euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikurrina eta guzti, hasi dira San Ferminak! Eta asteburuan euskal Diasporan barrena zabalduko da festa

2015/07/07

Ikurrina zapi gorrien itsasoan; Iruñeako Udaletxean ageri zenaren ispilu

Txupinazo zirraragarriaz gozatu zuten aspaldiko partez iruindarrek, aurten Udaletxeko balkoian ikurrina ere ikusi ahal izanik. Udaletxeko plaza zapi gorrien itsaso bat izan zen, eta eguerdiko hamabietan festak eztanda egin zuen bertan. Diasporan zehar ere jaia eta zalaparta zabalduko da asteburuan eta Sydneyn, Mexikon, Boisen, Caracasen eta hamaika lekuetara helduko da "Gora San Fermin" oihua.

Gehiago irakurri...


Loiolako Inazio deunaren erlikia bat jasoko du Corpus Christiko EE argentinarrak bere X. urteurrenean

2015/07/07

San Ignazioko jesuiten aztarnak, Misiones probintzian

Erlikia abuztuaren amaieran iritsiko da Vatikanotik Misiones probintziara eta bertako San Ignazio herriko parrokian jarriko da beneragai. Bere hamargarren urtebetetzean, ekintza programa polita ari da garatzen txikia baina kementsua den Mesopotamia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxea. Azken asteotan burututako aktibitateen artean genealogiari buruzko tailerra eta euskal zinema saioa aipa daitezke. 

Gehiago irakurri...


San Fermin jai alaia eta jendetsua Valentziako Euskal Etxean, Venezuelan, bigantxa eta guzti

2015/07/06

Gaztetxoak Valentziako Euskal Etxeko San Fermin festaz gozatzen (argazkia Valencia-Carabobo EE)

Nafarroan iruindarrak txupinazoaren zain daude irrikaz baina munduaren beste muturrean, Venezuelan, aurrea hartu diete Valentziako Euskal Etxean, Carabobo estatuan. Bertan, asteburuan egin zuten San Fermin festa, bazkari batekin eta bigantxa eta guzti. Giroa aparta izan zen eta gazte zein nagusiek asko gozatu zuten egunaz.

Gehiago irakurri...


Wyoming estatu bihurtu zeneko 125. urtemuga kari, euskaldunen immigrazioa aztergai ekitaldi akademikoetan

2015/07/06

Nevadaren 150. urtemugaren ospakizunen ostean, 25 urte 'gazteagoa' den Wyoming-o zelebrazioetan parte hartu dute euskaldunek ere (Irudia: Wyoming)

Wyoming estatua sortu zela 125 urte ari dira betetzen aurten dira eta ospatze-ekitaldietako akademikoki garrantzitsuena, ekainaren 11an eta 12an antolatu zuen bertako gobernuak. Dozenaka ikerlarik hartu zuten parte programa trinko eta arrakastatsuz antolatutako Kongresuan, tartean, Iker Saituak, Denice Wheeler-ek eta David Romtvedt-ek, hirurak euskal-amerikar gaietan aritu eta adituak.

Gehiago irakurri...


2015eko Macachingo Euskal Astea: voucherren prezioak eta Dantza Taldeen zuzendarien bileraren zehaztasunak

2015/07/06

2015eko Euskal Aste Nazionalaren logotipoa

Urriaren 26tik azaroaren 1era garatuko da aurten Argentinako Euskal Aste Nazionala eta Euzko Alkartasuna euskal etxe antolatzaileak jaian parte hartzeko voucherren prezioak jakinarazi ditu azken orduotan. Azpimarratzekoa da familia-etxeetan ostatua hartu nahi duten pertsonek ez dute ordaindu beharko; hala ere, eta antolaketa lana errazte aldera, Euzko Alkartasuna-tik eskatzen dute parte hartzaileen zerrenda lehenbailehen bidaltzeko. Bestalde, Dantza Taldeen Zuzendarien bilera uztailaren 18an izango da, Macachingo euskal etxean bertan. 

Gehiago irakurri...


Teresa de Zavaleta, Euskaltzaleak: "Diasporan rol bat, erantzukizun bat daukagu euskara eta Euskal Herriarekiko"

2015/07/03

Teresa de Zavaleta Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteko lehendakaria da (argazkia EuskalKultura.com)

Buenos Aires probintzia iparmendebaldeko Arrecifes herrian duela mende erdi bat jaioa, Teresa de Zavaleta irakaslea da, eta euskara eta euskal kulturak bustitako bizitza darama Argentinan. Lanerako gaitasun harrigarri baten jabe, horri gehitzen dizkio egiten dituen gauza ororekiko entusiasmoa, ezagutza, rigorea eta dedikazioa, pertsona emana baita, eta engaiatua. Duela 25 urte hasi zuen euskara eta euskal kultura iraskale bidean, lekukotasuna, sinesgarritasuna eta eskuzabaltasuna ere ezaugarri ditu. Duela gutxi berriz ere hautatu dute Buenos Airesko Euskaltzaleak-eko lehendakari, ohore eta dedikazio handiko ardura.

Gehiago irakurri...


Dantza, musika eta giro alaia Bordeleko Euskal Etxearen 2015eko Musikaren Bestan

2015/07/03

Bordeleko Euskal Etxea Musikaren Besta eguneko jai handirako prest (argazkia Bordele EE)

Urtero legez Bordeleko Euskal Etxea jai handia antolatu zuen Musikaren Bestaren karira, eta beste behin lagun asko bildu ziren Place des Basques enparantzan egin ziren ekitaldietara. Musika, kantua, euskal dantza eta euskal jaki goxoak izan ziren dastagai eta gozagai, eta giro bikaina izan zen dantzaldian, igandea izan arren.

Gehiago irakurri...


Argentinan ere San Juan suaren inguruan dantzatuz ospatu dute solstizioa zenbait euskal etxek

2015/07/03

San Juan Sua eta akelarrea Necochean (argazkia EE)

Euskal Herriko hainbat herritan bezala, Argentinan ere piztu da aste honetan San Juan sua, tokian tokiko euskal etxearen esku, negu gorrian eta tenperatura baxuei aurre eginez. Horren adierazgarri, Bahia Blanca, Necochea, Pergamino, Tandil eta Viedman eginiko hitzorduen berri ekarri dugu argazki galeria gisa. Trenque Lauquenen kasuan , berriz, aldatu behar izan zuten data eguraldia kari, eta gaurko deitu dute, hiriko Tren Geltokian. 

Gehiago irakurri...


Mintzanet lehiaketa: bidali esaldi bat #Mintzauda traolarekin eta Etxepareren liburu sorta bat irabaz dezakezu!

2015/07/02

Euskal kulturari buruzko liburu sorta eder hau jasoko du irabazleak

Euskara nonnahi eta noiznahi praktikatzeko sistema da Mintzanet eta udan ere euskara sustatzen jarraitzeko lehiaketa berezi bat jarri du abian. Edonork parte har dezake, era oso errazean: lotu esaldi batean Mintzanet eta uda, eta bidali mezu batean sare sozialetan #mintzauda traolarekin. Saria, Etxepare Institutuko liburu sorta euskal kulturari buruz!

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Abestiak abesbatzak bost emanaldi eskainiko ditu Brasilen, uztailaren 17tik 26ra

2015/07/02

Gure Abestiak abesbatza Tandilgo Maiatzaren 25eko kabalkadan (argazkia EE)

Nazioarteko lehenengo bira izango dute hau Martin Tumbarinok zuzentzen dituen Tandilgo abeslariek eta hiriko Surcanto taldearekin konpartituko dute esperientzia Gure Etxea euskal etxeko kantariek. Kontzertuetan euskal errepertorioko pieza hautuak eta ‘Misa Criolla’ren koruak kantatuko ditu abesbatzak, Santa Catarina estatu brasildarrareko zenbait hiritan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia