euskal diaspora eta kultura
2016/02/11
Beste albiste batean aipatzen dugun legez, ospatu berria du joan den igandean Miamiko Euskal Etxeak bere I. Herri Kirol Jaialdia. Aitzaki horrekin Boni Guenetxearengana hurbildu gara. Jai-alai pilotari ohia da bera, erreferentea Floridako euskal munduan, duela 30 urte Paella Party catering enpresa sortu zuen eta Miamiko Euskal Etxearen sorreran ere eragile izan zen. Bera aritu zen igandean ekitaldiko koordinatzaile. Barnean darama pilotazaletasuna eta hein handi batean bere ahaleginari esker bizi da gaur egun Euskal Etxea Miamin .
2016/02/11
Hitzordua datorren otsailaren 20an izango da Patagonia argentinarreko Neuquen probintzian eta gonbitea bertako hiriburuan eta inguruan euskal sustraiak dituen jendeari. baina batez ere euskal etxeko lagun eta bultzatzaile izan nahi duen edozein pertsonari dago zuzenduta. Lehenengo bilera honetan bildutakoek nondik norakoak, zer nolako erakundea nahi duten adostuko dute. Behin norabidea hartuta, aurkezpen jairako deia egingo dute, martxoaren 26an.
2016/02/10
Iragan igandean Mikel P. Ansa idazleak "Su zelaiak" eleberriko pasarteak irakurri zituen Berlinen, euskal etxeak antolatutako ekitaldian. Liburuaren gaiaren harira, irakurraldiarekin batera, Lehen Mundu Gerran Alemanian preso egon ziren euskal soldaduei grabatutako 12 kanta hunkigarri izan ziren entzungai irakurraldian tartekaturik.
2016/02/10
Estatu Batuetan, Aitor Zubizarreta (Azpeitia, 1995) hautatu zuten, aurreko astean, unibertsitate arteko 'Cascade' saskibaloi ligako Asteko Jokalari. 45 puntu egin zituen partida bakar batean eta, horri esker ere, College of Idaho-ko historiako bosgarren anotatzaile onena bihurtu da. Portland-en (Oregon) bi urte gogor igaro ostean, Caldwell-en (Idaho) bizi da orain: “Oso zaila izan zen niretzat, baina orain gustura nabil. Berriz ere jokalari inportatea izaten ari naiz taldean”, esan dio EuskalKultura.com-i.
2016/02/10
Cordoba probintziako gizatalde jai garrantzitsuenetako bat da ‘Todo el Mundo en Alta Gracia' (Mundu guztia Alta Gracian) jaialdia eta euskal kolektibitatea ezin zen kanpoan geratu. Urtetan zehar, beraz, inguruko euskal etxeetako dantza taldeak txan dakatu izan dira euskal partaidetza bertan bermatzearren. Aurten, hirugarren urtez jarraian, Villa Mariako Jai Alai taldeak hartu du bere gain euskal kulturaren ordezkari izateko ardura. Euzko Etxea-ko dantzari gazte eta helduak desfilean eta taula gainean aritu dira.
2016/02/09
Etxepare Euskal Institutuak deialdi berria ireki du Berlingo Freie Universität unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakatsiko duen irakurle bat hautatzeko, 2015-16 ikasturterako, 2016-17 ikasturtera luzatzeko aukerarekin. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 20an amaituko da.
2016/02/09
Bigarren urtez jarraian San Martin de los Andesko Euskal Txokoa-ko lagunek hiriaren urteurren desfilean hartu dute parte. Hitzordua aukera paregabea izan da euskal erakunde gaztearentzat herriari bere izaera eta nortasuna erakusteko, aurten gainera, gonbidatu berriekin: Buruhandiek nagusitu ziren desfilean, jendea harrituz eta inauteriak iragarriz.
2016/02/08
Iragan ostiralean Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek Diasporaren Gutunen III. Lehiaketaren sariak banatu zituzten, horretarako antolatu zuten literatur afariaren baitan. Aurreneko saria, euskara ikasleena, Rocio Risquez Baezarentzat izan zen, eta bigarren saria, euskaldun osoen mailakoa, Tuterako Amets Oyonek irabazi zuen.
2016/02/08
2016. urteko egutegiari hasiera emateko, ‘Pintxo Eguna’ antolatu zuten bahiablancatarrek euren euskal etxearen urtebetetzea ospatzeko. Proposamenak oso harrera ona izan zuen eta 120 lagun bildu ziren etxeko instalazioetan. Jaia girotzeko, Otxote taldeak euskal kanta tipikoenak abestu zituen Buenos Aires probintziako hego-ekialdean dagoen kostaldeko hiri honetan.
2016/02/05
Pariseko Euskal Etxea bere 60. urtebetzea ari da ospatzen aurten, eta makina bat jarduera prestatu ditu horretarako. Iragan asteburuan hasi ziren ospakizunak, eta gaur, esaterako, Benito Lertxundi kantari ezagunak kontzertua emango du Parisen, euskal etxeak gonbidatuta. Bihar Sagardotegi Gaua egingo da eta etzi, igandean, elkarteko konpartsa Pariseko kaleetara aterako da Inauteriak ospatzera.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus