euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Elkokoak, the Basques of Elko" online erakusketa sareratu dute zenbait kultur erakunde amerikarrek

2016/05/05

"Elkokoak, the Basques of Elko" webgunearen irudi bat

Datorren ekain-uztailean Washington hiriburuan euskaldunei eskainita gauzatuko den 2016 Smithsonian Folklife Festival "Berrikuntza kulturaren bidez" ekimenarekin bat eginez, Nevada iparraldeko zenbait erakundek "Elkokoak, the Basques of Elko" online erakusketa plazaratu dute, apurka-apurka euskaldunek Elko aldean egin duten ekarpena eta daukaten errealitatea jendaurretu nahirik. 

Gehiago irakurri...


Standak Concordia erdian euskaldunen jarduerak zabaltzeko eta larunbat honetan, afaria euskal etxean

2016/05/05

Concordiako Euskal Gizataldea Euskal Etxeko kideak Aberri Eguneko mezan

Euskal kolektibitateak egiten dituen ekintzak eta Euskal Herriaren berri zabaltzeko asmoz, stand kulturalak antolatuko ditu Concordiako Euskal Etxeak, hilean behin, hiriko 25 de Mayo plazan. Berri honekin batera gonbite bat ere luzatzen dute lagunek: larunbat honetan urteko lehenengo afaria egingo dute euskal etxean.

Gehiago irakurri...


Jaiaren logo lehiaketa eta urte osoko programa Chascomuseko Euskal Etxean, bere 25. urteurrena ospatzeko

2016/05/04

2015ean Chascomuseko lagunek Olentzeroren bisita jaso zuten

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kideek erakundearen 25. urtemuga ospatuko dute aurten eta mota askotako ekintzak biltzen dituen egitarau bat ari dira osatzen behar bezala ospatzeko. Festaren publizitatea egiteko, irudi berezi bat nahi dute chascomustarrek eta hori dela eta Euskal Etxearen 25. Urteurren logo lehiaketan parte hartzeko deialdia ere plazaratu dute. Lanak bidaltzeko epea uztailaren 10ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Loreto Aramendi organujole euskalduna AEBetako ipar ekialdeko estatuetan kontzertu bira egiten ari da

2016/05/04

Loreto Aramendi Rochester (Minnesota) hirian Rieger-Kloss (2001) organoarekin (argazkia Loreto Aramendi Facebook)

Loreto Aramendi oriotarra AEBetan barrena dabil egunotan, Maine eta Minnesotta estatuetan hainbat kontzertu eskaintzen. Aramendik musika tresna oso berezia jotzen du, organoa, eta instrumentu hauek dauden elizetan egiten ditu emanaldiak. Atzo Bangor hirian izan zen eta aste honetan azken emanaldi bat egingo du Lewinston-en.

Gehiago irakurri...


Caraboboko Euskal Etxe venezuelarrak zuzendaritza berritu du: Aitor Ibarra da orain lehendakari

2016/05/03

Aitor Ibarra da Caraboboko Eusko Etxeko lehendakari berria. Irudian, Zuzendaritza Batzorde berria (argazkia Jazoera)

Elkartearen Urteroko Batzar Nagusia egin zuen joan den igandean, Maiatzaren Lehenean, Venezuelan, Carabobo estatuko Eusko Etxeak, Naguanaguako bere egoitzan. Besteak beste, bildutakoek Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuten. Ondorioz, datorren agintaldi honetan Aitor Ibarra izango da Eusko Etxeko lehendakari berria.

Gehiago irakurri...


Chicagoko Koldo Mitxelena Katedrak euskal fikzioa aztertu eta "Loreak" filmaren emanaldia egin zuen

2016/05/03

Joxe Mari Goenaga zuzendaria Koldo Mitxelena Katedrako ikasleekin solastu zen bideokonferentzia bidez (argazkia Etxepare)

Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedra euskal fikzio garaikideak ari da aztertzen aurten, Mari Jose Olaziregi irakaslearen zuzendaritzapean. Programa akademikoarekin batera, ikasleek "Loreak" filma ikusteko aukera izan zuten iragan apirilaren 28an, Jose Mari Goenaga zuzendariak aurkeztuta bideo-konexio baten bitartez.

Gehiago irakurri...


Bonbardaketaren 79. urteurrenean, Gernikak jasotako erasoak gogoan segitzen du Argentinako euskal etxeetan

2016/05/03

Olavarriako Gure Etxe Maitea-ko kideek hiriko plaza nagusian egin zuten Gernikaren omenezko ekintza

Apirilaren 26n izan da urteurrena eta egun horretan hasiz, hamaika ekintza egin dira joan den astean Argentinako euskal erakundeetan herri bizkaitarrak jasotako bonbardaketaren gomutan. Urtero legez, era askotako ekimenekin adierazi zuen diaspora euskal argentinarrak Gernikako biktimekiko bere elkartasuna. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, zeremonia eta ekimen horietako batzuen argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Eder Montero, euskal sukaldari New Yorken: «Euskal kultura garai berrietara egokitzea gure eginbeharra da»

2016/05/02

New Yorkeko Txikito euskal jatetxeko nagusia da bere emazte Alex Raij.ekin batera Eder Montero sukaldari bilbotarra (argazkia Berria)

Euskal Herriko sukaldaritza zabaltzen du Monterok New Yorkeko Txikito jatetxean. Euskal errezetekin liburu bat argitaratu berri du: The Basque Book: A love letter in recipes from the kitchen of Txikito (Euskal liburua: maitasun gutun bat errezetetan, Txikitoko sukaldetik). Ihintza Elustondok egin dio Berria egunkariak argitara emandako elkarrizketa hau.

Gehiago irakurri...


Lagun Onak Euskal Etxeko pintxoak ‘festako izarrak’ izan ziren Pergaminoko ‘Arte Noche Centenario’ Jaialdian

2016/05/02

‘Arte Noche Centenario’ jaialdia apirilaren 23an izan zen, Pergaminoko Centenario Auzoan

Pergaminoko Udalak eta Industria eta Merkataritza Ganberak antolaturik, hainbat erakunde eta milaka bisitari batu zituen ‘Arte Noche Centenario’ ekitaldiak. Lehenengo ediziotik ekimeneko protagonista nagusietako bat izan da Lagun Onak Euskal Etxea eta aurten ere izan du bere txokoa hiriko jaian, euskal kulturaren presentzia eta ekarria bermatuz. 

Gehiago irakurri...


Amagoia Guezuraga: "Ameriketara joan ziren zamudioztarren ondorengoak ere Zamudioko parte dira"

2016/05/02

12 urtez liburuzain ibilia, Amagoia Guezuraga irakaskuntzan dabil egun, Elorrioko Institutuan Geografia eta Historia irakasle (argazkia Aikor aldizkaria)

Pertsona langile eta engaiatua da Amagoia Guezuraga, mundutik begiak irekita dabilena. Zamudioztarra, 48 urte eta Historian lizentziatua, hainbat arlo landu ditu luze eta aberatsa duen ibilbidean, tartean Etnografia, Genealogia, Diaspora...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia