zuen beste euskal-argentinat batek, Roberto Arizmendik, eta filma hori erakutsiz bira egiten ari dira Euskal Herrian Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko Luis Aramburu eta Carlos Chinchurreta. Emanaldiak aste honetan, bihar Gasteizen eta larunbatean Iruñean.

Gehiago irakurri...


Bertso-bazkari bizi-bizia egin zuen Berlingo Euskal Etxeak On Egin jatetxean, Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariekin

2015/06/09

Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariak Berlingo On Egin jatetxean bertsotan (argazkia Berlin EE)

Iragan larunbatean bertso-bazkaria egin zuen Berlingo Euskal Etxeak On Egin jatetxe euskaldunean. Jatetxea jendez lepo bete zen, entzuleak Jon Maia eta Alaia Martin bertsolarien abileziaz gozatzeko irrikaz. "Euskaldunak zein alemaniarrak izan genituen, azken hauek gehienak euskara klaseetako ikasleak. Gainera, hemen jaiotako gaztetxoentzat oso interesgarria izan zen, lehengo aldiz bizi izan zutelako bertso saio bat aurrez aurre", esan dio EuskalKultura.com-i elkarteko presidente Ainhoa Añorgak.

Gehiago irakurri...


General Villegasko euskaldunak genero indarkeriaren aurka manifestari afixetako leloak euskaraz eta gaztelaniaz

2015/06/09

Gral. Villegasko ‘Ezta bat gutxiago ere’ manifestaldian, leloak euskaraz (argazkia EE)

Euskal kultura zabaltzeko ekintza programa oparoa ari da garatzen General Villegasko euskal etxea bere egoitzan bertan eta Elordi herriko landa eskola batean. Joan den astean, ordea, etenaldia egin zuten Villegasko Euskaldunak instituzioko lagunek asteroko aktibitateetan ‘Ni una menos' (Ezta bat gutxiago ere) lelopean eta nazio mailan egin zen genero indarkeriaren kontrako manifestaldian parte hartzeko. Afixak euskaraz eta gaztelaniaz eraman zituzten.

Gehiago irakurri...


Lael Uberuaga, Oinkari: “Garrantzitsua da Diasporarentzat Euskal Herriaren ordezkari izatea, usuago gertatu beharko luke”

2015/06/08

Beste nazioek beren kulturak bizirik mantentzeko egiten dituzten esfortzuak ezagutzea garrantzitsua dela uste du Uberuagak

Maiatzaren 25ean, Seattle-ko Northwest Folklife jaialdian hartu zuen parte Boiseko Oinkari dantza taldeak. 44. edizioa zuen mundu osoko dantzari, musikari, ipuin kontalari eta abar luzea biltzen dituen festibal honek eta, antolatzaileen esanetan, 235.000 lagun baino gehiago hurbildu ziren aurtengo programaz gozatzera. “Ederra izan zen”, esan dio EuskalKultura.com-i Lael Uberuaga Oinkarien Harreman Publikoetarako zuzendariak.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeak dauden lekuetara kultur birak egiteko laguntzen ebazpena argitaratu du Eusko Jaurlaritzak

2015/06/08

Lehendakaritzaren egoitzan, Gasteizen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak ostiralean argitaratu zuen euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzen ebazèna. Guztira hamar talde edo artistek jasoko dituzte laguntza hauek, 2015ean zehar proposatutako biren bidaia gastuak ordaintzeko.

Gehiago irakurri...


Sergio Recarte argentinarraren ‘Atahualpa Yupanqui, indio, criollo y vasco’ liburua eskuragai EHan eta Internen

2015/06/08

Sergio Recartek idatzitako Atahualpa Yupanquiren biografiaren azala

Txalaparta argitaletxe nafarrak kaleraturik, “euskal herritarren eta baita diasporako kideen artean ere Atahualpa Yupanqui folklorista argentinarrak euskal kulturarekin izan zuen lotura ezagutaraztea” finkatu du liburuak helburu. ‘Atahualpa Yupanqui, indio, criollo y vasco’ Euskal Herriko eta Espainiako liburudendetan eskura daiteke; Argentinan oraingoz, internet bidez soilik. Sergio Recarte egileak ez du baztertzen Argentinan ere aurkeztu ahal izateko aukera. 

Gehiago irakurri...


Julian Iantzi: "Bidaiatzeko era berri bat sustatu nahi dugu, Boiseko Diasporarekin batera Jaialdiaz gozatuz"

2015/06/05

Telebistako "El Conquistador del Fin del Mundo" saioan oinarritutako bidaian Argentinako euskal Diasporarekin bildu ziren Iantzi eta bidaiariak. Irudian, Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxean (argazkia Overtrails)

Uztailean Euskal Herriko hainbat lagunek Boiserako bidea hartuko dute, Jaialdiz gozatzeko irrikaz. Horietako batzuk gidari izango dute Julian Iantzi aurkezlea, euskal artzainen semea eta Kalifornian jaioa. AEBetako euskal Diasporarekin biltzea esperientzia oso berezia izango dela dio berak: "Gure asmoa Diasporako euskaldunekin egotea eta gozatzea da. Eurekin jan, dantza egin, abestu...". Hara doazen bi bidaia beteta omen daude dagoeneko, baina badira oraindik 15 leku, Boisez gain Las Vegas eta Coloradoko Kainoi Handira doan bidaian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia