euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Parte hartu EuskalKultura.com-en iraileko zozketan: sariak, pintxoak Donostian, liburua, diskoak eta bideoa

2016/09/14

Iraileko zozketako sariak: Liburu bat, bi CD, DVD bat gehi bisita gidatua Donostian zehar pintxo dastaketa barne

Aurrera darrai EuskalKultura.com-en iraileko zozketak. Oraingoan, sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; haur-kantu disko bat; Boiseko 'Amuma Says No' euskal-amerikar taldearen 'Gatz eta berakatz' diskoa; Bernardo Atxaga idazlearen DVD bat; eta Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren "Somos vasco-argentinos" liburua, Urazandi bildumakoa. Parte hartzeko muga, irailaren 30a. Baina ez utzi azken egunerako. Eman izena oraintxe bertan!

Gehiago irakurri...


Nevada-Renoko Unibertsitatea irakasle baten bila dabil bere Euskal Ikasketa Zentruarentzat

2016/09/14

Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentrua irakasle laguntzaile baten bila dabil. Hautagaiek doktore maila behar dute izan, euren esparrua gizarte zientziak, bereziki antropologia ekonomikoa edo historia ekonomikoa izanik, fokua Euskal Herrian eta bertako kooperatibetan. Zientzia politikoetan, genero ikasketetan. Epea hautagaiak aurkezteko azaroaren 1ean bukatuko da eta 2017ko abuztuaren 1ean posturatuko litzateke.

Gehiago irakurri...


Jean Haritschelhar Katedra sortuko dute Etxepare Institutuak eta Bordeleko Unibertsitateak 2017an

2016/09/14

Hélène Vélasco-Graciet eta Mari Jose Olaziregi, Bordeleko sinadura ekitaldian

Etxepare Euskal Institutuak eta Université Bordeaux Montaigne unibertsitateak euskal ikasketa katedra jarriko dute abian 2017an, Jean Haristchelhar Euskaltzaindiako buru izan zenaren omenez. Hélène Vélasco-Graciet unibertsitateko presidenteak eta Mari Jose Olaziregi Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak sinatu zuten lankidetza hitzarmena, eta Etxeparek aditzera eman duenez, katedra berriak literatura, linguistika eta iberiar ikasketak sustatuko ditu.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak 400dik gora lagun bildu zituen bere 25. urteurreneko erromerian

2016/09/14

Jendez gainezka zegoen Club Bochistico-a Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen 25. urteurren jaian

Urte hasieratik hainbat ekintza burutu baditu ere, joan den asteburuan izan zuten Zingirako Euskaldunak-eko kideek euren urtebetetzearen ekitaldi nagusia. Eta ez zuten bakarrik ospatu: Buenos Aires probintziako beste euskal etxe batzuetako lagunek bat egin zuten chascomustarrekin. Asteburuko programa oparoa eskaini zien erakundeak komunitateari eta bisitariei; baina dudarik gabe, proposamen arrakastatsuenak larunbateko erromeria –400dik gora gonbidaturekin– eta igandeko bazkaria –250ekin– izan ziren.

Gehiago irakurri...


Nevada estatuko kanpo merkararitza eta arlo ekonomikoko ordezkaritza bat bisitan da egunotan Bizkaian

2016/09/13

Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria eta foru ordezkariak bisitari nevadatarrekin Bizkaiko Foru Jauregian

AEBetako Nevada estatuko bulego ekonomikoko arduradunak Bizkaia bisitatzen ari dira, lurraldeak elektrizitatearen eta automobilgintzaren sektoreetan dituen aukerak ezagutzeko. Unai Rementeria ahaldun nagusiak nabarmendu zuen atzo Nevadako bisita uztailean, Washingtonen, Smithsonian Folklife Festival jaialdian izandako lehen hartu-emanen ondoren gauzatu dela, eta Bizkaia eta bertako enpresak ezagutzeko hurbildu direla. Rementeriak baieztatu du Aldundiak lanean jarraitzen duela nazioarteko bisitari gehiago lortzeko eta Bizkaiarentzat ekonomia-jarduera eta enplegua sortzeko aukerak ahalbidetzeko.

Gehiago irakurri...


Zeremonia, omenaldiak, erregin hautaketa eta kantina Coronel Pringlesen Immigrantearen Eguna ospatzeko

2016/09/13

Coronel Pringles hirian Kolektibitateen omenezko monumentuan hasi ziren Immigrantearen eguneko ospakizunak

Komunitateari begirako mota askotako ekintzak egin dira azkeneko egunetan Coronel Pringlesen hirira eta eskualdera iritsi ziren etorkinak gogora ekartzeko. Bertako Eusko Biltzar Euskal Etxeko lagunek euskal presentzia bermatu dute zeremonia ofizialean, ikurrina mastaratzen, eta kantinan eta erregin hautaketan, euren ordezkaria aurkezten. Omenaldia jaso zutenen artean, euskal jatorriko Joaquin Ricardo De Aduriz alkate ohia izan zen saridunetako bat.

Gehiago irakurri...


Hilario Olazaran taldeko txistulari txiletarrak jo eta su ibili dira San Inazio, Folklore Eguna eta Ertaroko Festa ospatzen

2016/09/13

Eguzkiaren Ertaroko Festan parte hartu zuten lagunak (argazkia Hilario Olazaran)

Azken hilabeteotan gelditu gabe ibili dira Txileko Hilario Olazaran euskal dantza eta musika taldeko kideak, hego hemisferioko negua berotzen hainbat ekitalditan. Uztailean, esaterako, San Inazio Egunaren karira Santiagoko kaletara atera ziren, eta abuztuaren 20an Nazioarteko Folklore Egunarekin bat egin zuten. Iragan irailaren 3an, berriz, Santiagoko Eguzkiaren Ertaroko Festan parte hartu zuten, euskal mitologiaren erakustaldi arrakastatsu batekin.

Gehiago irakurri...


Diasporako euskal etxeak ere dantzan Kepa Junkera musikariaren "Maletak" bideoan

2016/09/12

Chinoko Euskal Etxeko dantzariak Kepa Junkeraren "Maletak" bideoklipean

"Maletak" abestiaren bideoklipa aurkeztu du berriki Kepa Junkera musikariak eta biziki poztu gaitu bertan zenbait euskal etxeetako lagunak ikustea dantzan, mundu osoko hainbat dantzariren artean. Bideoa egiteko bere jarraitzaileei deialdia egin zien Junkerak, eta Diasporako dantzari hauek zintzo eta leial erantzun zioten deiari. Aurkituko al zenituzke?

Gehiago irakurri...


Marita Echave sukaldariak "Euskal baserrietako sukaldaritza" liburua aurkeztu du Gral. Deheza-ko Jai Patronaletan

2016/09/12

Marita Echavek "Euskal baserrietako sukaldaritza" liburua aurkeztu du Gral. Deheza-ko Kultur Etxean

Cordoba probintzia argentinarreko General Deheza herriko Kultura Idazkaritzak gonbidaturik Marita Echave idazle euskal-argentinarrak "Euskal baserrietako sukaldaritza" bere liburua aurkeztu zuen herriko Jai Patronalen 115. edizioan. Aurkezpena bukatu eta gero sukaldari cordobatarrak prestatutako ‘sukaldi’ partekatu zuen bildutakoekin.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Gastronomia ardatz hartuko duen Gaztemundu 2016ko partaideak adierazi ditu

2016/09/10

Gaztemundu 2016 Ebazpena Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendariarena

Eusko Jaurlaritzak 2016ko Gaztemundu programan parte hartuko duten partaideen izen zerrenda adierazi du. Berez EHAA buletin ofizialean egun gutxi barru argitara emango denean indarrean sartuko den ebazpenak 25 pertsonako zerrenda baitaratzen du, horietarik 22 Argentinakoak, Txileko bi eta AEBetako bakarra. Gaztemundu 2016 urriaren 1etik 16ra bitartean egingo da Donostian, Basque Culinary Center-en eskutik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia