euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ainhoa Añorga, Berlin: "Euskal zinearen azkenaldiko kalitatea dela eta, zinemaldia urtero egiten hasi gara"

2015/11/12

Pablo Malo zuzendaria Berlinen izan zen "Lasa eta Zabala" filma aurkezteko (argazkia Berlin EE)

Bi urtez behineko ekitaldi gisa sortu zen, ustez, Berlingo Euskal Zinemaldia, baina azkenaldiko euskal zinemagintzaren uzta hain izan da oparoa, Berlingo Euskal Etxeak urtero urtero antolatu duela jaialdia. Eta aurten, gainera "iaz baino jende gehiago" izan da emanaldietan, Ainhoa Añorga elkarteko presidentearen esanetan. "Loreak" filmaren saioan, esaterako, zinea jendez lepo omen zegoen.

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko Euskal Odola EEak Euskal Joko Tradizionalen 8. Topaketa egingo du gaur herriko umeak bilduz

2015/11/12

Euskal Odola euskal etxeak antolatutako Euskal Joko Tradizionalen Topaketa (argazkia Ayacucho Irratia)

Egunean zehar, jolastu ez ezik, askaria hartu, lagunekin konpartitu eta euskal kultura ezagutu ere egingo dute herriko haurtzaindegietako neska-mutikoek. Gaurko aktibitatea iragartzeaz gain, Udalarekin batera euskal etxeak eraiki eta dohaintzan eman zuen etxearen berri ere badatorkigu Ayacuchotik.

Gehiago irakurri...


Musikari euskal argentinarrek egindako Josu Elberdinen “Magnificat”, bideo formatuan plazaratua

2015/11/11

"Magnificant" emanaldia Cordobako Jesuiten Elizan

Euskal musika tresnak oinarri, eta orkestrek eta umeen abesbatzek lagunduta “Magnificat” obraren hiru emanaldi eskaini zituzten Noe Fernandez, Gaspar Jaurena, Alex Garate eta Agustin Alonso musikariek Mendozan, Tucuman eta Cordoban, tokian tokiko koruak lagun. Orain, lana zabaldu eta beste hainbat lekutan aurkezteko asmoz obraren difusio bideo bat prestatu dute.

Gehiago irakurri...


Aurtengo esperientzia onak bultzatuta Euskal Herrirako hirugarren bidaia ari da antolatzen Chacabucoko EEa

2015/11/11

2015ean Chacabucoko baina baita Bragado eta Chivilcoyko lagunek osatutako taldea, Gernikako gernikako juntetxean (argazkia EE)

Guillermo Larregui euskal etxeak antolaturik, argentinarren talde berri bat abiatuko da datorren urtean Euskal Herrira Hegoalde zein Iparraldeko leku esanguratsuenak bisitatzeko asmoarekin. Bidaia 2016ko irailean izango da eta bi astez luzatuko da. Antolatzeko bilerak urtarrilean hasiko dira; hala ere hamabost bat lagunek eman dute jadanik izena.  

Gehiago irakurri...


Pariseko Gazteria dantza taldearen "Makila" ikuskizuna Lapurdira helduko da abenduan

2015/11/11

"Makila" dantza ikuskizuna Pariseko estrenaldian

40 urte betetzen ditu aurten Pariseko Gazteria euskal dantza taldeak, eta ospakizunen artean data bat dute gorriz markatuta egutegian: abenduaren 19a eta 20a, egun horietan Euskal Herrira ekarriko baitute Parisen sortu eta ekoitzitako "Makila" ikuskizuna. Lapurdiko Luhuso herrian izango da ikusgai, 50 dantzari, kantari eta musikarik taularatuta.

Gehiago irakurri...


Euskal zinema arrakastatsu AEBetan: "Minerita" laburmetraia Oscarretarako shortlist-ean, eta "Loreak" kritika onak jasotzen

2015/11/10

"Minerita", Raul de la Fuente zuzendariaren film laburraren irudi bat

Oscar sarietarako lehia berri onak ematen ari da aurten euskal zinemarentzat, bi euskal filme baitabiltza burubelarri sartuta. Batetik, "Loreak", AEBetako zinematan ikusgai dagoena (aste honetan Washington-en) eta kritika bikainak jasotzen ari dena. Bestetik, "Minerita" laburmetraia, dagoeneko azken hautagaiak aukeratzeko erabiliko den zerrenda murriztu edo "shortlist" delakoan sartu dena.

Gehiago irakurri...


Balantze ona egin dute antolatzaileek "Uruguaiko Euskaldunen Biltzarreko Lehen Bilera"ri buruz

2015/11/10

Irailean Salton bildu ziren Uruguaiko euskal etxeetako ordezkariak (argazkia EE)

Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxeak deiturik, ‘XXI. Mendea. Uruguaiko Euskaldunen Biltzarreko Lehen Bilera’ izeneko Foruaren lehenengo elkarretaratzea Salto hirian egin da, bost elkarte partaide. Bilkuran Uruguaiko euskal elkarteen gaur egungo egoera eta euren arteko eta Eusko Jaurlaritzarekiko harremanei buruz mintzatu ziren. Antolatzaileak gustura daude ekintzaren emaitzekin, “Foroa osatu dugulako eta parte hartu duten elkarteak gaur egun aktiboak direnak direlako”, adierazi du ekimenaren bultzatzaile nagusietako bat den Luis Zaldua Saltoko Euskaldunen Taldeko lehendakariak..

Gehiago irakurri...


Aurrera jarraitzen du Rio Cuartoko EEak egoitzako berritze lanekin Cordoba probintziak emandako dirubabesa tarteko

2015/11/10

Argentinako Cordobako Gure Ametza Euskal Etxearen kanpoaldea. Goiko pisuei baserri itxura emango zaie.

Bere aitzinaldea, goiko pisuetan ari da berritzen Gure Ametza, baserri forma  emanez. Euren txokoa edo ‘taberna tematikoa’ izatea dute xede eta pixkanaka indar handia eta dirutza ari dira jartzen Rio Cuartoko euskal etxeko lagunak proiektua gauzatu ahal izateko. Egun hauetan, obratan dago egoitza eta ondorioz azaroan ez da bertan ekintzarik antolatuko. Abenduan, ordea, atzera datoz ekitaldiak Gure Ametzan, Euskararen Eguneko jaia eta Urte Amaierako festa ospatzeko.

Gehiago irakurri...


Gaurtik azaroaren 21eraino zozketako proiektagailua zein euskal etxeri eman bozka dezakezu

2015/11/09

EuskalKultura.com-ek zozketatzen duen proiektagailuaren zozketaren bigarren fasea: gaurtik azaroaren 21eraino, 24:00etan (Euskal Herriko ordua), zabalik daukazu epea proiektagailua zein euskal etxerentzat izango den erabakitzeko. Zure emaila ateratzen bada, zeure izenean emango zaio saria euskal etxeari. Euren hautagaitza baldintzak betez aurkeztu duten 21 etxeen artean hauta dezakezu (zoritxarrez, zenbait euskal etxe kanpoan geratu dira emaila epez kanpo bidaltzeagatik).

Gehiago irakurri...


Antonela Veroli Mujica: "Lankide gara Argentinatik euskal kulturaren segidan, bizi-bizi segi dezan"

2015/11/09

Javier Mujica bergarraren eta honen emazte Margarita Arguinzoniz-en berbiloba da Antonela Veroli Mujica macachindarra (argazkia EuskalKultura.com)

Hogeita bederatzi urteko macachindar hau Euzko Alkartasunako kide da Pamparen bihotzean, honelaxe izena baitu, izan ere, Argentinako Euskal Aste Nazionalaren 2015eko edizioko anfitrioi izan den euskal etxeak. Azaroko lehenengo igandean amaitua, euskal argentinarren urteroko hitzordu nagusi den Euskal Asteak gure solaskidearen eta beste lagun askoren sinergia bildu du aurten, bertako euskaldunak ezezik macachindar ez-euskaldunak ere harreragile eta abegikortasun emaile eskuzabal izan baitira, 7.000 biztanletara iristen ez den herri pampatarrak bere onena emanik aurtengo elkarretaratzea bereziki atsegin eta arrakastatsu izan zedin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia