euskal diaspora eta kultura

2016/06/02
Ekaineko lau astelehenetan lau euskal film proiektatuko ditu La Platako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak. Lehenengo saioan ‘Amama’ pelikula proiektatuko da, Iraia Elias protagonista lagun. Emanaldiak La Platako Pasaje Dardo Rocha Kulturgunean izango dira eta sarrera libre eta doakoa.
2016/06/01
Etzi azken eguna da EuskalKultura.com-en zozketan parte hartzeko. Honako sariak lortuko dituzte irabazleek: Joan Errearen 'Aita deitzen zen gizona' liburu ederra; 'Boga boga' CD eta liburuska, 22 'betiko' euskal marinel kanturekin bakoitza bere doinu, hitzak eta audioarekin; Korrontzi talde getxoztarraren Korrontzi CD bikoitza; eta laugarren saria, euskal eranskailu sorta bat, ikurriña eta euskal koloreekin, autoan edo nonahi ipintzeko. Azken egunak parte hartzeko.
2016/06/01
Bask in Motion agentziak Euskal Herria ezagutzeko era berri bat proposatzen du: bakoitzaren interesen arabera antolatuko bidaiak, eta euskal kultura barrutik ezagutzeko, benetan bizitzeko, esperientzia andana. Bidaia estilo hau probatu zuen lehen taldea Saladillo eta Misioneseko euskal etxeetako 21 lagunek osatu zuten, eta sekula ez ahazteko moduko esperientzia izan zuten. Zuk ere horrelako bidaia bat antolatu nahi duzu? Segi irakurtzen!
2016/06/01
eLiburutegia Internet bidez liburu elektronikoak mailegatzeko zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzak sortu, mantendu eta herritarren esku jartzen duena. Orain, eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren lankidetzari esker, euskal diasporako kideek ere eska dezakete alta eLiburutegian, eta plataforma digital hau erabiltzen hasi. Horretarako interesatuek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean eskuragai dagoen inprimakia bete behar dute.
2016/06/01
Bi berri on datoz Buenos Aires probintziako San Miguelgo Askatasunaren Bidea Elkartetik. Alde batetik, hiriko gobernuak Udal Interesekoa izendatu du elkarteak antolatzen duen Euskal Zine Zikloa; bestetik, euskara ikasteko proposamen berri bat eskaini dio euskal elkarteak komunitateari. Hizkuntza eskolak etzi ostirala, ekainaren 3an, hasiko dira, Euskara Munduan programan trebatzen ari den Martin Colombet irakaslearen ardurapean.
2016/05/31
BaskFest 2016 Londresen bizi diren euskal artista talde batek antolatutako arte eta kultura erakustaldia da. Asteburu osoan zehar, sortzaile hauek eta Euskal Herritik etorritako beste zenbaitek euren lanak erakutsiko dituzte Dalston auzoan. Erakusketak, dantza, performance-ak zuzenean, marrazkia, musika, gastronomia, DJak... denetarik izango da, eta dena doan! Jarraian, egitarau osoa.
2016/05/31
Pasa den hilabetean --apirilaren 16an, larunbata-- zenbait erakunde uruguaitarrek "Uruguaiko Euskal Elkarteen II, Biltzarra" izenpean eginiko elkarretaratzearen konklusioak plazaratu dituzte atzo. Bilkurako partaide ian ziren: Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxea eta Aldaxka elkartea; Floresko Euskal Etxea; Saltoko Euskaldunen Taldea; San Joseko Euskaldunak Taldea; eta Argentina-Brasil mugaz gaindiko Grupo Fronterizo de Vascodescendientes de Rivera-Livramento izeneko taldea, Flores departamentuko Trinidad hiriburuan egin zen bilera.
2016/05/31
Urteko Biltzar Nagusia egin du maiatz honetan hiriburu uruguaitarreko Euskaro EEak eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu du. Bigarrenz elkartearen historian, emakume bat izango da Euskaroko lehendakari. Silvia Ortone Enderiz. Segidan, Uruguaiko euskal etxe dekanoa 2016-2017 tartean gobernatuko duen ekipoaren izena.
2016/05/30
Utahko Triskalariak dantza taldeko dantzari eta zuzendari Cirbie Sangronizek aparteko ezustekoa eman zion Amanda neskalagunari aurtengo Living Traditions jaialdian, berarentzako aurreskua dantzatu eta... adi bideoaren amaieran gertatzen denari!
2016/05/30
EHAAk joan den ostiralean, maiatzaren 27an eman zuen argitara atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiak eta egoera larriak atenditzeko euskal etxeei diru-laguntzak emateko 2016. urteko deialdia. Deialdiak 202.000 euroko zuzkidura dauka. Buletinean argitaratze egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus