euskal diaspora eta kultura
2015/07/29
Ideia polita bezain originala bururatu zaie Santa Fe probintzia argentinarreko Roldango euskal etxeko kideei herriko jendeak beren sustraiak eta euskal gizataldearen lana ezagut ditzan. “Roldango Euskaldunak atez ate” programaren baitan euskal etxearen berri eman diote bere komunitateari Euskel Biotza-koek, hirurehunetik gora gutun bidaliz. Honekin batera, datorren igande honetan egingo duten San Inazio bazkarira gonbidatzen du euskal etxeak.
2015/07/28
Azkenean hemen da Jaialdi, bere 2015eko edizioan, zazpigarrena 1987an lehenengoa egin zenetik. EuskalKultura.com-ek uztailaren 27tik abuztuaren 2ra bitartean Boisen antolatu diren programa eta proposamenetan murgildu eta honako laburpena prestatu nahi izan du, bertaratzeko asmoa daukaten bere irakurleentzat, zein euren bizilekuetatik elkarretaratze handi hau jarraitu nahi dutenentzat.
2015/07/28
Habanako Euskal Etxeak (Ongintzako Laurak Bat elkartea) bere sorreraren 138. urteurrena ospatu zuen uztailaren 12an, elkarteko bazkide eta laguntzeko festa batekin. Ekitaldia Habanako Rumbaren Jauregian egin zen eta ia 300 lagun bildu ziren bertara. Elkarteak omenaldia egin zion William Douglass antropologo amerikarrari. Douglass Renoko Center for Basque Studies-en sustatzaileetako bat izan zen eta Ameriketako euskal diasporaren aditu nagusienetakoa da.
2015/07/28
Urtero bezala, aurten ere abiatu du Hator Hona programa Necocheako Euzko Etxea euskal etxe argentinarrak. Egitasmoaren baitan, mota askotako tailerrak ari dira ematen Necocheako euskal instituzioan uztailaren 17an argentinaratu ziren sei gazte euskaldunak. Eskolak emateaz aparte, eta anfitrioiekin “momentu ederrak konpartitzeaz gain” etxeko San Inazio programan ere hartuko dute parte gonbidatu europarrek.
2015/07/27
Iragan uztailaren 25ean jarduera berri bat egin zen Txileko Santiagoko Euzko Etxean, elkarteko gazteek antolatuta. Euskal Etxearen aurreneko Herri Olinpiadak izan ziren eta bertan makina bat lehiaketa eta joko egin ziren: txingak, lokotzak, sokatira, zaku-lasterketa... Lehia bizia izan zen eta lagunarteko giroan gozatu zuten gazteek, helduek eta baita haurrek ere. Bestalde, igandean Iñaki Deuna ospatuko du elkarteak.
2015/07/27
Valparaiso-Viña del Mar-en, Txileko Bosgarren Erregioko Eusko Etxeak bertako hiriburuko lehenengo euskal elkartearen Mendeurrena eta Iñaki Deuna ospatuko ditu, abuztuaren 15ean bazkide, lagun eta herritarrekin orokorrean, hirurehun partaide bilduz kari horretara antolatu duen ekitaldian. Mendeurrenarekin batera hemen tradizionalki Iñaki Deuna deitu izan den San Inazio ere ospatuko dute ekitaldira bildutakoek.
2015/07/25
Argentina (11), Uruguai (2), Mexiko (1) eta Kolonbiako (1) 15 gaztek hartuko dute parte munduko euskal etxeetako gazteentzat, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatzen duen Gaztemundu p[rogramaren 2015eko edizioan. Aurten, urrian Euskal Gizataldeen Mundu Kongresua izango denez, Gaztemundu bilkura nagusi horren aurreko egunetan gauzatuko da, gazteek Kongresuan ere parte har dezaten.
2015/07/24
Aurtengoan ere Jaialdin izango da EuskalKultura.com, eta, ohi bezala, eguneko orduak luzatu eta luzatu egingo ditugu han gertatzen den oro bizi, gozatu eta --gainera-- zuei kontatzeko. Aurten zuek ere kazetari izatea nahi dugu eta zuen Jaialdiren bizipenen berri ematea, zuen argazkiak eta selfiak sare sozialetan argitaratuz. Gehitu horiei #Jaialdi2015 eta #EuskalKultura traolak, eta egunero sari eder baten zozketan parte hartuko duzue.
2015/07/24
HABEk sustatzen duen programaren 2015eko neguko ikastaro trinkoa joan den larunbatean hasi da Argentinako Cordoba probintziako Villa Maria hirian bertako Euzko Etxea eta FEVA Federazioa antolatzaile. Barnetegia bihar eguerdian bukatuko da irakasleen topaketari hasiera emateko.
2015/07/24
Bere barne araudiak agintzen duena betez, Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea-Casa de la Cultura Vasca edo Eusketxe bezala ezagunagoa den euskal elkarteak Zuzendaritza Batzordea berritu du, datozen bi urteetan ere orain arte lehendakari izan den Maria Elena Etcheverry izango delarik lehendakari, eta gisa bera Aitor Alava lehendakariorde.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus