euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Everybody likes to ChaChaCha", Bego Anton argazkilariaren erakusketa ikusgai Washington-en

2015/11/09

"Everybody likes to ChaChaCha" erakusketako argazkia bat

Iragan larunbatean hasi eta datorren igandea arte ikusgai izango da Washington-en Bego Anton argazkilari euskaldunaren "Everybody likes to ChaChaCha" erakusketa. Hiri estatubatuarreko zortzigarren FotoWeekDC Festival jaialdiaren parte da erakusketa, eta txakurrekin dantzan ari diren pertsonen argazkiek osatzen dute euskaldunaren lana.   

Gehiago irakurri...


Ondo hasi eta hobeto bukatu: 1600 lagunentzako erreki batekin amaitu zen Macachingo Euskal Argentinar Astea

2015/11/06

Euskal etxe guztietako dantzariek hartu zuten parte Plaza Dantzetan

Aste osoan zehar Macachinen gailendu zen giro ederra igandeko azken aktibitateetan ere nagusitu zen. Hori dela eta, apur bat zaila izan zen bai antolatzaile bai gonbidatuentzat ‘agur’ esatea. Hala ere, 2016ko Euskal Aste Nazionala iragarrita dago eta Necochea izango da helmuga. Hitzorduari itxaroten diogun bitartean, hona Macachingo Euskal Astearen azken irudiak.

Gehiago irakurri...


Mendata Far Westeko herri bihurtu zen Ameriketara joandako artzainei eginiko omenaldian

2015/11/06

Cowboy-ak nonnahi Mendatako kaleetan (argazkia Idoia Mallea)

Cowboy txanoak, kuadrozko alkondarak, karrokanpoak, zaldiak... Egun batez Oesteko herria bihurtu zen Mendata aurtengo Artzain Eguneko festan, Ameriketara joan ziren euskaldun haiei omenaldia egiteko modu berezian. Festak lagun asko erakarri zituen herrira eta bertakoak buru-belarri inplikatu ziren --gauzak antolatuz, mozorrotuz, parte hartuz-- Far Westeko giro honetaz gozatzeko. Ekimenak arrakasta itzela izan zuen eta hurrengorako Urdaibai osora zabaldu nahi dute ideia. 

Gehiago irakurri...


Dave Bieter Boiseko alkate euskaldunak historia egin du hauteskundeak lau aldiz jarraian irabazita

2015/11/06

Dave H. Bieter alkatea, ibilbide politikoko bi une desbedinetan: Boiseko Euskal Etxean, 2005eko kanpainan, eta AEBetako presidente Barack Obamarekin Air Force One-tik jaisten, aurtengo urtarrilean (Argazkiak: E.K. eta BoiseWeekly)

Boiseko (Idaho, AEB) alkateak, David H. Bieter-ek, Udal hauteskundeak irabazi ditu eta, beste lau urtez, estatuko hiriburuko burua izango da. Alde handiarekin irabazi du, gainera, botoen %68,8a eskuratuta, Judy Peavey-Derreta aurkari politikoaren hirukoitza ia, %26,4a jaso baitu azken honek. Elkarren segidako lau hauteskundeetan garaile aterata, historia ere egin du Bieter jaunak, ez baitzuen bertan hori inork lortzen 1891. urtetik.

Gehiago irakurri...


Igande hau azken eguna izena emateko, proiektagailuaren zozketan parte hartu nahi duten euskal etxeentzat

2015/11/05

Igande hau azken eguna izango dute eukal etxeek, EuskalKultura.com-ek hilabete honetan bertan zozketatuko duen proiektagailuaren zozketan parte hartzeko izena emateko, Gogoratu igandea eta gero, epea zabalduko dela, gure buletineko irakurleek, euren hautagaitza aurkeztu duten euskal etxeen artean hautatzeko eta emaila b idaltzeko euren hautuarekin. Baldintzak betez (ikus arauak) jasotako email guztien artean zozketatuko da Epson proiektagailua.

Gehiago irakurri...


Kalean, Michelena klubean eta erromerian… euskal dantzak ordu txikiak arte protagonista larunbatean Macachinen

2015/11/05

Ohikoa den bezala, kalejirak itxi zuen larunbateko dantzaldia (argazkia Valeria Garcia Oyarzabal)

Dantzarien Emanaldua Euskal Asteko ekintza nagusietako bat da eta aurtengoak ere maila handia lortu du. Baina nagusia izanik ez da batere izan dantza egiteko aukera bakarra, eta urtero bezala, aurten ere edozein momentu baliatu dute musikariek euren tresnak astindu eta dantzariei "beste fandango bat" eskaintzeko. Euskalkultura.com-eko artikulu honetan, larunbat gaueko dantza ikuskizunaren bigarren zatiaren eta erromeriaren irudi bidezko kronika.

Gehiago irakurri...


"Chez les Basques" zine zikloak Iparraldeko hainbat herrietan erakutsiko ditu bertan grabaturiko filmak

2015/11/05

"Chez les Basques" zikloan ikusgai izango diren filmetako batzuk

"Chez les Basques" zikloa Iruñeako Punto de Vista zinemaldian aurkeztu zen eta orain, Euskal Kultur Erakundearekin lankidetzan, Iparraldeko hainbat herrietan izango da ikusgai, larunbatetik azaroaren 15a arte. Saio oso bereziak izango dira, pelikula hauek grabatu ziren herrietan bertan ikusi ahalko direlako. Emanaldiak egingo dira Iruñean, Donibane Lohizunen, Ortzaizen, Maulen, Donapaleun, Donibane Garazin eta Biarritzen, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Lan eskaintza: Bartzelonako Euskal Etxea koordinatzaile bila dabil, lehenbailehen hasteko

2015/11/04

Bazkideak Bartzelonako Euskal Etxearen Txokoan

Bartzelonako Euskal Etxeak lan eskaintza baten berri eman du: elkartea koordinazioaz arduratuko den norbaiten bila ari da. Pertsona honek sail desberdinen (euskara, kultura eta txokoa) koordinazioaz gain, ekonomiaren, kanpo harremanen, komunikazioaren zein juntaren koordinazioaren ardura izango du. Hautagaitzak aurkezteko epea hilaren 13an itxiko da.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzako Josu Erkoreka bozeramaleak aurreskua dantzatu zion euskal etxeko buru Iñaki Unamunori (bideoa)

2015/11/04

Jaurlaritzako sailburu eta bozeramale Josu Erkoreka besarkada emanez Iñaki Unamuno Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxeko lehendakariari, honen ohorezko aurresku bat dantzatu ondoren 2015eko Euskal Argentinar Aste Nazionalean Macachinen

Bururatu berria den 2015eko Macachingo Euskal Aste Nazionalak utzi duen --gaurko beste artikulu batean eta bihar argitaratuko dugun bere segidan aipagai hartzen den larunbat gaueko ikuskizun artistikoaren baitan gertatua-- ekintza sinboliko ederra izan da Lehendakariaren ordezkari etorritako Josu Erkoreka Jaurlaritzako sailburu eta bozeramaleak Iñaki Unamuno Macachingo Euskal Etxeko lehendakariari dantzatutako ohorezko aurreskua.

Gehiago irakurri...


Euskal Astea 2015: Musika, dantza eta paisaiek hunkitu zituzten Michelena klubera bilduriko lagunak (II)

2015/11/04

Kalejiraz, Macachin herriko kaleetan (argazkia Valeria Garcia Oyarzabal)

Hogeitik gora euskal etxetako dantza taldeak izan ziren protagonista 2015eko Macachingo Euskal Aste Nazionaleko larunbateko gau emanaldian. Eta betiko ikuskizun txukun eta hunkigarria lortu zuten, Euskal Herriko dantza tradizionalenak eta bateonbat modernoagoa taularatzen. Larunbateko ekintzak, hala ere, goizean hasi ziren, bilerak, hitzaldiak, txangoak eta danborrada barne.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia