euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Dantza tradizionalak berreskuratu nahi ditut, berriak dira gaztetxoentzat eta zaharranek ere gozatuko dute ikusiz”

2016/02/01

Hogei urteren ostean bueltan da Josette Daramy, Kern County Basque Club-eko haur eta gazteen euskal dantza irakasle gisa (Argazkia: J.D.)

Bost urte baino ez zituela hasi zen Josette Daramy (Bakersfield, 1979) Kern County Basque Club-arekin dantzan, baina unibertsitate urteak helduta, utzi behar izan zuen. Orain, hogei urte geroago, bueltan da. “Dantzak irakasteari utzi egin zion Kristie-k (Onaindia) eta arazoak zituen Klubak ordezko bat bilatzen, nik esan nien irakatsi nituela aspaldi eta berriz ere egin nezakeela”, azaldu dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Segitzen dute Boiseko BSU unibertsitateak asteburuetan eskaintzen dituen Euskal Ikasketa Tailerrek

2016/02/01

Historian doktorea, John Ysursa Euskal Ikasketen Partzuergoko zuzendaria da Boisen (argazkia EuskalKultura.com)

Urte berrian sarturik berriro abiatu dira 'Boise State University'k hainbat asteburuz Euskal Ikasketen alorrean antolatzen dituen tailerrak. Saioek, 'Euskal', 'Historia', 'Antropologia', 'Soziologia' eta 'Genero' markak daramatzate eta arlo horietako ikasleei eskaintzen zaizkie bereziki baina ez bakarrik. 2016ko saioak azken larunbat-igande honetan hasi dira, John Ysursaren "Being American and Basque" izenpeko tailerrarekin, eta apirilaren 2-3an bukatuko, Meggan Laxalt-ek Boiseko euskal lekuez eskainiko duen asteburuarekin.

Gehiago irakurri...


Rocío Basterra, euskara irakasle Patagonian: "Jendea harritu egiten da euskara Argentinan ikasi nuela jakitean"

2016/01/29

Rocio Basterra euskaldun argentinarra (argazkia Berria)

Berria egunkariak elkarrizketa egin dio Rocio Basterra euskal argentinarrari. Rocío euskara irakaslea da Patagoniako Euskal Etxean eta egunotan Euskal Herrian izan da oporretan. Egunkariari adierazi dionez, argentinar bat euskaraz entzuteak biziki harritu omen ditu bertakoak, baina aho zabalik utzi dituena zera da, Argentinan ikasi zuela jakitea!

Gehiago irakurri...


AEBetako euskaldunen partaidetza bila dabil udan Washingtonen egingo den Smithsonian Folklife Festival entzutetsua

2016/01/29

Euskal kulturaren ahalik eta atal gehien barne hartzen saiatuko da jaialdia, sukaldaritzatik dantzara, euskarari eta bere biziberritzeari harreta berezia eskainiz (Irudia: E.K.)

AEBetako turismo eragile handienetakotzat jo izan dute Smithsonian Folklife jaialdia eta, aurtengo edizioan, euskaldunen kultura izango du ardatz, kultura bidezko berrikuntzaren adibide, nonbait. Ekainaren 29tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 10era bitartean izango da, eta James Mayer prentsa arduradunak EuskalKultura.com-i esan legetxe, ia milioi erdi lagun espero dituzte. Hileotan, antolakuntzaren zeregin nagusienetakoa euskal-amerikarren parte hartzea bilatzea da.

Gehiago irakurri...


Londresko koru bat enpresen arteko lehiara aurkeztu da Laboaren "Txoria txori" abestiarekin; entzun ezazu

2016/01/29

Maite Aguirre bilbotarra BLP enpresaren korua zuzentzen

Londresko Berwin Leighton Paisner enpresako korua Erresuma Batuko "Office Choir of the Year" lehiaketako finalean sartzeko puntuan izan da 2015eko abenduan, Mikel Laboa eta Joxanton Artzeren "Txoria txori" abestiarekin. Deloitte enpresako koruak irabazi zuen azkenean finalerako tokia, baina BLPko koruaren zuzendaria, Maite Aguirre, pozik agertu da egindako bidearekin. "Bilbotarra naiz eta ilusio egiten zidan ingelesak euskal kanta euskaraz abesten jartzea", esan dio EuskalKultura.com-i.  Ezta meritu makala!

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuaren erantzuna Erromako ACEko Alex Mendizabalek elkarrizketa batean esandakoei

2016/01/29

Etxepare Euskal Institutuak erantzun nahi izan die Erromako Associazione Culturale Euskara (ACE) elkarteko kide den Alex Mendizabalek, EuskalKultura.com-ek eginik joan den astean argitaratutako elkarrizketan esandako puntu batzuei. Hona bere osotasunean kritika horiei erantzunez Etxeparek idatzitako arrapostu gutuna.

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: 2016ko Udako Barnetegia Montevideon eta etorkizunari begirako berriak

2016/01/28

Euskara Mundua programaren ikasle eta irakasleak, FEVA eta FIVUko agintariekin (argazkia EE)

Urtarrilaren 23an, larunbata, jarri da abian Uruguaiko hiriburuan HABEko Euskara Munduan programaren 2016ko Udako Barnetegia. FEVA eta FIVU federazioetako agintariak bildu ziren Montevideon ikasle eta irakasleei ongietorria emateko eta baita 2016-2019 epeko programarekin lotura duten berriak emateko ere.

Gehiago irakurri...


Patxi eta Konpainiak euskal dantzak erakutsiko dituzte Frantzian, Parisen amaituko den biran

2016/01/28

Patxi Perez dantzaria iaz Argentinan eman zituen dantza lantegietako batean

Patxi eta Konpainia taldeak Frantzian zehar bira hasiko du gaur Colomiers herrian, Toulousetik gertu, Eguzki Loreak taldeak gonbidatuta. Patxi Perez dantzariak zuzenduta, dantza lantegiak emango dituzte han eta ondoko egunetan Montelimar eta Basaçon herrietan ere. Bira urtarrilaren 31n amaituko da Pariseko Euskal Etxean, "Gaurko eta Atzoko Gazteen Eguna" delako festan parte hartuz.

Gehiago irakurri...


Utah Basque Club euskal etxeak urteko bere jairik garrantzitsuena ospatuko du larunbatean, uztaileko Udalekuren antolaketa gogoan

2016/01/28

Urte berezia du aurretik Utah-ko Euskal Etxeak; asteburu honetan ospatuko du urteroko jaialdia eta, udan, Udalekuen kargua izango dute (Argazkia: BCoU)

Datorren larunbatean, hilaren 30ean, Klubeko urteroko jaia ospatuko dute Utah-ko euskaldunek, St. Ambrose Hall-en. “Urteko jairik handiena da Euskal Etxearentzat”, esan dio Cirbie Sangroniz dantza irakasleak EuskalKultura.com-i. Data berezia, beraz, oso urte berezi batean; izan ere, NABOk antolatzen duen Udalekua, aurten, Salt Lake City-n bertan izango da.

Gehiago irakurri...


Donostia txiki bat Argentinako kostaldean: Danborradako hotsek Necochea zirraraz bete zuten

2016/01/27

Necocheako Danborradako txikiak, aurten traje berriak estrenatzen (argazkia K. Zubillaga)

Necochea eta Donostia harreman estua duten hiriak dira,  "Loco" Azua euskaldunak han aurreneko hotela sortu zuenez geroztik (1885ean!). Bertako hondartzei Donostiakoen tankera hartu omen zien eta hotelari "Perla de San Sebastián" izena jarri zion. Herrikideek zorotzat jo zuten, turistak barra barra zetozela ikusi zuten arte. Egun hiria Argentinako gune turistikoetako bat da. "Loco" Azuaren grina donostiarrak bizi bizirik dirau herriko euskaldunen artean eta eztanda egiten du urtero urtero San Sebastian Astearekin; Danborrada eta Konstituzio Plazako bandera igoera eta guzti. Ez baduzu sinisten, ikusi argazkiak!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia