euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ibone Bengoetxea lehendakariordea gaur Montrealen hasiko den Frankofoniaren Nazioarteko Konferentzian partaide

2025/05/22

Etxepare Euskal Institutua 321 milioi hiztun dituen frankofoniari begira, euskal kulturaren presentzia bertan eta elkarrekiko harremanak sustatzeko. Irudian,“Ça colle au basque” proiektua aurkezten Getarian 2025 martxoan Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordea Montrealen da aste honetan, parte hartzen hiriburu quebectarrean maiatzaren 22tik 24ra egingo den Frankofoniaren bosgarren Konferentzian. Bengoetxea, Etxepare Euskal Institutuaren “Ça colle au basque” (ez zait euskalduna burutik kentzen, edo) programa besapean heldu da, Euskadi, bere hizkuntza, kultura-eta herrialde frankofonoetan duten presentzia ...

Gehiago irakurri...


North Queensland-eko Euskal Etxeko Joe Aguirre eta Ramon Lequerica txapeldun Australiako 2025eko Mus Txapelketan

2025/05/22

Basque Club of North Queensland-eko Joe Aguirre eta Ramon Lequerica Australiako 2025eko Mus Txapelketako irabazle (argazkia EE) Australiako Mus Txapelketaren 5. edizioa maiatzaren 18an jokatu zuten Brisbane-n (Ashgrove, Queensland), antolatzaile zirela TASSCA espainiar elkartea; eta Basque Club of North Queensland eta Sydneyko Gure Txoko Basque Club euskal etxeak. Txapela, Basque Club of North Queensland-eko kide diren Joe Aguirre eta Ramon Lequericak osatutako bikoteak bereganatu zuen, lehiaketako partida guztiak irabazi ondoren, ...

Gehiago irakurri...


Santiagoko Euzko Etxea, Txileko telebistako 'Sabingo' saioko "Tradizio baten oinordeko" ataleko protagonista (bideoak)

2025/05/21

Santiagoko Euzko Etxea: Chilevision kateko Sabingo saioko "Tradizio bateko oinordeko" izenpeko ataleko zenbait irudi Herrialde osoko etxeetako telebistetaraino iritsi ziren Santiagoko Euzko Etxearen irudiak Chilevision kateko ‘Sabingo’ saioari esker. Programako "Herederos de una tradición" (tradizio baten oinordeko) ataleko Carmen Gloria Bresky aurkezleak Ignacio Bastarrica Euskal Etxeko lehendakaria eta bere familia elkarrizketatu zituen eta Euzko Etxearen egoitza bisitatu zuen bertako ...

Gehiago irakurri...


BEO elkarte euskaltzalea hedatzen ari da lagun eta ekimen berriekin: gaur bere online Zine Kluba estreinatuko du (I)

2025/05/20

Gaur estreinatuko du BEOk bere online Zinema Kluba, Fermin Muguruzaren "Nola?" izengo dela Zoom bidez pantailaratuko duten filma San Frantziskon egoitza duen BEO elkarte euskaltzale estatubatuarra hedatzen ari da, lagun eta ekimen berriekin: gaur bertan bere online Zine Kluba estreinatuko du, eta plazaratu berriak ditu bere laguntzaile, batzorde eta ekimen berriak, erakundea bizitzen ari den gogoeta eta garapen prozesuaren baitan. Gogora dezagun BEO (Basque Educational Organization) euskal kultura tradizional eta garaikidearekin ...

Gehiago irakurri...


Lapridan Lagunen Etxeak Maria Elina Saint Martin artistaren omenaldiarekin abiatu du 2025eko Elkarrizketa Zikloa

2025/05/20

Lapridako Lagunen Etxeko batzordeko kide Eduardo “Lalo” Torryk ongi etorria eman zien bertaratutakoei eta Silvia Arias elkarrizketatzailea eta Mónica Saint Martin elkarrizketatua aurkeztu zituen "Cuando el arte fluye de las manos" (Artea eskuei dariela) izenburupean ekin dio Lapridako Lagunen Etxeak 2025eko bere Elkarrizketa Zikloari. Ekitaldia joan den larunbatean, maiatzaren 17an, egin zen eta María Elina Saint Martin (1937-2022) artista bisualaren figura ardatz hartuta izan zen. Solasaldiaz gain, bere lanen atzera begirako erakusketa ere bildu zen. Silvia Arias elkarrizketatzaile, ...

Gehiago irakurri...


Euskal Australiar Alkarteak Gernikan ekainaren 14an egingo du 2025eko bazkari-elkarretaratzea, dantzaldia eta guzti

2025/05/19

Ekainaren 9a da azken eguna izena emateko 2025eko 'austalianoen bazkaria'n, Euskal Australiar Alkartea antolatzaile Datorren ekainaren 14an, larunbata, egingo du 2025eko bazkari-elkarretaratzea Euskal Australiar Alkarteak (EAE). Urtero Australian edo Euskal Herrian jaio, baina lotura euskal.australiarra daukaten bere kide eta lagunen topaketagune den bazkari eta egunpasa hau, urte osoan itxarondako jarduera da komunitate honetako lagunentzat. Gogora dezagun sail honetako lehenengo hitzordua 2016an egin zela, Gernikan ...

Gehiago irakurri...


Javier Brosa gudaria eta ‘Gernika Batailoia’ liburua; Mexikoko Euskal Etxearen omenaldia bere emakumeei

2025/05/19

Pamiela Argitaletxeko lagunak Mexikoko Euskal Etxean, erakunde euskal mexikarreko ordezkariekin Pamiela Argitaletxe nafarreko delegazio batek, Pello Elzaburu buru, bisita egin berri dio Mexiko Hiriko Euskal Etxeari eta, azken urteotan hartutako ohitura politari jarraituz, liburu sorta oparitu zioten Euskal Etxeari. Izenburuen artean, atera berri-berria den “Gernika Batailoia. Askatasunaren Ametsa”, Franck Dolosor 'Haltza' kazetari senpertarra egile. ...

Gehiago irakurri...


Emozio eta esker on ugariz Paranáko Urrundikek Zilarrezko Eztaiak ospatu ditu, urrian Joseba Gotzon ekarriko du

2025/05/19

Paranáko Urrundik Elkarteak bere lehen mende laurdena ospatu zuen bazkari batekin eta topa egin zuen lagun ugariren konpainian Paranako Urrundik Euskal Elkarteak Zilarrezko Ezteiak ospatu ditu bazkari handi batekin hiriko Círculo Hotelean, euskal dantza ikuskizun batez gozatu zuten 150 gonbidatu lagun. Ekitaldian, elkarteko lehendakari Juan Carlos Borrásek 25 urteotako gertakarien errepasoa egin zuen eta eskerrak eman zizkien, gisa batera edo bestera eta urte hauetan zehar eurekin lankide eta lagun aritu izan diren guztiei. ...

Gehiago irakurri...


Joseba Sarrionandiak euskaratutako Ana Estaregui olerkari brasildarraren sei poema Euskal Herrian argitaratuko dira

2025/05/16

Joseba Sarrionandiaren itzulpenei esker, Ana Estareguiren poesiak Euskal Herrian argitaratuko dira ekainean Urte hasieran jarri ziren kontaktuan Sao Pauloko 'Casa Guernica'ko lagunak Ana Estareguirekin ‘Gernika Bizirik’ Astearen laugarren edizioan parte hartzera gonbidatzeko. Asmoa, berak portugesez idatzitako poema batzuk euskaratzea, Astearen programa barruan irakurtzeko. Hasierako proposamen hura uste baino askoz urrunago iritsi zen eta Joseba Sarrionandia bera izan zen azkenean Sorocaban ...

Gehiago irakurri...


"Esklabotza Euskal Herrian eta esklabista euskaldunak" aztergai Ispasterren EHUko UIK Udako ikastaroetan

2025/05/16

"Esklabotza Euskal Herrian eta esklabista euskaldunak" gaia aztertuko dute ekainaren 11 eta 12an Ispasterren EHUko UIK Udako ikastaroetan. Euskal jatorriko pertsonek eskulan esklaboarekin eta pertsonen trafikoarekin zerikusia izan zuten hainbat esparru aztertu eta ezagutaraziko dira, XVI. mendetik hasi eta XIX. mendean, mendebaldeko herrialdeetan, esklabotza debekatu zen arte. Óscar ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia