euskal diaspora eta kultura
2015/09/22
'Balda' eta 'del Río' 2016ko Txapelketak bultzatzeko atera berria du Pablo Ubierna historialari eta xare jokalariak “Xare, erraketa argentinarra. Euskal Pilotari buruzko historia bat Rio de la Platan” izenburuko liburua. Bertsio digitala doan jaits daiteke Internetetik eta paperezkoa urtea bukatu baino lehen kaleratuko da.
2015/09/22
Urteroko euren hitzordua izan dute Argentinako euskal etxeetako txikiek joan den asteburuan, Llavallolgo Euskal Echea eskolako instalazioetan. FEVAk proposatutako egitarauari jarraituz, mota askotako eta adinen araberako jolasetan aritu ziren hainbat euskal etxetatik propio joandako umeak.
2015/09/21
Euskal Herritik kanpo egon arren euskara ikasi nahi dutenentzat, euskal etxeek eskaintzen dituzten ikastaroak aukera bikaina dira. Aste batzuk barru hasiko da kurtso berria, urrian, eta oraintxe da izena emateko une egokiena. Animatzen? Hala bada, hemen dituzu Europan euskara ikastaroak ematen dituzten euskal etxeen izenak eta kontatuak. Aurrera eta disfrutatu!
2015/09/21
Asteburu osoko egitaraua burutu dute Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko euskal elkarteko kideek euren Eusko Etxea-ren urteurrena ospatzeko. Programak mota askotako ekintzak batu zituen, tartean, lasterketa bat, musika eta antzerki ikuskizunak eta urtebetetze afaria. Baina dudarik gabe, festako unerik garrantzitsuena partaideetako askorentzat, Erromatik ekarritako Loiolako Inazio Deunaren erlikia tronuratzeko egindako meza izan zen.
2015/09/21
‘Bascos for Boobies’ elkartea sortu da Chinoko (Kalifornia, AEB) euskal komunitatearen baitan, bularreko minbizia ikertzen duten lanak 20.000 dolarrekin laguntze aldera. ‘Euskaldunak titien alde’ bezala itzul daiteke taldearen izena eta, helburua lortzeko, herriko zenbait tokitik igaroko den ibilaldia antolatu dute urriaren 3rako. “Euskal komunitatean maite genituen asko joan zaizkigu bularreko minbiziagatik eta, batzuk, jarraitzen dute oraino honen kontra borrokan. Oso hurbilekoa dugun gaia da eta hori izan da taldea eta ekitaldia martxan jartzeko arrazoietako bat”, esan dioEuskalKultura.com-i Anne Gariador bozemaileak.
2015/09/18
Mexikoko Euskal Etxeak gorriz markatu du egutegian azaroaren 28a, egun horretan egingo baita Emakume Alai izeneko festa. Ekitaldi honetan omenaldia egingo zaie euskal elkartearen bizitzan ekarpena egin duten emakumeei: batzuk zuzendaritzan eta presidente gisa, beste batzuk isilean, baina denak ala denak gogotsu eta euren onena ematen. Festan omenaldia, dantzak, bazkaria eta sorpresa asko egongo dira.
2015/09/18
Uzturre Proiektuaren baitan 2014an sortutako Uzturre Munduan ekimenak euskal diaspora eta Euskal Herriko gazteriaren artean harremanak sortzea du helburu. Asmo horrekin eta, eta Argentinako euskal diaspora abiapuntu, elkarteko bost kidek bisitatu dute Hego Amerikako herrialdea musika eta dantza tailerrak eskainiz. Bidaiaren balantzea oso ona izan da eta ez dute batere baztertzen laster bueltatzeko aukera.
2015/09/17
Rio Grande do Suleko Euskal Etxea bideak irekitzen ari da Brasilen eta iragan irailaren 13an Acampamento Farroupilha izeneko kultur topaketa erraldoian parte hartu zuten. Instituto Gaúcho de Tradición y Folclore (IGTF) elkarteak antolatzen du topaketa eta ia milioi bat bisitari izan ohi ditu. "Oso pozik gaude, orain arte ez delako sekula aipatu euskal kulturak gure gizartean izan zuen eragina, eta handia izan zen", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko presidente Ana Luiza Etchalusek.
2015/09/17
Pampa erditik datorkigu Luis Obieta, gautxoen lurretik, euskal oihartzuna ere duen herri batetik, General Acha baitu izena bere sorleku argentinarrak. Medikua da lanbidez eta 58 dituela lehenengo aldiz etorri da egunotan Euskal Herrira, bere "beste lur" horretara, urrunetik izanik ere beti gogoan eta hurbil sentitu izan duen herentzia eta izatea baita bere aitaren eta bere aitonaren bidez heldu zitzaiona, 1880 aldean argentinaratu zen Francisco Obieta birraitona erreferentzia eta lokarri.
2015/09/17
Meza eta zeremonia batekin ospatu zuen Posadas hiriko Euskal Jatorri euskal etxeak bere lehenengo hamarkada. Ospakizunean erakundeko garai guztietako kideak bildu ziren eta oroigarriak eskuratu zitzaizkien fundatzaile eta Joaquin Basconcel eta Marta Sarasola lehendakari ohiei.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus