euskal diaspora eta kultura
2016/02/22
Eskualdeko gazteak bilduz Aberri Eguna ospatzeko helburua duen jaialdi hau bere hamargarren ediziora iritsiko da aurten eta antolatzaileek behar –eta merezi– bezala ospatu nahi dute. Hori dela eta urteroko programari garrantzi handiko bi proposamen gehituko dizkiote: Maral taldearen kontzertu bat eta 'Paella Erraldoi Showa' deitu duten ikuskizuna. Dantzari Topaketa apirilaren 2an eta 3an izango da, Cañuelasko Denak Bat antolatzaile.
2016/02/19
Abuztuan egingo den Bath-eko Folk Jaialdian parte hartu nahi duten talde eta musikarien bila dabil Bristoleko Euskal Etxea. Jaialdian izena emateko epea Martxoaren 1ean itxiko da, beraz, interesa duzuenok bizkor ibili! Horrez gain, edozein arlotako musikariak ere gustora hartuko dituzte, Londres eta Bristoleko euskal elkarteekin koordinatuz tour txikia prestatu nahi izanez gero. Jarraian, datu gehiago eta elkartearen aurreneko Mus Txapelketako irudiak.
2016/02/19
Prozesuen hobekuntzan ingeniaria da Usue Aliende Urrutia mungiarra. Hogeita zortzi urte eta kurrikulum profesional politaren jabe, Usuek bost urte daramatza Ingalaterran eta aeronatika alorrean egiten du lan. Bristolen sortzen ari den euskal etxearen eragile eta aurreneko lehendakaria ere bada.
2016/02/19
"Todos los apellidos vascos" saio arrakastatsuaren ildotik abiatutako ekimena den ‘Cuestion de Origen’ programa berria eta ameriketaratu ziren hainbat euskaldunen ondorengoen historian sakonduko du. Alderantzizko bidaia honetan, Euskal Herrian inoiz izan ez diren euskal jatorriko lagunek, arbasoen jaioterria zapalduko dute aurrenekoz eta posible denean familiakoekin elkartuko dira. Programa egiteko lehenengo hautatuetako bat, Mariana D´orazio argentinarra izan da. Mariana Buenos Aires probintzian bizi da, Kazetaritza ikasten du eta baita euskara ere, Buenos Aires hiriko Euskaltzaleak euskaltegian.
2016/02/18
Adam Rawson, 2015 Erresuma Batuko Chef Gazte Onenaren eskutik, larunbat honetan eta hurrengoan The Newman Arms pub-a sagardotegi bihurtuko da, Txotx izeneko pop up bazkari eta afari sortarekin. Euskal estiloko menu peto-petoak izango dira, eta izan ere, menua bera euskaraz egongo da. "Horrela jaleek ez dute ulertuko eta plater bakoitza sorpresa bat izango da", agertu digu (sic) Rawsonek. Eta martxorako, beste ekitaldi bat ari da prestatzen: Tolosako Casa Julian jatetxeko txuleta mitikoa ekarriko du OneSixty jatetxera.
2016/02/18
Euskal Etxeak osatutako batzordearen erabaliz irabazlerik gabe gelditu da Necocheako 2016ko Euskal Aste Nazionalerako logoa hautatzeko lehiaketa. Hori dela eta, deialdi berria plazaratu du erakundeak, baldintza berdinekin, eta epemuga berri batekin: diseinu berriak martxoaren 23ra arte jasoko dira.
2016/02/18
Nicole Liuzzi izango da Euskal Odola Euskal Etxearen ordezkari Ayacuchoko Txahalaren Festa Nazionaleko Erregin Lehiaketan. Ez da bera izango ordea Euskal Etxearen partaidetza bakarra ekitaldietan. Izan ere, zahato erraldoi bat ari dira eraikitzen Euskal Odola-ko kideak festaren desfileko karroza gisa. Ayacuchoko Txahalaren 44. Festa Nazionala martxoaren 6tik 13ra izango da.
2016/02/17
Ameriketako euskaldunen ondarea berreskuratzeko lanean, Boiseko Euskal Museoak proiektu berri eta “oso interesgarria” hasi berri du, instituzioan bekadun dabilen Eneko Tudurik EuskalKultura.com-i adierazi dion legez. Boiseko 'Basque Radio Program' irratsaio historikoa digitalizatzen ari da Tuduri, 1952tik 1984ra bitartean, KBOI irratitik uhinarazi zuten saioa. AEB, Kanada eta Mexikoko euskaldunek entzuten zuten programa.
2016/02/17
Hilaren 25ean abiatuko da Hernanin Laburbira, euskarazko film laburren zirtkuitu ibiltaria. Topagunea elkarteak antolatuta, zinemaldi honek euskarazko zortzi ekoizpen aurkeztuko ditu. Aurrekoetan bezala, aurten ere Pariseraino iritsiko da Laburbira, zehazki martxoaren 12an, Euskal Etxean egingo den emanaldi batekin.
2016/02/17
Begoña Muñiz koordinatzaile, Euskara eta Euskal Kultura departamentuak kudeatzen ditu Buenos Airesko eskola honetan hiru mailatan eskaintzen diren euskara eta euskal kultura klaseak. Irakasleei dagokienez, Muñizekin batera, Gabriela Mendia, Maite Azkarate, Ioar Oteiza, Aitor Alava eta Iñaki Aramayok osatzen dute irakasle taldea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus