euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Negu gorri-gorrian San Juan Suak gaurik luzeena berotuko du Hego Amerikako hainbat euskal etxetan

2016/06/23

Cañuelas eta Chivilcoy hirietako euskal etxeetako festara joateko gonbitea

Gaurtik hasita eta asteburuan zehar Argentina eta Uruguaiko hainbat euskal etxek neguko solstizioa ospatuko dute, mota askotako ekintzekin. Guztietan San Juan Sua izango da erakarpen nagusia; baina ikuskizuna osatzeko, euskal dantzak, musika, eta edari beroak ere eskainiko zaizkie bildutakoei. Hona, Buenos Aires, Bahia Blanca, Cañuelas, Chivilcoy, Necochea, Trenque Lauquen eta Montevideon egingo diren ekitaldien informazioa.

Gehiago irakurri...


Altzoko erraldoiaren istorio hunkigarria Mexikora helduko da uztailaren 2an izen bereko haurrentzako opera bihurtuta

2016/06/22

"Altzoko erraldoia" operaren emanaldia bat (argazkia figurat.net)

Datorren uztailaren 2an Mexiko Hirian estrenatuko da "El gigante de Alzo" haurrentzako txontxongilo opera. Benetako istorioa du oinarrian lanak: Altzo herriko Migel Joakin Eleizegi Arteagarena (1818-1861). Migel Joakinek 2, 47 metroko garaiera zuen, gaisotasun batek eraginda, eta horrek bere bizitza markatu zuen. Lan hunkigarri honek bakardadea, gizatasuna eta naturari maitasuna jorratzen ditu, besteak beste. Musika David Azurzak egin du, testuak Koldo Izagirrek, eta txontxongiloak Nestor Basterretxeak sortu zituen.

Gehiago irakurri...


Donostiak itxi zuen atzo Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren 'Somos Vasco-Argentinos' liburuaren aurkezpen bira

2016/06/22

Asier Vallejo, Magdalena Mignaburu eta Josu Legarreta atzo Donostiako Aquarium-en liburuaren aurkezpenean (argazkia EuskalKultura.com)

Donostiako Aquarium-en egin zen atzo 'Somos Vasco-Argentinos. Recuperación de la Memoria Histórica' liburuaren aurkezpen-birako azkeneko saioa, aurretik Baionan eta Bilbon egin ostean. Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren lana Eusko Jaurlaritzak diaspora gaiei eskainitako Urazandi bilduman eman da argitara, 29. zenbakiarekin eta Argentinako euskal gizatalde eta euskal etxeek hainbat kongresutan ekoitzitako hitzaldi, gogoeta, proposamen eta materialak biltzen ditu.

Gehiago irakurri...


Ospatu berriak 18 urteak. Trenque Lauquen-go Euskal Sustraiak-ek San Juan sua piztu eta panpina erraldoia erreko du igandean

2016/06/22

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen 18. urteurren jaia ekainaren 11an izan zen

18 urte bete ditu aurten Trenque Lauquen hiriko Euskal Etxeak eta instituzioko kide guztiak batu zituen gonbidatuei afari ederra eskaini ahal izateko. Afariaren baitan Celia eta Jose Echaniz bazkide fundatzaileak omendu zituen Zuzendaritza Batzordeak. Ospakizunek asteburu honetan jarraituko dute Euskal Sustraiak-eko kideen eskutik: igande arratsaldean, San Juan Suaren inguruan euskal dantza ikuskizuna eskainiko diote euskaldunek komunitateari.

Gehiago irakurri...


William Douglass antropologo estatubatuarrak "Vascos en Cuba" liburua aurkeztu zuen Habanan

2016/06/21

Renato Garcia Eguskiza (Kubako Euskal Etxea), William Douglass eta Asier Vallejo (Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria), aurkezpenean (argazkia Kubako Euskal Etxea)

Iragan ekainaren 11n Habanan izan zen William A. Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarra, "Vascos en Cuba" liburua aurkezteko. Liburu honetan iaz Kuban egin zen Euskal Herrria Mugaz Gaindi mintegiko ikerketak jaso ditu Douglassek. Aurkezpen ekitaldian Douglassekin batera parte hartu zuten Asier Vallejok, Kanpoan diren Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, eta Kubako Euskal Etxeko presidente Renato Garcia Eguskizak.

Gehiago irakurri...


‘Vasca’ pintxo taberna berria: euskal sukaldaritzaz gozatzeko aukera berri bat Uruguaiko hiriburuan

2016/06/21

‘Vasca’ pintxo taberna barruan eta kanpoan

‘Vasca’ taberna Montevideoko Punta Carretas auzoan dago kokatuta, 60 pertsonarentzako lekua dauka eta menuko berezitasunak tortila patata, muskuilu kroketak eta azpizuna euskal erara dira. Honekin batera, proposamen begetarianoak ere eskaintzen ditu euskal eta Uruguaiko sukaldaritzak nahastea helburu duen jatetxe berriak.

Gehiago irakurri...


Emanaldi bizi eta alaiak eman zituen Madrilen Leioako Doniene Abesbatzak, bertako euskal etxeak gonbidatuta

2016/06/20

Leioako Doniene Abesbatza (argazkia Doniene)

Madrilen izan da asteburuan Doniene Abesbatza eta bi kantaldi eskaini ditu San Inazioa elizan, Madrilgo Euskal Etxeak gonbidatuta. Emanaldiotan, Leioako koralak bere errepertorio zabala erakutsi du, entzuleen gozamenerako: elizako abestiak, euskal kantu herrikoiak, opera, zarzuela eta baita munduko musika ere, txalo zaparrada jasoaz.

Gehiago irakurri...


Iraia Elias aktorea: “Diaspora indartsua da eta ederra litzateke Euskal Herriarekiko saretzeak lantzea”

2016/06/20

Iraia Elias, La Platako Pasaje Dardo Rocha Kultur Gunean

Martxoan iritsi zen Iraia Elias aktore zarauztarra Buenos Airesera bertako eskola batean Lecoq Antzerki Metodologian trebatzeko. Asier Altunaren “Amama” pelikularen protagonista iritsi bezain laster jarri zen kontaktuan euskal diasporarekin eta euskal etxeek gonbidaturik filmaren zenbait emanalditara bertaratu zen, publikoarekin solastu eta harremantzeko. EuskalKultura.com-ekin hizketan, euskal diaspora argentinarra nola ikusten duen kontatu digu akotore gazteak.

Gehiago irakurri...


Isidro Legarretaren heriotzaren oihartzuna: Argentinako euskaldunen eta euskal etxeen izen historikoa

2016/06/20

isidro Legarreta duela urte t'erdi Eusko Jaurlaritzaren oroigarria jasotzen La Platako Euskal Aste Nazionalean Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkariarengandik, Asier Vallejo Diasporarako zuzendaria txaloka (argazkia EuskalKultura.com)

Joan den ostegunean, ekainaren 16an, 91 zituela hil da Isidro Legarreta eta bere heriotzak oihartzun zabala izan du, Argentinan bereziki, lan handia egindako pertsona baitzen, Hernanitik argentinaratuta finkaleku izan zuen Tandil-en eta baita herrialde osoan ere. Euskal Herrian ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaile, sostengu- eta aholku-emaile izan zen beti, frankismopean zein ondoren, Tandildik eta Argentinatik euskal instituzioen, euskal kulturaren eta euskal gizataldearen zerbitzuko.

Gehiago irakurri...


Gatibu taldeak Ameriketan bira egingo du: NY, Mexiko, San Francisco, Los Angeles eta Washington-en izango dira, besteak beste

2016/06/17

Gatibu taldearen AEB eta Mexikoko biraren afitxa

Datorren larunbatean Gatibu taldea Ameriketara abiatuko da, Estatu Batuetan eta Mexikon kontzertu bira bat egiteko. Taldeak kontzertuak iragarri ditu NY, Mexiko, San Frantzisko, Chino (LA) eta Washington-en, azken honetan Smithsonian Folklife Festival jaialdi handiaren barruan. Horrez gain, taldeak EuskalKultura.com-i aurreratu dio kontzertu gehiago egongo direla eta Kaliforniako Visalia herrian eta Mexikoko Tijuanan ere izango direla.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia