euskal diaspora eta kultura
2016/03/04
Gardnerville-ko (Nevada, AEB) behikirik onena J.T. Basque Bar & Dining Room euskal jatetxean zerbitzatzen dute. Hala deritzote Carson Valley Times kazetako erabiltzaileek, Lekumberrytarren etxea aukeratu baitute, bigarren urtez, 'Beef Wars' edo 'Behikien Guda' txapelketa gastronomikoko irabazle. J.B. Lekumberry sukalde arduradunak, EuskalKultura.com-i aitortu dionez, bi arrazoi nagusirengatik irabazi dute, bere aburuz: "Haragiak ontzen behar beste denbora ematen dugulako eta guk geuk mozten dugulako okela, jatetxean bertan”.
2016/03/04
Martxoan sartuta, nagiak astintzen ari da Argentinako euskal diaspora eta euskal etxeak hasi dira urtean zehar garatuko dituzten aktibitateak zabaltzen. Tandilgo Gure Etxearen kasuan, aste honetan ekin diote mugimenduari, abesbatzaren entseguekin. Datorren astean euskara klaseak abiaraziko dira eta apirilean dantzarenak. Nobedadeen artean, euskara Unibertsitatera bueltatuko dela, Euskal Etxeko irakasleen eskutik.
2016/03/03
Bruselako Euskal Etxea bere aurreneko Euskal Zinema Zikloa jarriko du abian bihar, "Sanctuaire" filmaren emanaldiarekin. Luzemetrai honek GALek Frantzian egin zituen atentatuen garaia jorratzen du eta Frantzia eta Belgikako telebisten arteko koprodukzioa da. Beste lau filmek osatuko dute zinema zikloa, datozen hilabeteetan.
2016/03/03
Proiektuaren diseinatzaileen esanetan, “Europako plazak, batez ere Espainia eta Frantziakoak, izan ditugu gogoan Euskal Herria izena aukeratu dugunean. Plaza horiek elkargune ziren, jendea plazetara joaten zen elkartzera, ondo pasatzera eta baita erosketak egitera ere”. Euskal Herria Plaza zabalik dago jadanik eta urtean zehar zenbait ekitaldi antolatuko dituzte lekua sustatzeko. Merkataritza gunea Tigre Partiduko Laguna del Sol izeneko auzo pribatuaren ondoan dago kokatuta eta 46 lokal ditu, hiru pisutan banaturik.
2016/03/03
Otegui/Otegitarren lehenengo elkarretaratze argentinarra Buenos Aires probintziako Lezaman egingo da eta nahiz eta iragarritako data martxoaren 23a izan, antolatzaileak ziur daude jaiak 24ra arte iraungo duela. Deialdiako koordinazio lana Estatu Batuetan bizi den Ignacio Otegui leaburuarraren, Lezama argentinarreko Rodolfo Godofredo Oteguiren eta Entre Riosko probintzia argentinarreko Liliana Oteguiren eskutik etorri da eta ekitaldiak Euskal Herriko, Uruguaiko eta Argentinako otegui/otegitarrak bilduko ditu.
2016/03/02
Ezohiko proposamen bat aurkeztu du 2016ko Eguzkiaren Festa Nazionalean San Juan probintzia argentinarreko Eusko Etxeak, telebistaz nazio osora zabaltzen den Carrusel del Sol delako kabalkadan. Izan ere, euskal ordezkaritzak Gernikaren 3Dko erreprodukzio bat zeraman gurdi batekin desfilatu zuen: “Jendea harrituta geratu zen eta txalo beroak oparitu zizkiguten” adierazi diote euskal-sanjuandarrek EuskalKultura.com-i. Ikus argazki galeria harrigarria.
2016/03/02
Udaberriari hasiera emateko plan eta proiektu berriak prestatzen dituen bitartean, Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak neguan eginiko jarduerak gogora ekarri ditu. Batzuk urteroko jarduera klasikoak dira, hala nola, Santo Tomas edo San Sebastián Egunaren ospakizunak, baina horiez gain txangoak, bazkariak eta koruaren emanaldiak ere izan dira. Gainera, elkarteak zuzendaritza ere berritu du. Jarraian, argazki galeria.
2016/03/02
Miami atzean utzita, Fernando Lejardi senar pilotaria kirol profesionaletik erretiroa hartu ostean, Elko jaioterrira (Nevada, AEB) itzuli da Mercedes Mendive soinujole euskalamerikarra senarra eta alabarekin. “Langile nekagaitza” dela diote bere lagunek eta Elkoko Euskal Etxean bere harri koxkorra jartzen hasi da jada, igandero jotzen baitu akordeoia dantzarien entseguetan. Uda ostean, hauspoa jotzen irakatsiko die klubeko kideei musutruke.
2016/03/01
New York Times egunkari ospetsuak Pariseko jatetxe "berriei" buruzko artikulua argitaratu du berriki eta leku berezia du euskaldun jatorriko Iñaki Azpitarteren Chateaubriand-ek bertan aipatzen dituen jantokien artean. Pariseko moda berria frantziar sukaldaritza eta munduko beste tradizioak uztartzen dituena ei da, "Nouvelle Cuisine berria" izena jarri diote, eta horretan maixu omen da Azpitarte, frantses, asiar eta latinamerikar ikutuak dituen estilo bereziarekin.
2016/03/01
Maiatzetik ekainera bitartean, sei astez, euskal kantuak, dantzak eta hizkuntza bera ikasteko aukera eskainiko du Quebec-eko Euskal Etxeak. Maider Martineau makearra izango da irakaslea eta, EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “helburua jendeari oinarri bat ematea izanen da, modu aski lasai eta pedagogikoan”.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus