euskal diaspora eta kultura
2015/07/13
Iruñetik ia hamar mila kilometrora eta zinez neguan sartuta Argentinako euskal eta nafar etxeek ere ospatu dute San Fermin eguna, egiazko zezen barik baina dantzatzeari eta zapi gorriak astintzeari utzi gabe. Jai batzuk uztailaren 7an bertan egin dira, beste batzuk, uztailaren 9an Argentinako Independentzia Egunaren ospakizunekin batera, eta datozen egunetan ere izango dira. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, 2015eko argentinar Diasporako Sanferminetako lehenengo argazki galeria.
2015/07/10
Enpresaritzan lizentziatua eta nazioarteko harremanetan masteduna, Jon Garcia gasteiztarrak martxotik darama Boisen Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako bekadun. Egunero bizikletaz doala beharrera dio, eskarmentu itzela ari dela batzen eta bere inguruko guztiak bezala, Jaialdiren igurika dagoela.
2015/07/10
Fondoak biltzeko 'euskal plana' Bakersfield-eko hiru euskal jatetxetan egin zen, California Women for Agriculture laborantza elkarteak antolatuta. CSUB unibertsitateko nekazaritza programako ikasleentzako bi beka sortzeko dirua biltzea zuen helburu. “Facebook-en ikusi nuen euskaldunek egiten dituzten ekintza guztiak eta, nekazaritzarekin harreman handia dutenez, elkarrekin zerbait egitea pentsatu genuen”, adierazi dio Nicole Palmer CWAko tokiko lehendakariordeak EuskalKultura.com-i, “oso ondo atera zen dena”, gehituz.
2015/07/10
Aiko Taldea Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen musikari eta dantza maisu taldea da. Hil honetan Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait herritan ibiliko dira, erromeriak eta dantza tailerrak eskaintzen. Sei herri bisitatuko dituzte: Iruñea, Berastegi, Errenteria, Markina-Xemein, Arrigorriaga eta Ispaster.
2015/07/09
Iragan uztailaren 3an amaitu zen San Frantziskon Udaleku 2015, AEBetako 116 neska-mutilen partehartzearekin. Esperientzia ahaztezina izan da bai gaztetxoentzat, eta baita irakasle eta antolatzaileentzat ere. Zinez esan daiteke Udalekuk engantxatu egiten duela. Galdetu bestela Eneko Espino gasteiztarrari: seigarren urtez etorri da aurten, neskamutilei txistu irakastera. "Ederra da zure lana baloratzen dutenean. Baina benetan betetzen nauena ezagutu dudan jendea izan da; AEBetan etxean bezala sentitu naiz", esan dio EuskalKultura.com-i.
2015/07/09
Athletic-eko jokalari ohi Iraolak debuta egingo du igande honetan bere ekipo berria den New York City FCrekin, eta ondoren harrera ekitaldi bat egingo diote Etxeorratzen Hiriko Eusko Etxeak eta Athletic-ek NYeko Peñak. Debuta eta harrera ekitaldia ere Yankee Stadium-en izango dira, azken hau estadioko gela berezi batean. New Yorken bazaude, garaiz zabiltza parte hartzeko, hemen ematen dizugun Eusko Etxeko emailera idatzita.
2015/07/09
Euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekintza antolatzen ditu La Platako Unibertsitate Nazionaleko Euskal Katedra Askeak, Argentinako euskal gizataldeko edota Euskal Herriko adituak lagun. Taldearen Euskal Zinema Zikloa, Montxo Armendarizi zuzenduta dago 2015 honetan eta hori dela eta “Kronenen Historiak” filma proiektatuko dute uztailaren 22an. Ekaineko azken ekintza, baina, Agustin Azkarate Garai-Olaunen arkeologia hitzaldia izan da.
2015/07/08
Hogei urte joan dira ‘Basque Music of Boise, Volume 1’ diskoak argia ikusi zuenetik eta, efemeridea ospatzeko, bigarren zenbakia eman du argitara Boiseko Euskal Museoak. Joan den astean aurkeztu dute “hiriko euskal musikaren historia batu” nahi duen bildumako bigarren albuma. Museoan bertan izan zen aurkezpen jaia eta hogei bat lagun hurbildu ziren, disko labetik atera berria erosi, jatekoaz disfrutatu eta Beti Gazte eta Amuma Says No taldeen zuzenekoaz gozatzeko.
2015/07/08
Uztailaren 14an Kalifornia aldera abiatuko da Begiz Begi talde euskalduna, "Joan ihes egin baino lehen" diska berria aurkezteko bertako euskaldunei. Taldeak bi kontzertu emango ditu, San Frantziskon eta Chinon. Tartean Los Banosen eta Bakersfield-en ere izango dira, Diasporako kideak elkarrizketatzen dokumental baterako. Musika izango da lan horren ardatza eta Euskal Herrian erakutsiko dute, AEBetako euskaldunen mundua ezagutarazteko.
2015/07/08
Buenos Aires probintziako Baradero hiria 400 urte betetzen ari da uztail honetan eta Udalak antolaturik programa anitza garatuko da hilabete osoan zehar. Aurrera euskal etxeko lagunak ere izango dira jaian protagonista eta hiriko euskal gizataldearen izenean, “Gure Aitonak” izeneko liburua aurkeztu, haritz bat landatu eta monolito bat desestaliko dute, bertako San Ignacio auzoan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus