euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diaspora euskal argentinarrak berriro berritu du euskal kulturarekiko engaiamendua, aurten Pamparen bihotzetik

2015/11/03

2015eko Macachingo Euskal Aste Nazionalaren hasiera ofiziala (argazkia EuskalKultura.com)

Azkar baino azkarrago pasatu da asteburua. Amaitu berria den 2015eko Euskal Aste Nazionalak, ordea, bihotzean luzaro gordeta izango ditugun hainbat irudi eta oroipen polit utzi dizkigu. Urtero bezala, EuskalKultura.com Argentinako euskal jai handienaren lekuko eta partaide izan da eta, urtero bezala ere, baliabide bihurtuko da irakurle bakoitzak bere argazki galeria propioa osa dezan. Hona ostiraleko momentu adierazgarrienetako batzuk.

Gehiago irakurri...


Sagardogile aritu ziren New England Basque Club-eko euskaldunak aurreko asteburuan ospatutako jaian

2015/11/03

Jesus 'Meabe' Basterretxea eta Mary Guerenabarrena, sagardoa egiten datorren urteko Sagardo Egunerako prest edukitzeko asmotan (Argazkia: R.G.)

Urriaren 24an ospatu zuten New England-eko Euskal Etxeko kideek (AEB) urteroko Sagardo Eguna. 80 lagun baino gehiago bildu zirela esan diote arduradunek EuskalKultura.com-i. Herri kirolak, jatekoa, hitzaldi bat eta, lehenbizikoz, sagardogintza ere zuten programatua. “Ederto baten” aritu zirela adierazi du Roberto Guerenabarrena kideak.

Gehiago irakurri...


Europa bat-batean: euskal, kanariar eta kataluniar bertsolari eta inprobisatzaileak kantuan Bartzelonan

2015/11/03

Lydia Moreno verseadorea eta Ane Labaka bertsolaria, Leongo Sierra Pambley Fundazioaren egoitzan (argazkia Xenpelar Dokumentazio Zentroa)

Kanariar Uharteko, Kataluniako eta Euskal Herriko inprobisatzaileak elkarrekin kantuan ariko dira Bartzelonan azaroaren 6an eta 7an, "Europa bat-batean" izeneko egitasmoaren baitan. Irailean Leonen egin ziren eta, Bartzelonatik igaro ondoren, udaberrian eta udan Euskal Herrian izango dira saioak nazioarteko ordezkariekin, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean prestatutako proiektuaren barruan.

Gehiago irakurri...


1600 lagun bildu zituen bazkari batekin bukatu zen atzo Macachin-en Argentinako 2015 Euskal Astea

2015/11/02

Macachingo Euskal Asteko bazkarietako bat, ostiralekoa, Michelena kiroldegian

Bozkarioa giro eta gustura bertan bizi izandako programa, harrera eta arretarekin bukatu zen atzo La Pampako Macachinen 2015eko Euskal Aste Nazionala. Parte hartzaileak zein antolatzaileak bat etorri ziren baioespen onarekin. Izan ere, hori guztia berdintzen erronka polita utzi diote Euskal Astearen lekukoa jaso eta 2016ko edizioko antolatzaile izango den Necocheako Euzko Etxeari. Artikulu honetan pasa den asteburuko Macachingo errepaso orokorra egingo dugu, baina bihartik aurrera eta aste osoan zehar 2015eko Euskal Aste Nazional argentinarrak eman duenaren kronika grafiko zehatza eskainiko du EuskalKultura.com-ek.

Gehiago irakurri...


Euskal zinema aste honetan Berlinen: "Loreak" eta "Lasa eta Zabala" ikusgai Euskal Etxearen zinemaldian

2015/11/02

Berlingo 3. Euskal Zinemaldiaren kartela

Ostegun honetan abiatuko da Berlingo 3. Euskal Zinemaldia, bertako Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein euskal etxeak antolatuta. Lau egunetan bost film izango dira ikusgai: "Lasa eta Zabala", "Amaren eskuak", "Echeverriatik Etxeberriara", "Ateak zabalduz" eta amaitzeko "Loreak", Oscarretarako hautagaia. Horiez gain hil honetan hitzaldiak, proiekzioak, idazle topaketak eta irakurraldiak egingo dira Berlinen.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak bere lehenengo Ipuin Antologia argitaratu eta aurkeztu du

2015/11/02

Liburuaren azala

2012ko ‘Sorginkeria Euskal Herrian’ eta 2013ko ‘Euskaldun bati gertatutakoa’ nazioarteko bi literatura lehiaketetan parte hartutako 70 ipuin laburrek osatzen dute bilduma, Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Batzordeak gauzatu duen lehena. Aurkezte ekitaldira testuen egileak, lehiaketako epaimahaikideak, eta erakunde anfitrioiko agintariak bildu ziren. 

Gehiago irakurri...


Macachingo herri osoa 2015eko Euskal Argentinar Euskal Asteko anfitrioi, gaurtik igandea bitartean

2015/10/30

Ongi etorri hitzak Macachin herri hasierako arkupan, "Ongi Etorri, Semana Nacional Vasca 2015, Macachín les da la bienvenida" testuarekin (argazkia EuskalKultura.com)

Gaur ostiraletik aurrera euskal-argentinar kolektibitateen elkarretaratze eta festa nagusia lehertuko da La Pampako Macachin herrian. Dena prest dago horretarako Macachinen, ezaugarri nabari batekin, gainera: Macachingo herri osoa konplize eta partaide egingo da festa. EuskalKultura-com lekuko izan da, herri sarrera beretik hasten direla Euskal Astea aipatzen duten kartelak, euskal eta argentinar banderak eta euskal dekorazioko erakuslehioak, besteak beste. Ikus gaur lehenengo argazki-galeria, astelehenetik aurrera jarraitzeko, egunez-egun Macachingo bilera nagusi honen argazki-kronika.

Gehiago irakurri...


Oscarretarako lehian, "Loreak" film euskalduna gaur estrenatuko da New Yorkeko zinemetan

2015/10/30

"Loreak" filmaren irudi bat

"Loreak" Sagar Handira heldu da eta, Oscar sarietarako lasterketan, New Yorkeko Paris Theatre zineman izango da ikusgai gaurtik hasi eta datorren azaroaren 5a arte. Sarietarako lehia horretan oso garrantzitsua omen da emanaldietara jendea erakartzea eta AEBeko euskal komunitateari filmari sostengua emateko eskatu nahi diogu EuskalKultura.com-etik, aurreneko aldiz euskara hutsean eginiko film bat Oscarretan egon dadin!

Gehiago irakurri...


Bihar hasiko da Mar del Platan 2015eko Euskal Etxeen arteko Munduko Mus Txapelketa

2015/10/30

Mar del Platako Munduko Mus Txapelketaren webguneko irudi bat

Nazioarteko euskal etxeetako mus jokalaririk onenak Argentinako Mar del Platan bilduko dira bihar, Munduko Mus Txapelketa jokatzeko. Talde partehartzaileak honakoak dira: Argentina A eta B, Australia, Txile, Espainia, Euskadi, Frantzia, Mexiko A (2014 irabazleak) eta B, Uruguai, AEB eta Venezuela.

Gehiago irakurri...


Euskal sukaldaritza liburua argitaratuko dute Alex Raij eta Eder Montero NYeko Txikito jatetxeko sukaldariek

2015/10/30

Lehenbiziko liburua izango da bi sukaldarientzat 'A Basque book', errezeta hutsezko liburua baino askoz harago doan lana (Argazkiak: Txikito)

Datorren urteko apirilaren 19an plazaratuko dute beren lehenbiziko sukaldaritza liburua Eder Montero eta Alex Raij sukaldariek, Rebecca Flint Marxe-ekin batera. New Yorkenko Txikito jatetxearen burua da bikotea eta, Monterok EuskalKultura.com-i argitu dionez, “erabat amaituta dago jada", baina marketing-a dela eta udaberrira arte itxarongo du argitaletxeak. “Txikitoren ukitua duen arren, ingelesa menperatzen duen edonork erabiltzeko moduko erreferentzia liburua da”, gehitu du bilbotarrak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia