euskal diaspora eta kultura
2016/02/16
Arrakasta handia ari da izaten Londreseko Donostia jatetxea, euskal gastronomian eta produktuaren kalitatean oinarritutako kartarekin. Jatetxeak pintxo estiloko plater txikiak eta euskal tradizioko platerak eskaintzen ditu, ukitu berritzaile batekin eta londestarrek biziki maite dute. Atzo bertan, jatetxeak sukaldari berri bat aukeratzeko deialdia egin zuen. Datu guztiak, jarraian.
2016/02/16
‘Independentzia’ da Jaiaren aurtengo leloa eta kontzeptuari dagokion karroza bat ari da prestatzen San Juango Eusko Etxeko kide den Pablo Varela artista. Karrozan Picassoren lanaren 3Dko erreprodukzio bat muntatuko da, jatorrizko kolore eta neurrietan. San Juan probintzia argentinarreko Eguzkiaren Jai Nazional famatua otsailaren 23tik 27ra izango da 2016 honetan eta ‘Eguzkiaren karrusela’ izeneko desfile jendetsu eta koloretsua 26ko gauean.
2016/02/16
Hiriko Euskal Museoan hasita eta Basque Block-eko hainbat puntutan geldialdiak eginda, otsailaren 8an hogeitik gora lagun bildu ziren Boisen Agate Deuna ospatzeko. “Oso gauza polita izan zen”, aitortu dio EuskalKultura.com-i Eneko Tuduri, Basque Museum and Cultural Center-eko bekadunak. “Euskara ikasleak ziren gehienak baina, taldean abestuta, euskaldun zaharrak ematen zuten”.
2016/02/15
Katalogoa bi kategoriatan dago banatuta, Filmak; eta Dokumental eta Erreportajeak. Materiala euskal etxeei eskaintzen zaie, eta eskuratzeko eskaera formal bat egin behar du erakundeak, zein pelikula edo dokumentala eskuratu nahi duen eta noiz proiektatuko duen adieraziz. Katalogoak Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkaritzak sortu du, ETB eta Canal Vascoren laguntzarekin.
2016/02/15
Christian Etxeberria Txileko Santiagon bizi da, radiologoa da eta euskara ikasle eta irakasle dabil hiriko Euzko Etxean. Elisabet Etchegaray, aldiz, argentinarra da eta Azuleko Euskal Etxeko euskara irakaslea da. Biek ala biek, euskal etxean ikasi dute euskaraz, Euskal Herrian oinik jarri gabe. Astero astero, MIntzanet plataformaren bidez Skype bidez euskaraz praktikatzen dute. "Niretzat hautsita zegoen kate bat lotzea da", dio Elisabet-ek.
2016/02/15
Elkoko aurtengo Euskal Jaietara hurbilduko direnek festen programa ere etxera eraman nahiko dute, urtero bezala. baina euskal etxe antolatzailea aldaketak ari da prestatzen eta bilduma egiteko moduko aldizkaria bihurtu nahi du, euskal familien argazki, informazio eta historiak bertara bilduz. Cassandra Torrealday da proiektuko arduraduna eta, EuskalKultura.com-i esan dionez, jendeak gozatu eta bertako euskaldunez gehiago jakiteko modua da, Klubak bide batez diru pixka bat biltzen duen bitartean.
2016/02/12
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak prentsaurrea eskaini zuen atzo Donostian euskara-alemana / alemana-euskara hiztegiaren sareko bertsioa aurkezteko, beste hiztegi orokor batekin batera --Elhuyar hiztegiaren online bertsio eguneratua-- eta terminologia beste sei hiztegi, Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordeak onarturik. Gida bat ere aurkeztu zen, 'Hizketa-ereduak', euskal etxeetan euskara ikasten ari direnentzat bereziki interesgarria izan daitekeena (ikus estekak).
2016/02/12
Etxepare Euskal Institutuak eta Boise State University-k abian jarriko dute abuztuan Eloise Garmendia Bieter katedra berria eta euskara eta euskal kultura irakasle baten bila dabiltza. Hautagaitzak aurkezteko epea astelehenean itxiko da, bizkor ibili beraz! Bestalde, euskal ikasleei zuzendutako beka ezberdinak ere eskaintzen dituzte BSUn.
2016/02/12
Aktibitatea martxoaren 12 eta 13an egingo da, Mar del Platako Denak-en, eta euskal etxe bakoitzak bi ordezkari bidal ditzake, erakundearen izenean elkartearen hausnarketak aurkezteko. Gonbite honekin batera, 2016ko egitaraua antolatzeko, partaidetza eta engaiamendua eskatzen dizkie Federazioak herrialdeko euskal etxeei.
2016/02/11
Miamiko Euskal Etxearen lehendabiziko Herri Kirol Jaialdiak irudi ikusgarriak utzi zizkigun iragan igandean: aizkolariak, harri jasotzaileak, sokatira eta txinga eramatea palmondo artean, hondartza tropikal batean. Festan Miamiko euskaldunez gain, New England eta San Frantziskoko kirolariek ere parte hartu zuten. Jarraian, argazki galeria eder bat.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus