euskal diaspora eta kultura
2016/05/26
Diasporako euskaldun batek, Bryan Osorok, Utah-ko Euskal Etxeko kideak, Everest mendia igo zuen joan den igandean. Gailurra egitearekin, gainera, bost kontinenteetako zazpi gailurrrik altuenak igotzeko proiektua bete zuen. Satelite telefonoz mintzatu gara berarekin.
2016/05/25
Ekitaldia Estatu Batuetako hiriburuaren bihotzaren erdi-erdian garatuko da, ekainaren 29tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 10era. Non? Bada, hori: hiriaren bihotzean, aurrean izango baitu, alde batetik, Estatu Batuetako Kapitolioa; eta, atzean, Washington Monument (Obeliskoa), atzean; eta alboetan, AEBetako Arte Galeria Nazionala, batetik, eta, bestetik, Aire eta Espazioaren Smthonian Museo Nazionala. Horien erdian, euskaldunek euren kultura aurkeztuko dute, Smithsonian erakundea antolatzaile.
2016/05/25
“La Odisea de Xabiertxo. El Último Paquebote” argitaratzearekin iaz hasitako berpizteari eutsiko dio argitaletxeak. Izan ere, Argentinan hogei bat urte argitaratu gabe emanik, iaz hiru titulu, --“Contraviaje. De Nueva York a Gernika pasando por Berlin”, “Martín Ugalde. Cartografías de un Discurso”, eta “Historia de Radio Euskadi”-- plazaratu zituen. Proiektuko zuzendari Maria Elena Etcheverryk EuskalKultura.com-i adierazi dionez “azken urteetan argitalpenetan etenik jasan badugu ere, Ekin Argitaletxeak duen garrantziak jarraipena ematera behartzen gaitu”.
2016/05/25
Nazioarteko 21 herrialdeko bidaia-agentzietako ordezkaritza zabal bat Euskal Herrian da egunotan, "Meet the Basque Country" topaketan parte hartzen. Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak antolatu du topaketa, eta ostirala arte luzatuko da, Euskadi nazioarteko enpresa turistikoen artean ezagutzera emateko asmoz. Donostian inauguratu zen, gaur Gasteizen dira partehartzaileak eta bihar Bilbon amaituko da topaketa.
2016/05/24
Iruñeko Condestable jauregian ikusgai da ekainaren 8a arte "Euskal Diaspora artisten begiradan" erakusketa. Emigrazioaren gaia oinarri hartuta, erakusketak biltzen dituen 21 lanek munduko euskaldunen bizipenei buruzko hausnarketa egiten dute. Horrekin batera, hainbat hitzaldik osatzen dute proposamena. Bihar bertan, Argitxu Camus historialaria izango da Iruñean Diasporari buruz solasteko.
2016/05/24
‘DonOstia’ jatetxea Mendozako Godoy Cruz herrian dago kokatuta, Mendoza probintzia argentinarrean. Mikel Tena Goicoechea zarauztarraren ardurapean, proposamen oparoa eskaintzen die bere bezeroei; baina dudarik gabe, itsaskiak dira menuko izarrak. “Gure txibierroak Mendozako onenak omen dira”, jakinarazi digu, txantxetan, Goicoechea sukaldariak.
2016/05/24
Ekimen arrakastatsua da eta, gainera, Quart de Poblet-eko (Valentzia) Euskaltzaleok Euskal Etxe gazteko lagunek serius hartzen dute, jateko gauzak hartu behar diren moduan, "libertitzea ere ganoraz egin behar baita". Datorren ostiralean, elkartearen egoitzan, Racó de la Corbellan, elkarte euskaltzaleak bere izena daraman Pintxo Lehiaketaren hirugarren edizioa gauzatuko dute. Pintxoak arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara aurkeztu ahal izango dira.
2016/05/24
Utah-ko Euskal Etxeko (AEB) lagunek harro abisatu digute bertako kide den Bryan Osorok Everest igo duela joan den igandean, bertako ordutegian, eta ikurriña eta lauburua zeramatzala berarekin, Utah-ko maparekin batera. Albistea Berria egunkariak ere eman du, eta bertako lerroak ekarri ditugu hona. Bryan Osoro, Utah-ko Euskal Etxeko luzaroko bazkide den Larry Osoren semea da, eta aitak eta familiak bezala bihotzean darama etxean --Salt Lake Cityn-- hazitako euskaltasuna.
2016/05/23
Aurtengo Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroek euskal Diasporari eskainitako atal berezia izango dute: gaztelaniaz egingo den "El (nuevo) papel de la Diáspora vasca en la Euskadi del siglo XXI". Ikastaroan euskal Diasporak XXI. mendean duen zeregina aztertuko dute hainbat adituk; tartean, Boiseko Unibertsitateko John Ysursa, Necocheako Xabier Zubillaga, Berlingo Euskal Etxeko Unai Lauzirika; edo Marian Elorza eta Asier Vallejo, Eusko Jaurlaritzaren izenean. Hil honen amaiera arte, prezio murriztuekin matrikulatzeko aukera dago.
2016/05/23
Hogeita hamar ikasle eta bi irakaslek osatutako talde gasteiztar bat Txinan ibili da azken hilabetean, Shanghaiko Pinghe Bilingual School delako eskolarekin trukean. Aurretik Gasteiza etorria zen eskola txinatarreko ordezkaritza bat, eta orduan haiek Gasteizen bezala, hemengoak ere bertako kulturan murgildu eta zuzeneko lekukotasun eta kontaktua jasotzeko baliatu dute bidaia. Shanghaiko Euskal Etxearen egoitza ere bisitatu dute, hirian eta Txinan oro har dauden euskal enpresen eta profesionalen lehen eskuko berri bilduz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus