euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinan Euskaraz-en 25. urtemugan, euskalduntze programa honi buruzko liburua argitaratuko dute FEVAk eta HABEk

2015/07/17

Argentinan Euskaraz programaren 25. urteurreneko Logotipoa

Liburuak euskara eta euskararen irakaskuntza Argentinan nola mantendu, garatu eta zabaldu den azalduko du, XIX. mendetik hasi eta gaur arte. Margarita Mignaburu egilearen esanetan, “proiektuak oinarri dokumental sendoa ekarriko du euskararen egoera ezagutarazteko baina batez ere gai honi buruz dagoen ‘hutsune bibliografikoa’ betetzeko”. Liburua abenduan aurkeztuko dute Buenos Airesen, Euskararen Nazioarteko Eguneko (ENE) ekitaldien baitan.

Gehiago irakurri...


Quebeceko euskaldunek Kalakan taldearen musikarekin gozatu zuten Montrealeko Nazioarteko Perkusio Jaialdian

2015/07/16

Kalakan taldea Montrealeko Nazioarteko Perkusio Jaialdian emandako kontzertuetako batean (argazkia Alain Gill)

Kalakan euskal taldea Quebec izan da egunotan, Montrealeko Nazioarteko Perkusio Jaialdian partehartzen, uztailaren 8tik 12ra. Taldeak hiru emanaldi egin zituen eta horietan Quebec-eko Euskaldunak elkarteko kideak izan zituen lagun, ikurrina eta guzti. Taldeak euskal musika tresna ikastaro bat ere eman zuen eta bertara joan zirenek txalaparta jotzeko aukera izan zuten, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Lan eskaintzak New Yorkeko euskal estiloko jatetxe batean: Huertas jatetxea sukaldari eta zerbitzari bila dabil

2015/07/16

Zurrukutuna, Huertas jatetxearen kartako plater bat (argazkia HuertasNYC)

East Village auzoan kokatuta dago Huertas jatetxea eta Euskal Herriko gastronomian oinarrituriko janaria eta pintxoak eskaintzen ditu, beti ere New Yorkeko ukitu berezi batekin nahastuta. Jatetxeak lantaldea osatzeko bi lanpostu eskaintza iragarri berri ditu: sukaldari bat eta zerbitzari baten bila dabiltza.

Gehiago irakurri...


Euskal sukaldaritza erakustaldia eskaini zuten Etorritakoengatik EEko lagunek ‘Madryn al Plato’ jaialdian

2015/07/16

‘Madryn Platerean’ jaialdian, euskal sukaldaritza klasea (argazkia EE)

Puerto Madryn hiri patagoniarrak turismoa eta eskualdeko elikagaiak sustatzeko antolatzen duen ‘Madryn al Plato’ (Madryn platerean) jaialdia uztailean zehar luzatuko da, ekintza ugari barne. Ekitaldiaren zortzigarren edizio honetan, Etorritakoengatik euskal etxeak berriro ere hartu zuen parte Ekoizleen eta Diseinu Azokan, standa ipiniz eta pintxoak egiteko sukaldaritza klase batekin.

Gehiago irakurri...


Azken lekuak AEBetara bidaia ikusgarrian: Boiseko Jaialdi eta Nez Perce tribuarekin kultur trukea Yellowstone parkean

2015/07/15

Bideak eta Garaiko Landetxeak antolatu duten bidaiaren afitxa

Bideak bidaia agentziak eta Garai Landetxeak Boiseko Jaialdira bidaia antolatu du aurten ere eta azken leku batzuk libre dituela aditzera eman dio EuskalKultura.com-i. Jaialdiz gain, bidaia honetan doazen lagunek Yelllowstone natur parkean Nez Perce tribuko kideekin sei egun bizitzeko aukera paregabea izango dute.

Gehiago irakurri...


Bukatu berriak Iruñean Sanferminak, amaierarekin batera Argentinako azken ospakizunen berri (eta II)

2015/07/15

Patagoniako txupinazoa, Comodoro Rivadavia euskal etxekoen eskutik (argazkia EE)

Sanferminak direla eta hamaika ekitaldi antolatu dituzte Diasporako euskal eta nafar etxeek Iruñeko jai nagusiarekin bat eginez. Distantziak ez du nonbait San Fermin giroa eta gogoa ahultzen eta azken aste hauetan Argentinan ere bizi ahal izan dira txupinazo, zapi gorri, dantza eta ·zahato erbilerak". Azkeneko festa deiak datorren astebururaino heldu diren honetan, jarraian argazki bidezko ibilbidea hainbat ospakizun argentinarretan barrena.

Gehiago irakurri...


“Euskaldunen laguntza eta solidaritateagatik ez balitz Boisen ez zen Bosnia-Herzegovinako kultur talderik egongo”

2015/07/15

Ramajla Maya Duratovic, Boiseko Bosnia-Herzegovinako kultur taldeko bozemailea (ezkerrean) taldekide batzuekin, ezkerreko irudian. Eskumakoan, Oinkari eta Mladi Bihar dantza taldeetako kideak, batera, dantzan (argazkiak M.B.)

Boiseko Bosnia-Herzegovinako komunitateak ospatu berria du Boisen bere lehendabiziko urteroko jaialdia. “Xumea baina polita eta jendetsua izan zen”, adierazi dio EuskalKultura.com-i, Ramajla Maya Duratovic taldeko bozemaileak. Mila bat lagun izan ziren partaide, tartean hiriko Oinkari euskal dantzariak eta Boiseko Euskal Museoko zuzendari Patty Miller. Azken honek jaso zuen, euskal komunitatearen izenean, esker oneko plaka. “Euskaldunen laguntza eta solidaritateagatik izango ez balitz ez zen egun Boisen Bosnia Herzegovinako talde kulturalik egongo”, esan digu Duratovic-ek.

Gehiago irakurri...


San Ferminak barrutik bizi nahi dituzu? Ikus itzazu festako irudi ikusgarrienak Navarra360.com webgunean

2015/07/14

Udaletxearen Plazaren irudi ikusgarria (argazkia Navarra360.com)

San Fermin festak maita dituztenentzat, baina Iruñera etortzeko aukerarik izan ez dutenentzat, Navarra360.com webguneak jaia eta zalaparta barrutik bezala bizitzeko aukera eskaintzen die, argazki panoramiko ikusgarrien bitartez. Gaur amaitzen dira aurtengo Sanferminak, eta, datorren urtekoen zain gauden bitartean, hona irudi sorta benetan zirraragarria.

Gehiago irakurri...


Pehuajoko euskal etxeak eta Eguneko Zentroak Danborrada aurkeztu zuten hiriaren 132. Urteurrenean

2015/07/14

Pehuajo hiriaren 132. Urteurrenean, Etxe Alai euskal etxeko danborrada Eguneko Zentroko neska-mutilen esku (argazkia EE)

Mota askotako proposamenak eskaini zizkion Buenos Aires probintziako Pehuajo herriak bere komunitateari hiriaren urtemugaren programa barruan. Programak hamabi egun baitaratu zituen, arte, kirol eta gastronomia arloko proposamenez. Ikuskizunen artean, ‘Danborrada’ jo zuten Eguneko Zentroko gazteek euskal etxeak eta Zentroko arduradunek bideratutako proiektu bati esker.

Gehiago irakurri...


Londresko Donostia jatetxea hazi egingo da: orain, Lurra izeneko erretegia irekiko dute eta sukaldari bila ari dira

2015/07/13

Donostia jatetxearen kanpoko aldea, Londresko Westminster auzoan (argazkia Donostia.co.uk)

2012an ireki zen Londresen Donostia jatetxea eta harrezkero bertako euskal sukaldaritzak zaletu fidel asko eta asko bildu ditu. Halakoa da eskaria, jabeak jatetxe berri bat irekitzea erabaki dutela, Donostian sartzen ez zirenei lekua egiteko. Lurra izena izango du eta erretegi edo parrila izango da bere ezaugarri nagusia, Bizkaiko Etxeberri ezagunaren eraran. Uda erdialdean irekiko dute eta orain euskal gastronomiaz dakiten sukaldari eta zerbitzari bila ari dira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia