euskal diaspora eta kultura
2015/12/08
Kideen engaiamenduari esker, gero eta mugimendu handiagoa dago La Pampa probintziako hiriburuko Zelaiko Euskal Etxean. Izan ere, hileroko topaketez aparte, euskara klaseak, abesbatza tailerra eta instituzioko buletina hasi dira aurten Santa Rosako euskal erakundean. Euskal Etxeko komunitatea pozik dago, eta erreki eder batekin, dantza eta omenaldiekin esan zion ‘agur’ 2015 emankorrari.
2015/12/07
Asteazken honetan "Amerikanuak" liburuaren 40. urteurrena ospatuko du Mondragon Unibertsitateak, Aretxabaletako kanpusean egingo den ekitaldi berezi batekin. 1975an idatzi zuten liburu hau William Douglassek eta Jon Bilbaok, Ameriketako euskal diasporaren historia azalduz. Lanak euskal kulturarentzako duen garrantziaz mintzatuko dira William Douglas idazlea bera, unibertsitate desberdinetako ikerlariak eta diasporako ordezkariak.
2015/12/07
Musikari eta dantza-maisu kolektiboak unibertsitate esparruan musika eta dantza tradizionala sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu du EHUrekin, baina taldearen jarduerak irekiak izango dira parte hartu nahi duten guztientzat. Aiko Taldeko musikari eta dantza-maisua den Sabin Bikandi, Londresko Unibertsitatean Etnomusikologian doktoratu eta 2015ean Max Saria eskuratutako pertsona, arduratuko da eskolak emateaz. Lehenengo ekitaldia, abenduaren 15eko dantza-tailerra izango da, EHUskARABAnda-ko jardueren barruan
2015/12/07
Egun osoko festa antolatu zuten Tandilgo Euskal Etxearen lagunek erakundearen urteak ospatzeko. Ekitaldia Martin Rodriguez plazan hasi zen goizeko 11ak aldera eta iluntzean bukatu, euskal etxearen egoitzan burututako karta txapelketekin. Arratsaldean, dantzak, musika eta paregabeko euskal giroa gailendu zen Gure Etxea tandildarrean.
2015/12/04
Bristol eta Bath aldean bizi den euskaldun talde batek sortu du Bristoleko Euskal Etxea eta bihar elkarte berriaren aurkezpen ofiziala egingo dute. Gazteak dira elkartea osatzen duten gehienak, lana dela eta Erresuma Batuko hego mendebaldera etorriak; batzuk hilabete gutxi daramatzate bertan, eta bada 16 urte daramatzanik ere. Elkartearen helburua inguruetako euskaldunak batu eta euskal kultura ezagutzera ematea da.
2015/12/04
Hiru hilabete bete berri ditu Renon Iñaki Arrieta hernaniarrak. Euskal Herria utzi eta familiarekin AEBetan jarri da bizitzen, Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegiko liburuzain. Ilusio handiz ari da laketzen Diasporaren bihotz akademikoa den honetan.
2015/12/04
Berrogoita hamar urte apez bete ditu aita Jean Pierre Cachenaut-ek eta iragan igandean Azkaingo eliza jendez mukurru ospatu dute Azkaingo eta eskualdeko herritarrek eta apezaren familia eta hainbat lagunek, ongi etorri ederra emanik heien zerbitzari berriari. Honako kronika aste huntako Herria kazetak eman du argitara, Graxi Solorzanok idatzia.
2015/12/03
Azken urteotako ohiturari jarraituz bideo instituzionala egin eta zabaldu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak munduan barreiatuta dauden gipuzkoar eta euskaldunei, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta. Diasporako euskaldunei, dauden lekuan daudela euskarari egiten dioten ekarpena eskertu ondoren, "hizkuntz berdintasuna"ren kontzeptua aipatzen du, euskararen erabileraren ikuspegitik euskarak euskaldunen artean behar duen lekua egokia aldarrikatuz.
2015/12/03
Erroman eta Italian euskararen alde egindako lanarengatik, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguneko saria (ENE saria) eman dio Associazione Culturale Euskara euskal etxeari. Urte gogor baten ostean, sari hau ekinean jarraitzeko akuilutzat hartu du elkarteak, ilusioz eta kemenez. Elkarteak bihar ekingo dio bere urteroko euskal asteari (aurten, Euskal Astia) eta, horrez gain, abenduan bi liburu argitaratuko ditu italieraz: Sarrionandiaren "Lettere ad Ainhoa" eta Xabier Erkiziaren "Robin".
2015/12/03
Iritsi da, Gaur da Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). Aurten , gainera, omenaldi berezi bat eginez euskaldunberriei, euren ekarpen handi eta baliotsuari. Aurreko egunetan Euskal Herrian bertan eta Diasporako beste leku batzuetan egingo diren ekitaldiak aipatu ditugu. Gaurko artikulu honetan, ENEren ospakizunak Argentinako euskal etxeetan barrena.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus