euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Washingtonen jo ostean, Korrontzi taldeak Ingalaterran amaituko du etzi 6 herrialdetan barrena egin duen bira

2016/07/21

Korrontzi taldeko kideak Washintongo Kapitolioaren aurrean, Smithsonian museoaren Folklife Festival jaialdian (argazkia Korrontzi)

Aurtengo uztaila benetan mugitua izan da Korrontzi folk taldearentzat; izan ere, makina bat herrialdetan izan dira bizkaitarrak euren musika aurkezten. Uztail hasieran Washintonen izan ziren, Smithsonian Museoaren Folklife Festivalean, AEBetako euskaldunekin batera, eta harrezkero Kroazian, Italia, Eslovenian eta Hungarian izan dira. Etzi Warwick-en itxiko dute bira.

Gehiago irakurri...


Gernikako Euskal Herria Museoak Diasporari buruzko erakusketa zabalduko du gaur arratsaldean

2016/07/21

"Etxetik at.Euskal Diaspora" izenpean, erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta urrian egingo diren "Etxetik at. Migrazioak eta kultur ondarea" izeneko Ondarearen Europako Jardunaldien aurrerapena izango da, aurten hogeita bost urte betetzen ari den Gernikako Euskal Herria Museoan. Erakusketaren inaugurazioa gaur arratsaldeko zazpietan egingo da Museoaren egoitzan.

Gehiago irakurri...


Bakersfield-eko Euskal Etxeak kontzertua antolatu du bere Memoria Bizia programarako baliabideak lortzeko

2016/07/20

Kontzertuaren afixa

Bakersfield hiri kaliforniarrean egoitza duen Kern County Basque Club-ek kontzertu eta ekitaldi bat antolatu du hiriko garagardotegi batean New Orleans-eko musika banda bat protagonista, dirua lortu ahal izateko aurrera daraman Memoria Bizia ekimenerako, CSUB unibertsitateko bekadun bat hartu eta, pertsona finko hori hor, bultzada erabakiorra eman ahal izateko Memoria Bizia programaren bertako atalari.

Gehiago irakurri...


Iñigo Urkullu lehendakaria Etxepare institutuaren Patronato bileraren buru izan zen atzo Gasteizen

2016/07/20

Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera atzo Gasteizen Urkullu lehendakaria buru

Bilera atzo arratsaldez egin zen Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzan. Iñigo Urkullu lehendakaria buru, partaide izan ziren Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria, Patronatuko beste zenbait kideen artean bertan zeudela Marian Elorza, Patxi Baztarrika, Josean Muñoz, Lorea Bilbao, Koldo Martinez, Xabi Paya eta Felipe Juaristi, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Quebeceko Euskaldunak elkarteak hiru eguneko festa egingo du bere 20. urteurrena ospatzeko

2016/07/20

Euskaldunak Quebec elkartearen 20. urteurreneko ekitaldien afitxa

Montrealeko Euskaldunak elkarteak 20 urte betetzen ditu aurten eta euskal etxeko bazkideak festa handia ari dira antolatzen data esanguratsua behar den moduan ospatzeko. Ekitaldiak abuztuaren 26an hasiko dira, elkartearen historiari buruzko erakusketa batekin, eta asteburuan zehar luzatuko dira. 

Gehiago irakurri...


Argazki lehiaketa antolatu du Sao Pauloko Eusko Alkartasuna EEak, gaia 'Gure Euskal Herria'

2016/07/19

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen I Argazki Lehiaketaren afixa

Argazki lehiaketa antolatu du Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak, gaia 'Gure Euskal Herria' duela eta partaide izan daitezkeela uskal etxeko kideak eta baita bisitariak ere. Lanak aurkezteko epea irailaren 15a da eta saritutako 12 argazki onenekin Eusko Alkartasunaren 2017ko egutegia egingo da. Erakusketa online bat ere zabalduko da interneten zein sare sozialetan.

Gehiago irakurri...


Carabobo-Valenciako Euskal Etxeak San Fermin festa handia ospatu zuen, bigantxa eta guzti

2016/07/19

Zuri eta gorriz jantzita, festara bildu ziren lagunek egun ederraz gozatu zuten (argazkia Caracas EE)

Aurten ere Caraboboko Euskal Venezuelar elkarteak San Fermin Eguneko festa jendetsua ospatu zuen, bertaratu zirenen artean Caracasko Eusko Etxeako talde bat ere izan zen, giro ederraz gozatzeko prest. Urtero legez, festako unerik zirraragarriena bigantxak atera zirenekoa izan zen. Ikusi jarraian eguneko argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da Donostian EHUren "Euskal diasporaren rol (berria) 21. mendeko Euskadin" udako ikastaroa

2016/07/18

Ikastaroa gaur eta bihar garatuko da Donostiako Miramar Jauregian

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) Udako Ikastaroen baitan, euskal diaspora aztergai gaur eta bihar Donostiako Miramar Jauregian "Euskal diasporaren rol (berria) 21. mendeko Euskadin" izenburupean. Hizlari aditu arituko dira Alexander Ugalde, Asier Vallejo, Guillermo Dorronsoro, Imanol Galdos, Ivan Jimenez, John Ysursa, Josean Muñoz, Marian Elorza, Patrick Fitzgerald, Unai Lauzirika eta Xabier Zubillaga.

Gehiago irakurri...


Eneko Atxa sukaldari bizkaitarrak jatetxea irekiko du Londresko One Aldwych hotelean irailean

2016/07/18

Eneko Atxa sukaldari zornotzarra eta Londresko One Aldwych hotela

Eneko Atxa bizkaitarrak jatetxea irekiko du Londresen irailean, hiri honetan gero eta zale gehiago dituen euskal sukaldaritzaren modarekin bat eginez. Atxaren jatetxe berria One Aldych izeneko hotelean egongo da eta "Eneko at One Aldwych" izena izango du. Azurmendi euskal sukaldaritzako izen ospetsuenetakoa bilakatu da azken urteotan, eta hiru Michelin izar eskuratu ditu bere Azurmendi jatetxearekin. 

Gehiago irakurri...


‘Jose Maria Arizmendiarrieta’ izena hartu du La Platako CEVA Euskal-Argentinar Ikasketa Zentroak

2016/07/16

Arizmediarrietaren Lagunak Elkarteko presidentea den Miguel Angel Laspiurrek hitzaldi bat eman zuen Euzko Etxean

La Platako Euzko Etxean burututako ekitaldi batean, Arrasateko Kooperatiben oinarriak jarri zituen Jose Maria Arizmendiarrieta apaizaren izenarekin bataiatu zuten La Platako Euskal-Argentinar Ikasketa Zentroko kideek euren ikerketa gunea. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen izenean, elkarteko presidente Miguel Angel Laspiur gipuzkoarra argentinaratu zen omenaldian eta antolatutako ekintzetan parte hartzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia