euskal diaspora eta kultura
2015/10/09
Euskarak eta genero berdintasuna izan dira Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarrak bere bigarren egunerari ekiteko hautatutako gaiak. Horrekin batera, eta diaspora-gaiei buruzko zenbait libururen aurkezpenak segitzearekin, biltzarkideek Lehendakariaren Euskal Gizatalde gaietarako Aholku Batzordean ordezkari izango dituzten hiru kideak hautatu zituzten.
2015/10/09
Azken eguna du gaurkoa, joan den asteazkenetik hona Gasteizeko Montehermoso Jauregian-Oihaneder Euskararen Etxean gauzatzen ari den "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarra". Atzo Aholku-Batzordeko euskal etxeen hiru ordezkariak hautatu ostean, gaurkoan konklusioen tenorea izango da, izan ere Aholku Batzorde horrek, seguruenik abenduan egingo duen bilerako mahaira eramango diren proposamenak deliberatzeko tenorea.
2015/10/09
Mikel Deunaren jaia ospatu zuten joan den larunbatean Ontario (Oregon) herri estatubatuarreko euskaldunek hirugarren urtez. “Geure asabetako asko Mikel Deunaren elizan izan ziren bataiatuak eta horregatik pentsatu genuen santu hau ospatzea”, azaldu dio EuskalKultura.com-i euskal etxeko presidente Lisa Corcosteguik. 60 lagun baino gehiago bildu ziren santuaren jaiaren harira.
2015/10/09
Urkullu lehendakariaren irekiera-hitzek abiarazi zuten ofizialki atzo Gasteizko Montehermoso Jauregia-Oihaneder Euskararen Etxean "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarra". Lehendakariarekin batera, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo zeuden mahaiean, bileraren irekiera-hitzaldia eman behar zuen Kingsley Aikins adituarekin batera. Hona eguneko argazkien kronika.
2015/10/09
“Atera gaitezen seguru bestearekin topa egitera” (sic)nlelopean eman zien ongietorria eskolak 2015eko Euskal Jaian parte hartzera Llavallolgo Euskal Echearen instalazioetara bertaratu ziren ehunka ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohiei. Euskal kultura ardatz, urtean zehar eskolan garatzen dituzten trebetasunak, aktibitateak eta ekimenak erakutsi zituzten ikasleek festaren baitan.
2015/10/08
Lehenengo egunaren ondotik, bigarrena. Atzoko formatoari jarraituz, goizean zenbait hizlari mintzatuko dira, gaiak bereziki euskara izanik (Argentinan 25 urte bete dituen Euskara Munduan, eta Mintzanet programak), ahozko euskal historia bildu, atxiki eta eskuragarri jartzeko Memoria Bizia programa, eta genero berdintasuna euskal etxeetan. Arratsaldeko partean, berriz, Aholku Batzorderako ordezkariak hautatzea eta Diasporari buruzko zenbait libururen aurkezpena.
2015/10/08
Bira argentinarreko lehenengo kontzertua bihar bertan, ostiral iluntzean eskainiko du Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea eskolako kaperan; beste biak, berriz, Argentinako bi puntetako hiri turistikoenetan: Ushuaian eta Iguazun. Emanaldietan errepertorio bariatua eskainiko dute Gipuzkoako abeslariek, tartean eliz musika eta Euskal Herriko eta mundu osoko folklorea.
2015/10/07
Lehenengo eguna izango du gaurkoa Gasteizen ostirala bitartean garatu den "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 6. Mundu-Batzarra"k. Goiza Marian Elorza Jaurlaritzako Kanpo Ekintzetarako idazkari nagusiaren agurrarekin hasiko da, ondoren Urkullu lehendakariak irekiera ofiziala gauzatuko duelarik, hitza Irekiera-hitzaldiaren ardura izango duen Kingsley Aikins aditu irlandarrari pasatzeko. “Diaspora Matters” diaspora gaietako aholkularitzako sortzaile da Aikins.
2015/10/07
Urriaren 1etik 4ra egin da aurten Pehuajóko Liburu Azoka, udalaren babesarekin eta hiriko hainbat erakunde partaide. Aurreko urteetan bezala, ekintza kulturalaren 19. edizio honetan ere, Etxe Alaik hartu zuen bere gain Euskal Herriaren eta euskal kulturaren ordezkari izateko ardura. Berri honekin batera, Etxe Alai Euskal Etxeak instituzioaren 59. urteurrenaren ospakizunen berri eman digute.
2015/10/07
New Yorkeko Eusko Etxeak Aniztasunaren Asteburua ospatuko du ostiralean hasi eta igandea arte, eta horretarako egitarau mardula prestatu dute elkarteko kideek. Besteak beste, honako proposamenak dakartza asteburuak: "80 egunean" filmaren emanaldia, "Begirada Ausartak" ("Miradas Atrevidas") liburuaren aurkezpena eta amaitzeko, urteroko Gayaldia festa.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus