euskal diaspora eta kultura
2016/06/03
Ezusteko galanta hartu zuten Pedro Txikuri, Santi Txikuri, Enrique Bonilla eta Rafael Badiola pìlotari ohiek iragan maiatzaren erdialdera Mexiko hirian jaso zuten omenaldian. Pablo San Roman sukaldari donostiarrak antolatutako "De la pelota a la cocina" festaren baitan gertatu zen ekitaldia, eta pozik hartu zuten bai pilotariek eta baita euren senitartekoek ere.
2016/06/03
Une gozoak bizi izan ditu Patagonia argentinarreko Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak azken asteetan. Izan ere, hiriarentzat garrantzi handia duten bi ekimenetan hartu du parte, abesbatza eta dantzariekin. Maiatzean, gainera, 93 urte bete eta ospatu egin zuen, lagun arteko bazkari batekin. Aktibitate hauetaz gain, Sara Pagola ordezkariaren bisita izan zuten comodorotarrek. “Oso euskal etxe aktiboa, eta gazte askorekin, aurkitu nuen Comodoron”, aitortu dio Pagolak EuskalKultura.com-i.
2016/06/02
Sare sozialetan pauso berria eman du Lapridako Lagunen Etxea elkarteak webgunea estrenatuz. Iragan maiatzaren 30ean aurkeztu zuten interneten webgunea eta hemendik aurrera bertan emango dituzte argitara elkarteari buruzko berriak. Zorionak egindako lanarengatik eta webgunearen diseinu alai eta erakargarriarengatik!
2016/06/02
Lekunberrin ospatuko da aurten Kanpoan dauden Nafarren XXVIII. Eguna. Espainiako Nafar Etxeen Federazioak Nafarroako Gobernuarekin batera urtero antolatzen duen egun osoko ekitaldi honek foru komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak gogoratzea eta euren arteko hainbatentzat --bereziki Espainiako estatuan daudenentzat-- biltzeko aukera bat ematea dauka helburu. Data, berez, larunbata bada ere, bezperan, ostiralean, ekitaldi instituzional batzuk antolatu dira Udaletxean eta baita bisita bat ere Plazaolaren geltokira.
2016/06/02
Ekaineko lau astelehenetan lau euskal film proiektatuko ditu La Platako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak. Lehenengo saioan ‘Amama’ pelikula proiektatuko da, Iraia Elias protagonista lagun. Emanaldiak La Platako Pasaje Dardo Rocha Kulturgunean izango dira eta sarrera libre eta doakoa.
2016/06/01
Etzi azken eguna da EuskalKultura.com-en zozketan parte hartzeko. Honako sariak lortuko dituzte irabazleek: Joan Errearen 'Aita deitzen zen gizona' liburu ederra; 'Boga boga' CD eta liburuska, 22 'betiko' euskal marinel kanturekin bakoitza bere doinu, hitzak eta audioarekin; Korrontzi talde getxoztarraren Korrontzi CD bikoitza; eta laugarren saria, euskal eranskailu sorta bat, ikurriña eta euskal koloreekin, autoan edo nonahi ipintzeko. Azken egunak parte hartzeko.
2016/06/01
Bask in Motion agentziak Euskal Herria ezagutzeko era berri bat proposatzen du: bakoitzaren interesen arabera antolatuko bidaiak, eta euskal kultura barrutik ezagutzeko, benetan bizitzeko, esperientzia andana. Bidaia estilo hau probatu zuen lehen taldea Saladillo eta Misioneseko euskal etxeetako 21 lagunek osatu zuten, eta sekula ez ahazteko moduko esperientzia izan zuten. Zuk ere horrelako bidaia bat antolatu nahi duzu? Segi irakurtzen!
2016/06/01
eLiburutegia Internet bidez liburu elektronikoak mailegatzeko zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzak sortu, mantendu eta herritarren esku jartzen duena. Orain, eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren lankidetzari esker, euskal diasporako kideek ere eska dezakete alta eLiburutegian, eta plataforma digital hau erabiltzen hasi. Horretarako interesatuek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean eskuragai dagoen inprimakia bete behar dute.
2016/06/01
Bi berri on datoz Buenos Aires probintziako San Miguelgo Askatasunaren Bidea Elkartetik. Alde batetik, hiriko gobernuak Udal Interesekoa izendatu du elkarteak antolatzen duen Euskal Zine Zikloa; bestetik, euskara ikasteko proposamen berri bat eskaini dio euskal elkarteak komunitateari. Hizkuntza eskolak etzi ostirala, ekainaren 3an, hasiko dira, Euskara Munduan programan trebatzen ari den Martin Colombet irakaslearen ardurapean.
2016/05/31
BaskFest 2016 Londresen bizi diren euskal artista talde batek antolatutako arte eta kultura erakustaldia da. Asteburu osoan zehar, sortzaile hauek eta Euskal Herritik etorritako beste zenbaitek euren lanak erakutsiko dituzte Dalston auzoan. Erakusketak, dantza, performance-ak zuzenean, marrazkia, musika, gastronomia, DJak... denetarik izango da, eta dena doan! Jarraian, egitarau osoa.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus