euskal diaspora eta kultura
2015/12/17
Euskal Etxeen 2015eko dirulaguntzen esleipena onartu berri du Eusko Jaurlaritzak eta datozen egunetan eman du argitara Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian, orduan indarrean sartuz eta ofizialtasuna emanez. Orotara, 50 euskal etxek jasoko dituzte laguntzak IV, atalean eta beste zortzik VII. atalari dagokionez.
2015/12/17
"Best European Fiction" antologiak urtero argitaratzen du abendu aldean hurrengo urtean zehar irakurtzeko Europako idazleen fikziorik onenaren antologia. Aurten 2016rako argitaratutako lanen artean euskaldun bat dago: Harkaitz Cano lasartearra. Aukeratuko lana "Mugaritz B.S.O." testua da eta Amaia Gabantxok itzuli du ingelesera. Canorekin batera, Europako hainbat herrialdetako 29 idazleren lanak jasotzen ditu bildumak.
2015/12/17
Gabonen atarian gaude eta urtero gertatzen den legez abenduak utziko digun irudi politenetako bat da Euskararen Eguneko ospakizunena. Argentina bezalako herrialdeetan, Euskararen Eguneko ospakizunek bat egiten dute urte amaitzeko festekin eta tailer eta eskolen azken egunekin, abendu amaieran edo urtarril hasieran datozen udako oporrei eutsi aurretik. Argentinako euskal etxeei esker hona, bat ez, hamaika irudi, gure irakurleekin partekatzeko.
2015/12/16
Bihar egingo dute Boiseko (Idaho, AEB) Oinkari dantza taldekoek inoizko lehenbiziko ‘Oinkari-Gram’-a. Alegia, zoriontze-telegrama dantzatuak, aurretik eskaera egin duten lagunen etxeetan dantza emanaldi pertsonalizatuak. Dantza taldeko bozemailea den Lael Uberuagak xehetasun guztiak azaldu dizkio EuskalKultura.com-i, bai eta aholkuak eman antzeko programak antolatzeko interesa luketen beste euskal etxe eta elkarteei.
2015/12/16
Bilboko Zinebi jaialditik Uruguaiko Zinematekara jauzi egingo dute Euskal Herrian eginiko 8 luzemetraia eta 8 laburmetraiek, Montevideo Euskal Herriaren egunerokotasuna erakutsiko duen zinema ziklo batean. Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan antolatua da zinemaldia eta igandea arte luzatuko da. Ikusgai izango dira, besteak beste, Asier eta Biok, Lasa eta Zabala, Umezurtzak, El otro mapa de Abauntz, Gure sorlekuen bila, Errautsak, Distantziak eta Bilbao-Bizkaia. Exterior-día.
2015/12/16
Programa oparoa garatu da aurten Uruguaiko hiriburuan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Deialdi nagusia Euskal Erria Euskal Etxeak luzatu zuen eta Ameriketako zein Euskal Herriko hainbat lagun batu zituen. Haize Hegoa Euskal Etxean ere bildu ziren euskara ikasleak, tartean Montevideokoak eta baita San Josekoak ere. Azkenik, Salto herriko Euskararen Eguneko jaia abenduaren datorren asteburuan izango da. Beste artikulu batean ekarriko dugu Aldaxkakoen berri.
2015/12/15
Gabonak hurbildu ahala, planak antolatzen hasiak dira munduko Euskal Etxeak eta, horietan gehienetan, haurrentzako programa berezi bat egon ohi da: Aita Noel, Santa Klaus edo Olentzeroren bisita. Baina, zein da Olentzero? Gabonetako euskal pertsonaiarik ezagunena, Diasporako kide batzuei ezezaguna zaie oraindik. Horren arrazoiak azaltzen saiatu da EuskalKultura.com, Estatu Batuetako bere korrespontsaliatik.
2015/12/15
Diasporatik Euskararen Eguneko bideo gehiago ari gara jasotzen, eta esan beharra dago kalitate eta originaltasun handia dutela denek. Hona hemen horietako bi: aurrena, Valentziako Euskaltzaleok elkarteak hiriko kaleetan antolatu zuen ekitaldiarena (euskaraz ez dakitenak ere partaide egiteko ideia bikaina dela iruditu zaigu, kopiatzeko modukoa), eta bestea, Argentinako Euskaltzaleak euskaltegitik, abestien bidez nor-nori-nork ikasteko halamoduzko saiakera. Kementsu eta umoretsu, bikain biak!
2015/12/15
Jaialdi hunkigarria egin zuten joan den igandean Beti Aurrera Aberri Etxea Euskal Etxeko kideek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta 2015ean zehar euskal etxean garatu diren ekintzen zikloari amaiera emateko ‘Patagonian ere bai!’ izenpean, Bahia Blancako ordezkaritza bat lagun. “eguna ederra izan zen; eta oso esperientzia ona ohartzeko elkarrekin lan eginez ezer ez dela ezinezkoa” esan dio EuskalKultura.com-i bertako lehendakari Maria del Carmen Elzaurdiak.
2015/12/14
Euskal Herriko euskaltegietan ikasten ari diren ikasleentzat, hona Argentinako ikaskideen klase batean sartzeko aukera! Buenos Aireseko Euskaltzaleak euskaltegiko ikasleek bideo eder hau prestatu dute, Sabrina Otegui irakaslearen zuzendaritzapean, eta munduarekin partekatu dute Euskararen Eguna ospatzeko. Hango ikasleek azento porteñorik izango al dute? Zerorrek ikus, che!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus