euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinan Euskaraz-en 25. urteurreneko erakusketa ibiltariak Tandilen hasi du euskal etxeetako bere ibilbidea

2015/09/25

Tandilgo De la Sierra eskolako lehenengo mailako ikasleak erakusketan

Arrakasta handia izan du Tandilgo euskal etxean ‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketak. Izan ere euskal etxeko jende ugari eta baita eskoletako ikasleak ere bertaratu dira Gure Etxea-ra euskaldunen hizkuntzaz gehiago ezagutzeko. Biraren bigarren geldialdia Tres Arroyosen izango da, datorren asteartetik urriaren 5era arte, eta horren ostean Azulen, Cnel. Pringlesen eta Macachinen jarriko da ikusgai. Azaroaren erdialdera Buenos Airesera bueltatuko da ENEren ospakizunetan egoteko. 

Gehiago irakurri...


Utah Basque Club arrakastaz izan da partaide Salt Lake-ko Carmelite Fair azokaren edizio berri batean

2015/09/25

Utah-ko Euskal Etxeak saltokia ipini eta bere dantzariekin partaide izan zen 'Carmelite Fair' delakoan (argazkia Utah BC)

Utah-ko Euskal Etxea arrakastaz izan zen partaide joan den igandean Salt Lake City-n, bertan famatua den Carmelite Fair delako azokan. Ekitaldiak jende asko biltzen du urtero eta programan inguru zabal bateko kultura eta nazioetako talde eta komunitateak aritzen dira, bakoitza bere dantzak, janaria eta kulturaren berezitasunak agertzen, ekimenetik ateratako dirua bertako lekaime karmeldarrek daramaten lan sozial eta erlijiosoarentzat delarik, azaldu dio EuskalKultura.com-i euskal etxeko kide Larry Osorok

Gehiago irakurri...


Carlos Gabilondo: "Euskal zinema ezagutarazi eta zabaldu nahi dugu Argentina osoan zehar"

2015/09/24

"Zinemaren gizona" gisa da ezagutua Carlos Gabilondo Argentinako euskal etxeetan. Zinemazaletasunak, irakasle eta kulturarekiko bokazioak eta euskaltzaletasunak bultzatuta milaka kilmetro egiten ditu musutruke euskal zinema eta euskal gaiei buruzko eztaba

Behin bakarrik izana da Carlos Gabilondo fisikoki Euskal Herrian, 2006an, baina bere eguneroko martxa argentinarra euskaltzaletasunak lagunduta bizi du. Orain mende t'erdi pasexe Eibarko baserria utzi eta argentinaratu zen euskaldun baten berbiloba den honek 65 urte dauzka eta Argentina osoan dabil, jatorri italiarreko emazte Norma lagun, euskal zinema saioak eskaintzen hamaika euskal etxe eta elkartetan. "Nire harri koskorra jartzeko modua dut", aitortu dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Mendata herriak omenaldia egingo die Ameriketara joan ziren artzainei larunbatean, "country" festa batekin

2015/09/24

Mendatak Amerikatako euskal artzainei egingo dien omenaldiaren afitxa

Larunbat honetan Mendata (Bizkaia) Far Westeko herri bihurtuko da; rodeo, country dantzaldi eta karrokanpo desfile eta guzti. Herriak omenaldia egingo die Ameriketara artzain joan zirenei eta horretarako egitarau berezia prestatu du bere Euskal Jaiaren barruan. Gontzal Mendibil kantariak eta Kupela taldeak musika jarriko dute eta Julian Iantzi aurkezle lanetan ariko da.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Europako Migrazio Erakundeen Elkartearen bileran parte hartuko du Turinen

2015/09/24

AEMIren bilkuraren afitxa

Emigrante eta errefuxiatuen krisia puri-purian dagoela, Europako Migrazio Erakundeen Elkarteak (AEMIk) bere urteroko bilkura eta mintegia hasiko du gaur Turinen, Italian. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari, Turinen da Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Gaur eta bihar mintegia egingo da eta larunbatean bilera.

Gehiago irakurri...


Euskal dantzak nonahi Urrundik-eko dantzarien eskutik: kolektibitate jaietan, urteurrenetan eta antzoki ikuskizunetan

2015/09/24

Urrundik-ek antolatutako dantzaldia joan den irailaren 6an izan zen

Lan handiko egunak ari dira bizitzen Paranako Urrundik elkarteko dantzariak irail honetan; izan ere haiek dira hiri argentinar  honetako euskal dantzen enbaxadoreak eta hainbat jaialditatik gonbidatzen dituzte Euskal Herriaren ordezkari. Euskal etxeak berak antolatutako ikuskizunak ere badituzte paranatarrek; eta urtero bezala aurten ere izan zuten euren Dantzaldia, hiriko 3 de Febrero Antzokian, adin guztietako dantzariak partaide, hiriburu  entrerriostarrean.

Gehiago irakurri...


Irisartarren bilkura: Irisarri deituradunen bilera egingo da larunbatean Igantziko Irisarri jauregian

2015/09/23

Irisarri Jauregia, Igantzin (Nafarroa)

Irisarri, Irizarri, Hirisarri, Yrisarri… urteen bueltan aldaketa asko izan ditu abizenak, baina denek ala denek jatorri berbera dute. Larunbat honetan, Irisarri abizena duen edonork hitzordua du Igantziko Irisarri Jauregian. Bertan, abizen honen bilkura egingo da, eta izen bereko jauregia ezagutu ahalko dute. Horrez gain, abizenari buruzko hitzaldi bat emango dute eta bazkaria egingo da. Izena emateko epea bihar itxiko da.

Gehiago irakurri...


Euskal Herria bisitatu nahi? Talde berri bat aterako 2016ko apirilean Argentinako Saladillotik (leku mugatuak)

2015/09/23

Saladilloko Tenaglia Turismo enpresa antolatzen ari den bidaia apirilaren 26an aterako da

2016ko Apirilaren 26an aterako da Argentinatik Saladilloko lagunek osatutako taldea bi astetan zehar Euskal Herriko leku esanguratsuenak ezagutzeko. Hiri eta herriak bisitatzeaz gain, euskal kulturan ere murgilduko dira bidaiariak, gastronomia, festak eta herri kultura eta kirolen mundua ezagutuz. Erreserbak egiteko epea azaroaren 15eraino luzatuko da. 

Gehiago irakurri...


Bere Urteroko Euskal Festa Nagusia egin du Seattle-ko Euskal Etxeak, "euskara irakasle bila" dabilela

2015/09/23

Aurten iaz baino zorte hobea izan dute eguraldiarekin Seattleko euskaldunek, urteroko piknika ospatzerakoan (Argazkia: SEE)

Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldean azken euskal etxea da Seattlekoa (Washington estatuan), aurrez aurre British Columbia probintzia kanadatarra duela eta bertan, 250 km eskasera, Vancouver hiria, Zazpiak Bat euskal etxe senidearen egoitza. Seattle-ko euskal elkarteak irailaren 12an egin berria du bere Urteroko Festa Nagusia, Lake Sammamish-en “Eguraldia lagun, bazkari ederra izan zen, familia osoarentzat”, esan dio Fran Michelena euskal etxeko presidenteak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Gurtubaitarrek aurreneko famili-bilkura arrakastatsua egin zuten Atxondon eta bigarrena prestatzen hasiak dira

2015/09/22

Gurtubaitarrak Atxondon, Anbotoren magaletan (argazkia Gurtubay)

Iragan larunbatean, irailaren 19an, Atxondo herriak bisitari oso bereziak hartu zituen: Gurtubai familiako 50 bat lagun; horietako batzuk Ameriketatik eta Ingalaterratik etorriak, gainera. Familiaren aurreneko bilkura izan zen eta antolatzaileen esanetan, egun zinez berezia, denbora luzez internet bidez hitz egin ostean lehendabizikoz aurrez aurre elkar ikusteko aukera izan zuten eta. Bahia Blancako German Blas Gurtubay euskal argentinarrak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, dagoeneko bigarren bilkura prestatzen ari dira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia