euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal sukaldaritza, zinea eta musika San Luis probintziako Etorkinen Jaian, Villa Mercedesko EEaren eskutik

2015/12/23

San Luis probintziako Etorkinen Jaiaren 15. edizioa

Probintziako Immigranteen Jaia bere 15. ediziora iritsi da aurten San Luisen eta Villa Mercedesko Euskal Etxeak bermatu du euskaldunen presentzia. Euskal Herritik propio etorritako Kepa Ramos Herrero enpresari bilbotarra lagun, euskal etxeko kideek jaiaren programako ekintza guztietan hartu zuten parte. Euskara ere entzun zen Calle Angosta delako jai-gunean, Carlos Gabilondok aurkeztutako Loreak filmari eta Camerata de la Luna abesbatzak emandako kantaldiari esker.

Gehiago irakurri...


Montevideotik eta Santiagotik ere, Euskararen Eguneko argazki gehiago: euskal hiztunak kalera atera ziren festa ospatzera

2015/12/22

Montevideoko Aldaxka euskal elkarteko kideak kalera atera ziren herrikideei euskal hizkuntzaren berri ematera

Urte ia amaitzear dela, oraindik ere ari zaizkigu heltzen Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetako argazkiak. Azken zakukada honetan bildu ditugu Txileko Santiagoko "Colectividad Vasca" elkarteak egin zuen festakoak eta Montevideoko Aldaxka euskal elkartearen ospakizunekoak; azken hauek hiriko kaleetan ibili ziren euskararen berri ematen Montevideoko hiritarrei.

Gehiago irakurri...


Meggan Laxalt: “Leku fisikoak beti izango dira garrantzitsuak, gizakien arteko harremanen muinean daude”

2015/12/22

Meggan, Boiseko Basque Block-ean, amaitu berri duen masterrerako egindako beste proiektu baten parean; berak dekoratu zuen elektrizitate kutxa hori, euskal izenekin (Argazkia: M.L.M.)

Azaroaren 20an defendatu zuen tesia Meggan Laxalt Mackey-k, Boiseko ‘Basque Block’-en bertan. Gune sinbolikoa, inondik ere, ‘Lekuak: The Basque Places of Boise, Idaho’ (Lekuak: Boiseko euskal guneak) deitutako lana aurkezteko. Leku Ona jatetxe sotoan izan zen aurkezpena, berrogei lagun inguru aurrean. “Oso gauza polita izan zen; galdera asko eta ederrak egin zizkidaten entzuleek ere”, esan dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Olentzeroren bisita jaso duen Chascomusko Euskal Etxeak egun batzuk luzatu du Udaleku 2016rako izen-ematea

2015/12/22

2016ko Udalekua sustatzeko afixa

Ahalik eta lagun gehienen partaidetza bultzatze aldera, astebete atzeratu du Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak Udalekuan parte hartzeko izena emateko epea. 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako ekitaldi hau urtarrilaren 5etik 9ra izango da, aurten euskal musikarekin lotuta dagoen nobedade polit batekin. Udalekua heldu bitartean, Olentzeroren bisita jaso dute joan den igandean Chascomuseko lagunek.

Gehiago irakurri...


Gabonak euskal estiloan zoriondu nahi? Hona Olentzerori idazteko edo postal pertsonalak sortzeko aplikazioak

2015/12/21

"Olentzeroren gutuna" aplikazioari esker zure mezua nahi duzun unean bidali ahalko duzu

Gaur Santo Tomas eguna eta Gabonak ate joka; heldu da garaia Eguberriak zoriontzeko familiari eta gertukoei. Lan horretan, lehengo postalek aspaldi utzi diote lekua teknologia berriei eta sarean badira makina bat baliabide era erraz eta azkarrean Gabonetako postalak bidaltzeko, Olentzerori gutuna idazteko eta baita Gabon kantak ikasteko. Hona bildu ditugu horietako batzuk.

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxeak 2016ko Euskal Aste Nazionalerako logoa diseinatzeko lehiaketa jarri du abian

2015/12/21

2015eko Macachingo Euskal Aste Nazionalaren logoa

Diseinuak bidaltzeko epea urtarrilaren 15ean bukatuko da eta emaitzak urtarrilaren 23an jakinaraziko dira, euskal etxe antolatzailearen San Sebastian afarian. Sariari dagokionez, 4000 peso irabaziko ditu logo hautatuaren egileak, esku diruz.

Gehiago irakurri...


Oroipen eta malkoak Toki Eder Euskal Etxeak Euskadin jaiotako kideei egindako omenaldian

2015/12/21

Toki Eder Euskal Etxeko kideak, euren diplomak jasotzen

Euskal Herrian jaioak diren erakundeko berrogeita hamar kide omendu zituen Jose C. Pazeko Euskal Etxeak urte amaierako bazkarian. Zeremonia oso hunkigarria izan zen batez ere diplomak eman zitzaizkienean Argentinan bizi diren saridunei.

Gehiago irakurri...


Emakumeak buru Mexikoko Euskal Etxean: giro bikaina eta umore ona nagusi izan ziren Emakume Alai festan

2015/12/18

Emakume Alai festan parte hartu zuten lagunetako batzuk (argazkia Mexiko EE)

Mexikoko Euskal Etxeak merezitako omenaldia egin zien iragan azaroaren 28an elkarteko emakumeei: euskal etxea sortu zenetik igarto den mende luze honetan bertan lan egin eta euskal kultura sustatu dutenei, alegia. Festa berezia izan zen, emakumeek antolatuta eta emakumeentzako soilik egina; euskal etxearen oinarri diren emakume nagusi, heldu eta gaztetxoek giro bikainaz gozatu zuten. 

Gehiago irakurri...


Juan Antonio Urbeltz, dantzaren ikertzailea: «Mugimenduan dauden sinboloak dira dantza tradizionalak»

2015/12/18

Juan Antonio Urbeltz (argazkia Berria-Jon Urbe/Argazki Press)

Dantza tradizionalak ikertu eta berreskuratzeko mende erdiz egindako lanaren aitortza gisa, Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du gaur Argia taldeko zuzendari ere badenak. Ainhoa Sarasolak eginiko elkarrizketa hau Berria egunkariak eman zuen atzo argitara.

Gehiago irakurri...


Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak hiriko euskal gizataldea ordezkatuko du Arte Noche Jaialdian

2015/12/18

Pergaminoko Lagun Onak-en urte amaierako festan, dantzari guztiak bildu ziren Lantzeko Inauteria dantzatzeko

Hitzordua gaur bertan da, arratsaldeko 7etatik aurrera, San Nicolas oinezkoentzako kalean, hiriko hainbat elkarte, erakunde eta kolektibitate lagun. Programa oparoa eta zabala da eta, Udalak gonbidaturik, Lagun Onak-ek euskal dantzak, gastronomia eta Euskal Herriko informazioari buruzko informazioa eskainiko dizkio publikoari.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia