euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kristie Onaindia: “Haurrei Euskal Etxea familiaren luzapena dela transmititu nahi izan diet"

2015/06/22

Kristie Onaindia, Euskal Etxeko 2014ko jaialdian, pozarren, hainbat ikasleez inguratuta dabilela (Argazkia: K.O.)

Kaliforniako Bakersfield-en, Euskal Etxearen 2015eko piknika, joan den maiatzean, alaia izan da, baina tonu goibelxea ere izan du, ez sobera, bertan bere orain arteko funtzioetatik despeditu denak beti baitarama irria ezpainetan. Hogei urtetik gora Euskal Etxeko umeen dantza irakasle izan ondoren, lan horri utzi dio Kristie Onaindiak, Euskal Etxeak, aurtengo urtekarian zenbait orrialde eskainiz aitortu dio bere lana. Kristie Onaindiarekin mintzatu gara.

Gehiago irakurri...


Eskolak galdeginik, Chacabucoko Euskal Etxeko lagunak euskal kulturaz mintzatu zaizkie 7 urteko haurrei

2015/06/22

Guillermo Larregui euskal etxeko buru den Pablo Pavesak eman zien hitzaldia eskolako ikasleei

Hiriko Hezkuntza Katolikoaren Eskolako bigarren mailako ikasleek gonbidaturik bisita bat egin zieten Guillermo Larregui-ko Pablo Pavesak eta Anibal Izurietak eskolako neska-mutilei euskal kulturaz mintzatzeko. Azalpena bukatu eta gero dantzatzera ere animatu ziren umeak, euskal etxeko dantza taldearen parte diren kurtsoko bost neskatxok adoretuta. 

Gehiago irakurri...


Beñat Ibarra eta A Basq Kitchen: Euskal Herriko zaporeak Kaliforniako Redondo Beach-eko kostaldean

2015/06/19

Redondo Beach kostaldeko pasealekuan dago jatetxea, bista ederrekin, aurrealdea irekia (argazkia Brian Rawlins)

Gaur, arratsaldeko zazpiak aldera hasiko da A Basq Kitchen jatetxearen irekiera jai ofiziala. Beñat Ibarra sukaldari lapurtarra dago izen horren atzean eta, dagoeneko, sarrera guztiak agortu dira. Dudarik ez dago arrakastatsua izango dela restaurantaren aurkezpena eta pozarren agertu da horregatik Ibarra, EuskalKultura.com-i “Ilusio handia dut, oso ongi aterako da dena” esanez. Bestako iragarkiak, jateko eta edari andana izango dela dio. “Ortzirale gaua igarotzeko plan ederra!”.

Gehiago irakurri...


Emakumearen aurkako indarkeriari buruzko hitzaldia Valladolideko Gure Txokon; hurrengo hitzordua, San Juanak

2015/06/19

Emakumeen aurkako indarkerkeriari buruzko hitzaldiak interes handia piztu zuen entzuleen artean (argazkia Valladolid EE)

Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak hainbat ekitaldi burutu ditu azken asteotan, horien artean emakumearen aurkako indarkeriari buruzko hitzaldi interesgarri bat eta Burgosera txangoa, Katedralean abestu behar zuen elkarteko koruari lagunduz. Orain, aldiz, buru belarri dabiltza euskal etxearen hitzordu klasiko bat prestatzen: San Juanak.

Gehiago irakurri...


Neguko Barnetegiaren egoitza eta Euskal Asteko euskera lehiaketen oinarriak plazaratu ditu FEVAk

2015/06/19

2015eko Euskara klaseak zabaltzeko erabili den kartela. Egilea, Euskaltzaleak-eko Dolores Guerrico

Villa Mariako Euzko Etxea euskal etxe argentinarrean izango da Euskara Munduan programako aurtengo Neguko Barnetegia, uztailaren 18tik 25era. Bertan irakasleentzako trebakuntza ikastaroa burutuko da baita ere, uztailaren 25 eta 26an. Argentinan Euskaraz proiektuaren 25. urtebetetzearen baitan, Euskal Aste Nazionaleko euskara ekintzetan parte hartzera gonbidatu du, bestetik, FEVAk, Macachingoko euskal etxe antolatzailearekin batera. Lanak bidaltzeko epea abuztuaren 31an bukatuko da. 

Gehiago irakurri...


Igandean hasiko da NABOren 2015eko Udaleku, San Frantziskoko Basque Cultural Center-ek antolatuta

2015/06/18

Iaz Elko izan zen NABOren Udalekuaren egoitza (argazkia Udaleku 2014)

Abian da aurki Udaleku 2015, Ipar Amerikako euskal etxeen egitasmorik arrakastatsuenetako bat. Igandean 116 neska eta mutil gazte bilduko dira San Frantziskora eta han bi asteko egonaldia egingo dute, Basque Cultural Centerrek antolatuta. Euskal kulturan sakontzeko aukera paregabea izango da beraientzat, ikastaroen bitartez eta euskal komunitateko beste gazteak ezagutuz. Ondo pasa!

Gehiago irakurri...


Ekin Dantzari Taldea euskal dantzen ordezkari Buenos Aires hiri eta probintziako Kolektibitateen ekitaldietan

2015/06/18

Ekin Dantzari Taldea San Fernandoko 2. Sukaldaritza Gunean (argazkia EDT)

Erabat sartuta gizataldeen ekintzen zirkuitoan, Euskal Herriko kolektibitatearen ordezkari izan da Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldea argentinar hiriburuko Arkakuso-Merkatuaren urteurren jaian eta San Fernandoko Sukaldaritza Gunearen 2. edizioan. Euskal dantzen erreferente bihurtuta, Eusketxeko dantzariek tailer bat eman dute baita ere, kasu honetan Pergaminoko Lagun Onak euskal etxean. 

Gehiago irakurri...


Laura Nobile, euskal genealogian aditua: "Euskal Etxera behin hurreratu eta geroztik ez naiz bertatik atera"

2015/06/18

Buenos Aires hirian jaio zen arbaso italiar eta galegoen ondorengo eta gaur egun arrecifestarra eta euskalduna da bokazioz, ezagutzaz eta engaiamenduz. Euskal genealogia kontuetan erreferentzia da Argentinan, baita Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko liburuzaina ere, bertako euskal irratsaioko esatari eta arduraduna... eta beste hamaika gauza, bere entusiamoak eta lan-gaitasunak ez baitute mugarik.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz ospatu da Winnemucca-ko Euskal Jaia; antolatzaileak gune handiago baten bila ari dira

2015/06/17

Sei dantza taldek hartu zuten parte jaian, Renotik etorritako hiru eta bertako beste hiru (Argazkia: WBC)

Arrakastatsu joan da iragan asteburuan Winnemuccako Euskal Jaia. Nevadako (AEB) herri honetako euskaldunei txiki geratzen ari zaie bertako Convention Center. Louis Mendiola Euskal Etxeko lehendakariak EuskalKultura.com-i esan dionez, “aizkolariak ekarri nahi genituen baina ezin izan dugu; hala ere, enborrak umeengandik hurbilegi izatea arriskutsua izan daiteke eta gune handiago baten bila gabiltza hurrengo jaialdietarako”. Ehunka lagun bildu ziren asteburuan Winnemuccara. “Oso ondo pasatu zuten”, adierazi du Mendiolak.

Gehiago irakurri...


"Tribual" garatu du CodeSyntax enpresa gipuzkoarrak: 130.000 galdera dituen mugikorrentzako jokoa

2015/06/17

Tribual jolaseko galdera bat

Galdera joko "adiktiboa" da Tribual, CodeSyntax enpresako garatzaileek aditzera eman dutenez. Hilabete batzuk daramatza dagoeneko jokoaren lehen bertsioak Google Play dendan eskuragarri, eta erabiltzaileek 300.000 partida jokatu dituzte dagoeneko. Orain bigarren bertsioa plazaratu dute. Jokoak 130.000 galdera ditu eta bi bertsio daude: eleanitza, Android mugikorrentzako eta euskarazkoa (lehen bertsioa) iOS sistemarako.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia