euskal diaspora eta kultura
2015/11/18
‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketaren aurkezte ekitaldia Liburutegi Nazionalean izan zen, bertako zuzendari Horacio Gonzalez, FEVAko lehendakari Hugo Andiazabal eta Euskadiren Argentinako ordezkari Sara Pagola partaide. Erakusketa azaroaren 9ra arte bisitatu ahal izango da, goizeko 9etatik gaueko 9etara, ‘Juan L. Ortiz’ aretoan.
2015/11/17
Benetako istorio batean oinarrituta, Josunerena, ‘Gu, nosotros’ ikuskizunak Euskal Herritik Argentinara iritsi ziren hainbat etorkinen historia irudikatzen du. Emankizunean zehar, Josune neskatoaren bizitza antzeztuko dute Union Vasca euskal etxeko adin guztietako dantzariek, euskal eta argentinar folklorea bilduz. Emanaldia bihar da, iluntzeko 8:30etan, Bahia Blancako Udal Antzokian.
2015/11/17
2015/11/17
Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Ana Urrutia ETBko aurkezleak Poziktibity proiektuaren 2015. urteko laugarren bideoa aurkeztu zuten atzo Bilbon. Aurkeztutako bideo hau Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta dago. Azken bideo honekin Euskadiko hainbat erakundek, tartean Bizkaiko Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako Udalek, bat egin dute proiektuarekin.
2015/11/16
Mariasun Landa eta Juan Kruz Igerabide idazleek Miamiko Liburu Azokan parte hartuko dute aste honetan, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin. Azoka atzo hasi zen, baina euskal idazleak asteburuan helduko dira. Landak eta Igerabidek hainbat ekitaldia eta jardueretan parte hartuko dute, horien artean "De cocodrilos bajo la cama y caminos de tinta en la nieve: dos maestros de la literatura infantil vasca" mahainguruan.
2015/11/16
Argentinako Mar del Plata hirian jokatu da aurten Nazioarteko Mus Txapelketa, bertako Denak Bat Euskal Etxea antolatzaile. Lehiaketaren 38. edizioan, hogeitalau muslarik hartu dute parte eta Andres Fernandez eta Norberto Rodriguez espainiarrek eurenganatu dute txapela. Anfitrioiek oso balantze ona egin dute eta nobedadeen artean ekitaldiaren zerbitzura ipinitako teknologia berrien erabilera azpimarra daiteke.
2015/11/16
Hogei urte dira Keiko Suzuki iritsi zela Nagoya-tik, Japonian, Iruñera, Filologia Hispaniarra ikastera. Gaur egun japoniera irakasle dihardu Nafarroako Hizkuntz Eskola Ofizialean, euskaldundu egin da eta pilotazaletzat aurkezten du bere burua. Elkarrizketa egin diote Sara Huarte eta Iñaki Portok eta Noticias de Navarra egunkarian gaztelaniaz argitaratu.
2015/11/13
Miren Agur Meabe idazlearen "Kristalezko begi bat" eleberria Estatu Batuetan argitaratuko da udan, ingelesera itzulita eta "A glass eye" izenburuarekin. Egunotan AEBetan dira Meabe eta Amaia Gabantxo itzultzailea, liburuaren aurkezpen bira zabal bat egiten. Hilaren 21a arte New Yorken egongo dira, literatura eta itzulpengintza mintegi batean parte hartzen eta ondoren Mendebaldeko Kostara jauzi egingo dute, Kalifornia, Nevada eta Idaho bisitatzeko.
2015/11/13
HABEk, FEVAk, Euskadiren Argentinako ordezkaritzak eta bertako euskal etxeek gonbidaturik, Argentinako euskararen lagun guztiek har dezakete parte osagai akademiko eta jolasgarriak ere dauzkan proposatutako programan. Jarduerak azaroaren 16an hasi eta abenduaren 3ra arte luzatuko dira, besteak beste honakoak lagun izango dituzten jardunaldietan: HABEko teknikari eta Euskara Munduan programaren arduradun Kinku Zinkunegi; Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika, eta Joseba Lozano Santos, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.
2015/11/13
100dik gora testuk hartu zuten parte Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur batzordeak antolatutako “Euskal Emakumeak” izenburuko Literatur Lehiaketan; lanen kalitateagatik sari eta aipamen bereziez gain, hamalau diploma ere banatuko dituzte antolatzaileek idazleen artean. Sari-emanaldia azaroaren 21ean izango da, erakundearen egoitzan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus