euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Gabonetako opariak jasotzea bezalakoa izan zen Boiseko Ikastolako haurrentzat eraikin berrira aldatzea"

2015/09/16

Matematika gunea, Entzumen zentroa eta kanpoaldean dagoen 'etxe zintzilikatua' dute haurrek gustukoen Ikastola Berrian (Argazkia: Oihana Andion)

Udako oporrak atzean geratuta eta urteko errutinak bere lekua finkatzen, ehuneko ehunean ari dira Boiseko Ikastolan lanean, hiriaren erdigunean dagoen eta udan estreinatu zuten eraikin berrian. “Hasierako astea pixkat zoramena izan zen, Gabonak bezala umeentzat, material ia guztia berria eta estreinatzen”, adierazi dio EuskalKultura.com-i Oihana Andion irakasleak. “Laketu eta lasaitu dira orain eta ohiko abiada harrapatzn ari gara”, gehitu du.

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxea-ko Itsuen Futbol Taldea, Txapelketa Nazionaleko anfitrioia lehen aldiz

2015/09/16

Euzko Etxea-ko Itsuen Futbol Taldea, abuztuaren 29ko partiduan

Urte batzuk daramatzate euskal etxeko jokalariek Liga Nazionalean baina hau izan da  partida ‘etxeko’ jokatu duten lehen aldia. Eta nahiz eta emaitza ona ez izan, –bi golekin Buenos Airesko Huracan taldea izan zen irabazlea– poz pozik daude futbolariak eta euren kolaboratzaileak “euskal etxeko zaleen animoa ez zelako inoiz apaldu”.

Gehiago irakurri...


Euskal film laburren emanaldia egingo da ostiralean Mexikon, Caostica eta FICUNAM zinemaldiek antolatuta

2015/09/16

Euskal film laburren emanaldiaren afitxa

Mexiko Hiriko Tonalá Zineman euskal film laburren emanaldia egingo da ostiral honetan. Kimuak programako hainbat lan izango dira ikusgai, besteak beste Borja Cobeaga ezagunaren "Éramos pocos" eta "Un novio de mierda", edo Jose Mari Goenagaren "Sintonía" eta "Lagun Mina". Sarrera doan izango da. 

Gehiago irakurri...


Gurtubaytarren bilkura egingo da larunbatean Atxondon, Ameriketako eta Europako kideak partaide

2015/09/15

Gurtubabaybeaskoa eta Gurtubayganekoa baserriak, Atxondon

Larunbat honetan Gurtubay familiako 50 bat kidek hitzordu oso berezia dute Atxondon. Herri honetan daude familiaren jatorriko bi baserriak (Gurtubabaybeaskoa eta Gurtubayganekoa) eta horiek ezagutzeko parada izango dute. Bilkuran Argentinatik, Txiletik, Venezuelatik eta Ingalaterratik etorritako kideek ere parte hartuko dute.

Gehiago irakurri...


Lauburu Argitaletxea, euskal gaiei buruzko lanak argitaratzeko aukera berri bat, autogestionatua eta Argentinan

2015/09/15

Lauburu Argitaletxearen logoa

Sortu berri berria da Argentinan Lauburu Argitaletxea, Arturo Campion Ikasgunearen baitan, Argentinan bertan egiten diren euskal gaiei buruzko ikerketei kaleratzeko aukera emateko. Oso denbora laburrean hiru liburu argitaratu ditu eta laugarrena ari da prestatzen, Cesar Arrondoren iritzi artikulu bilduma bat. 

Gehiago irakurri...


Euskaltzaleak elkarteak Aurreskua eta euskal kantua ekarri zizkion Arantzazu Eguneko ospakizunari Buenos Airesen

2015/09/15

Aurresku San Fernandoko Arantzazuko Elizan, partiduko patriaren egunean

Buenos Aires Handian kokatua, San Fernando partiduko patroia da Arantzazuko Ama Birjina eta, Parrokiako arduradunek gonbidaturik, Arantzazuko Amaren Eguneko mezan hartu zuten parte hiriburuko Euskaltzaleak-eko abesbatzak eta aurreskulariak irailaren 9an. “Eguraldiagatik ezin izan genituen azoka eta prozesioa egin baina meza garaian parrokia eliztarrez bete zen”, adierazi digute Parrokiatik.

Gehiago irakurri...


Ilusio handiz bizi dute San Martin de los Andes-ko Euskal Txokoan urrian euren lehen Euskal Aste Nazionalera joatea

2015/09/14

San Martin de los Andesko Euskal Txokoa euskal etxeak bere lehenengo urteurrena ospatu zuen uztailean (argazkia Soledad Ruiz)

Gogotsu ari dira prestatzen Neuquen probintzia andestarreko euskal etxe gazteko kideak Macachinera joateko bidaia, 2015ekoa euren lehenengo Euskal Aste Nazionala izango baitu urtebete baino ez duen euskal elkarteak. Baina ari dira bestela ere mugitzen, eta ekintza bgehiago ere iragarri dituzte sanmartindarrek: irailean euren bigarren Taberna egingo baitute eta urrian ‘Begiradak eraldatzen’ erakusketa jarriko baitute erakusgai.

Gehiago irakurri...


Bizkaia:Talent elkarteak euskal profesionalen topaketa egingo du Londresen ostiralean, irailaren 18an

2015/09/14

Bizkaia:Talent elkarteak Londresen egingo duen topaketaren afitxa

Bizkaia:Talent elkartea Londresen izango da aste hometan, Naturejobs Career Expo izeneko lan-azokan parte hartzeko. Azoka honetan erakundea goi-mailako kualifikaziodun langile bila ari diren euskal elkarteen ordezkari ariko da. Aldi berean, Bizkaia:Talent-ek Londres inguruan bizi diren euskal profesionalekin bilera egingo du, irailaren 18an.

Gehiago irakurri...


Mallorcako Euskal Etxea euskara irakasle bila dabil, urrian hasiko den ikasturte berrirako

2015/09/14

Mallorcako Euskal Etxea 2013an Europako Euskara Irakasleen Bilkuraren egoitza izan zen (argazkia EuskalKultura.com)

Mallorcako Euskal Etxea aurtengo euskara ikastaroetarako matrikulazioa egiten ari da eta irakasle bila dabilela iragarri du. Irakasleak talde baten kargu egin beharko du eta astean lau ordu klase emango ditu. Bestalde, euskal etxeak urriko ekitaldien berri ere eman du: urriak 11n pilota tailer irekia egingo dute, eta urriak 23-25 asteburuan Euskal Aste Kulturala, Bizkaiko Dangiliske taldearekin (eta askoz gehiago!).

Gehiago irakurri...


Euskal Argentinar Merkataritza Ganbera, Argentina eta Euskal Herriaren arteko trukerako enpresa sarea

2015/09/11

Euskal Argentinar Merkataritza Ganberaren logoa

Argentina osoko eta ekonomiaren hainbat arlotako enpresa, enpresari eta profesionalek osatzen dute Ganbera, guztiek euren euskal jatorriaren ezaugarri komunarekin. Duela urtebete sortua eta Jose Alberto Bereciartua buru, joan den ekainean lortu du elkarteak izaera juridikoa eta Argentinako Enpresa Ertainen Konfederazioko kide da, eta lankide ari da baita ere Euskadiko Ordezkaritza eta FEVArekin. 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia