euskal diaspora eta kultura
2016/05/31
Pasa den hilabetean --apirilaren 16an, larunbata-- zenbait erakunde uruguaitarrek "Uruguaiko Euskal Elkarteen II, Biltzarra" izenpean eginiko elkarretaratzearen konklusioak plazaratu dituzte atzo. Bilkurako partaide ian ziren: Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxea eta Aldaxka elkartea; Floresko Euskal Etxea; Saltoko Euskaldunen Taldea; San Joseko Euskaldunak Taldea; eta Argentina-Brasil mugaz gaindiko Grupo Fronterizo de Vascodescendientes de Rivera-Livramento izeneko taldea, Flores departamentuko Trinidad hiriburuan egin zen bilera.
2016/05/31
Urteko Biltzar Nagusia egin du maiatz honetan hiriburu uruguaitarreko Euskaro EEak eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu du. Bigarrenz elkartearen historian, emakume bat izango da Euskaroko lehendakari. Silvia Ortone Enderiz. Segidan, Uruguaiko euskal etxe dekanoa 2016-2017 tartean gobernatuko duen ekipoaren izena.
2016/05/30
Utahko Triskalariak dantza taldeko dantzari eta zuzendari Cirbie Sangronizek aparteko ezustekoa eman zion Amanda neskalagunari aurtengo Living Traditions jaialdian, berarentzako aurreskua dantzatu eta... adi bideoaren amaieran gertatzen denari!
2016/05/30
EHAAk joan den ostiralean, maiatzaren 27an eman zuen argitara atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiak eta egoera larriak atenditzeko euskal etxeei diru-laguntzak emateko 2016. urteko deialdia. Deialdiak 202.000 euroko zuzkidura dauka. Buletinean argitaratze egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko.
2016/05/30
Egin dira filmak euskaldunen eta haien arteko harremanez, espedizioak eta haurrentzako ikuskizunak, baina topikoak gainditzeko ikerketa gutxi. Hori aldatzen ari da: hango eta hemengo adituak informazio trukean dabiltza. Edu Lartzagurenek sinatzen du "Itsasoz bestaldeko aniaq eta arrebak" izenpean Berria egunkariak argitara emaniko artikulu hau.
2016/05/27
Datorren asteko ostiralean bukatuko da epea EuskalKultura.com-en oraingo zozketan parte hartzeko. Sariak, Joan Errearen 'Aita deitzen zen gizona' liburu ederra; 'Boga boga' CD eta liburuska, 22 'betiko' euskal marinel kanturekin bakoitza bere doinu, hitzak eta audioarekin; Korrontzi talde getxoztarraren Korrontzi CD bikoitza; eta laugarren saria, euskal eranskailu sorta bat, ikurriña eta euskal koloreekin, autoan edo nonahi ipintzeko. Orain arte egin ez baduzu, ez zazu gehiago itxaron eta parte hartu gaur bertan.
2016/05/27
Valentziako "Laurak Bat" Nafar eta Euskal Etxeak (Nafarroako Gobernuaren zein Eusko Jaurlaritzaren sareetako parte da) Foru Gobernuaren eskutik datorren "Nafarroa Artesautza Gourmet" izeneko ekimena inauguratu zuen joan den astean. Izan ere, elkarretaratze eta erakusketa honek "Reyno Gourmet" eta "Nafarroako elikagai artesauak" marka daramaten kalitateko eligaiak sustatzea dauka helburu, eta nafar etxe edo elkarterik daukaten Espainiako estatuko hiriak ari da bisitatzen modu ibiltarian.
2016/05/27
Caracasko euskal etxeak iragan maiatzaren 21ean egin zuen bere Batzar Orokorra, eta bilkuran elkartearen zuzendaritzak 2015 urtean zehar egindako kudeaketaren berri eman zuen. Aipatutako lanen artean, azpiegituratan egindako lana azpimarratu zuten, eta komunikazio arloan ere estrategia berri eta arrakastatsuak sustatu direla jakinarazi zuten.
2016/05/26
Azken egunotan bi euskal talde, Eibar eta Reala, Estatu Batuetan bira egiten izan dira eta lagunarteko zenbait partida jokatu dituzte, denboraldia amaitzeko. Bidaia AEBetako euskal komunitatearekin biltzeko ere baliatu dute bi taldeek eta irudi gogoangarriak utzi dizkigute. Jarraian, bi argazki galeria - bat talde bakoitzeko- irudi horietako batzuekin.
2016/05/26
Egoitza propiorik ez duenez, akordio bat egin du Euskal Jatorri Euskal Etxeak Posadasko Rotary elkartearekin bere ekintzak klubeko instalazioetan egin ahal izateko. Euskal Etxeak hilero antolatuko ditu janari-salmentak Clubean, bildutako diruarekin egoitza egokitzeko. Lehenengo salmenta erabat arrakastatsua izan da: 150tik gora anoa saldu ziren.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus