euskal diaspora eta kultura
2015/10/01
Hego Amerikako koru bakarra izango da Argentinako taldea izen handiko lehiaketa honetan; eta beste hamabi korurekin batera, aldez aurretik ezarritako bi euskal abesti kantatu beharko dituzte: David Azurzaren “Loriak Udan" eta Xabier Sarasolaren “Maiteagok". Europa egingo diuten biraren baitan, Santurtzin, Iruñean, Getxon, Astrainen eta Donostian ere arituko dira abeslariak. Europara abiatu aurretik, La Platako Euzko Etxean eskainiko dute azken kontzertua, urriaren 14an.
2015/09/30
Joan den larunbatean --irailaren 26an-- jarri du abian Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeak bere baitango Eusko Kultura Etxea eta Lucio Echaniz Liburutegiaren 25. urtebetetzea ospatzeko egitaraua. Programa urte osoan zehar luzatuko da eta 2016ko irailean bukatuko da, erakundeen 25. urteurren egunean gauzatuko den ekintza berezi batekin.
2015/09/29
Markak hausten eta euskal zineari bide berriak urratzen darrai "Loreak" filmak. Gaur goizean, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren luzemetraia Oscar sarietarako hautagai aukeratu du Espainiako Zine Academiak. Aurrenekoz, euskeraz eginiko film bat munduko zine sari nagusietarako lehian da. Orain, mundu osoko luzemetraiekin lehiatuko da azken aukeraketan sartu ahal izateko. Urtarrilaren 14an aditzera emango dira bost finalistak.
2015/09/29
Bartzelonako Euskal Etxeak aditzera eman duenez, salgai daude dagoeneko Euskal Herria Sona! 2015 euskal musika jaialdiko kontzertuetako sarrerak. Jaialdiaren 18. edizio hau urriaren 30ean hasiko da eta azaroaren 28an amaituko. Aurtengo kartelak Oskorri (azken agurreko biran, taldea desegin aurretik), Anari, Jabier Muguruza eta Korrontzi taldea biltzen ditu, besteak beste.
2015/09/29
Eskualdunak elkarteak bere urteroko Euskal Festa ospatu zuen iragan irailaren 20an, eta ehun lagundik gora bildu ziren bertara, giro ezinhobeaz gozatzeko prest. Elkarteko partaide gehienak Euskal Herritik bertatik --Zuberoa eta Nafarroa Beheretik bereziki-- Montpellierrera bizitzera joandako euskaldunak dira, elkarteko iturriek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez.
2015/09/29
Irailaren 20an, Harriman State Park/Bear Mountain mendira joateko proposamena eskaini eta zien New Yorkeko Eusko Etxeak bere kideei. Trenez ordu bakarrera dagoen zonalde honek beste mundu bat ematen du, Sagar Handiko zeru-harraskariekin alderatuta: “Manhattanekin, kaosarekin eta presaz dabilen jendearekin batzen dugu New York askotan, baina inguruan natura asko dago”, esan dio Leyre Areizaga antolatzaileak EuskalKultura.com-i.
2015/09/28
Urriaren 26an hasiko da Argentinako euskal diasporaren jai handa, La Pampako Macachin herrian eta bertako Euzko Alkartasuna euskal etxeak antolaturik. Urtero bezala, ordea, programaren ekintza nagusiak, asteburuan zehar izango dira, tartean Abesbatzen Topaketa, Maral taldearen kontzertua, FEVAren bilera, dantza emanaldien gala, hitzaldiak, gastronomia tailerrak eta musika eta festa ekitaldiak. Eusko Jaurlaritzaren izenean bertarako dira Macachinera Marian Elorza, Sara Pagola, Asier Vallejo eta Andoni Martin.
2015/09/28
Hasia da Gaztemundu 2015. Urtero, euskal etxeetako gazteak pare bat astez Euskal Herrira ekarri eta gai jakin baten inguruan (euskal kultura, euskal etxeen kudeaketa, dantza, musika...) trebatzea asmo duen proiektu honek gaur goizean hasiko ditu aurtengo saioak. Egunero, goizez, elkarteen kudeaketa eta antolaketa gaiak landuko dituzte aurten, eta arratsaldeak Euskal Herria ezagutzeko baliatuko dituzte.
2015/09/28
"Atzo, Gaur eta Beti" lelopean, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak kulturaren transmisioa eta, batez ere, Ameriketara joan ziren emakumeen lana arlo horretan, goraipatuko ditu bere Urteroko Festan. Jaia Beran egingo da urriaren 3an eta bertara bilduko dira elkarteko artzain ohiak eta euren familiak, nafarrak gehienak. Bestalde, aipatu Nafarroa Behereko artzain amerikanoen festa igandean egingo dela, Luhusoko trinketean.
2015/09/25
Larunbatean zehar iristen joan, igandean lehenengo itzuli bat eman Bilbon eta Gasteizen eta datorren astelehenean hasiko da Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu egitasmoaren 2015ko edizioa, munduko euskal etxeetako hamabost gazte partaide. Hautatutakoak astebete pasatuxeko formakuntza hartuko dute kultur proiektuen kudeaketa arloan eta urriaren asteartean Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrarekin bat egingo dute, partaide ahostun baina bozkagabe, hori herrialde bakoitzeko ordezkariei baitagokie.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus