euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo EEak Euskarazko Poesia Lehiaketa egin zuen eta Kopa finalerako jarduerak ari da prestatzen

2012/05/03

Madrilgo Euskal Etxearen Euskarazko Poesia Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia (argazkia MadrilEE) Jarduera ugari burutu ditu azken asteetan Madrilgo Euskal Etxeak, eta hasi berri dugun maiatz honetan ere baditu makina bat egitasmo martxan. Horien artean aipagarria da futbol arloko bat: 25ean Athletic-ek eta Bartzelonak Kopa finala jokatuko dute Espainiako hiriburuan, eta hori dela-eta euskal elkartea egitarau berezia ari da antolatzen. Hasteko, euskal musika talde batek kontzertua emango du arratsalde horretan euskal etxean eta ondoren partida telebista erraldoian ikusteko propio irekiko da egoitzako Pello Aranburu aretoa.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz ari dira Buenos Airesko Euskal Echea-ko kontzertu klasikoak: hurrengoa, maiatzaren 11ean

2012/05/03

Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Institutuko kapera eta bertako organoa (argazkia EuskalKultura.com) Bere kaperaren akustika ederraz eta bertoko organo bereziaz baliaturik, aurten ere kontzertu ziklo berezia abiarazi da Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Institutuan. Aurreko edizioen haritik, maila handiko musikariak programaratu dira Sarandi kaleko elizan eta topaketei ez zaie euskal kutsua faltako, obren edo jotzaileen aldetik. Apirilean ‘Los ministriles’ taldea eta Ana Paula Segurola organistaz gozatu ondoren, erantzun bikainaz, hurrengo hitzordua datorren astean izango da, maiatzaren 11an Gabriela Navarro Landaverria eta Leonardo Petroni organo-jotzaileen eskutik, sarrera doan.

Gehiago irakurri...


Ohar berria Juninen maiatzaren 25etik 27ra egingo den Argentinako Mus Txapelketako partaidetza prezioez

2012/05/03

Buenos Aires probintziako Ayacuchon burutu zen Argentinako 2007ko Mus Txapelketa Nazionaleko irudia (argazkia Pedro D. Oillataguerre) Atzoko edizioan jakinarazi genuen bezala, Buenos Aires probintziako Junin herria izango da 2012ko Mus Txapelketa Nazionalaren egoitza. Hala ere, eta antolatzaileek plazaratu duten ohar berri baten haritik, bertaratu nahi dutenentzako prezioak errepikatuko ditugu, gaizki-ulerturik ekiditzeko. Partaidetzaren prezioa, lehiaketan parte hartuko duten euskal etxeen kasuan 800 dolarrekoa izango da, voucherra. Laguntzaileen voucherraren prezioa, berriz, 800 pesokoa. Gogoratu, erreserbak maiatzaren 10aren aurretik behar direla egin, data horretarako jende-kopurua behintzat adieraziz.

Gehiago irakurri...


Baldintzarik gabeko euren ostengua eskertu die EEko kideei Javier Clua La Platako lehendakari berrautatuak

2012/05/03

Euzko Etxeko idazkari Maria Fernanda Astigarraga, urteko balantzea irakurtzen, ondoan Javier Clua lehendakaria daukala (EEargazkia) La Platako Euzko Etxea euskal etxeak Urteko Biltzar Nagusia egin zuen apirilaren 22an, iragan urte honetako Zuzendaritza Batzordearen jarduna baietsiz eta elkarteko zenbait kargu berrituz, horien artean lehendakaria bera. Agintealdi berrirako, orain arte lehendakari zen Javier Clua epe berri baterako hautatu zuten eta, berarekin aritzeko, idazkari segituko du Maria Fernanda Astigarragak, batzordean lagun izango dituztela, besteak beste, Sergio Ochotorena, diruzain, eta Patricia Pulido, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Euskal laburrei eskainitako bigarren saio berezia gaur, XV. Bruselako Laburmetraien Jaialdiaren baitan

2012/05/02

Gaur asteazkenez egingo dute Bruselako Laburmetraien Jaialdiaren baitan euskal egileei propio eskainitako bigarren erakustaldia, Kimuak-eko sei izenburu proiektatuta Bigarren urtez jarraian, Euskadiko sormenak eta talentuak ohore puntua izango dute Bruselako Laburmetraien Jaialdian. Euskal ikus-entzunezko sektorea sustatzeko hitzordu bihurtu da dagoeneko, aurten XV. edizioa duen Bruselako zinemaldi hau. Euskal partaidetza, Euskadiko Talentu eta Kulturaren gaineko II. Europako Zikloaren jardueren barruan kokatzen du Jaurlaritzak; Etxepare Institutuak sustatu du ekimena Euskadiren Europar Batasunaren aurreko Ordezkaritzarekin, Euskadiko Filmategiarekin eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin batera. Apirilaren 30eko saioaren ondoren, gaur, maiatzaren 2an, euskal laburmetraiak ikusteko bigarren aukera eskainiko du Jaialdiak, horretarako antolatutako emanaldi berezia medio.

Gehiago irakurri...


Argentinako Mus Txapelketa Junin-en burutuko da maiatzaren 25etik 27ra, Arbola Bat euskal etxea antolatzaile

2012/05/02

Buenos Aires probintziako Junin herria izango da 2012ko Mus Txapelketa Nazionalaren egoitza. Maiatzaren 25etik 27ra bilduko dira euskal etxeetako muslaririk onenak eta lehiaketatik aterako den bikote irabazlea Argentinako ordezkaria izango da irailean Kanadako Vancouver-en eta kruzero batean egingo den Mundu Txapelketan. Juningo saioak maiatzaren 25ean hasiko dira, ostiralez, ordezkaritzen ongi etorriarekin. Txapelketan parte hartzeko erreserbak maiatzaren 10era arte egin daitezke, eta Arbola Bat euskal etxetik jakinarazi dute muslarien nahiz laguntzaileen voucherren prezioa 800 pesokoa izango dela, baina ez dela beharrezkoa otordu eta ostatuaren pakete osoa erostea eta txartelak bereiz eros daitezkeela.

Gehiago irakurri...


Euskal Asteari eta Gizatalde Jaiari begira hasi dira dantza entseguak Barilocheko Mendi’ko Euzko Etxean

2012/05/02

Mendi´ko Euzko Etxea euskal etxearen standa Gizataldeen Jaian (argazkiaEE) Hasi berria dute Barilocheko Mendiko Euzko Etxeko dantzariek 2012. urteari dagokion entsaio-sorta. Fermina Fernandez zuzendari, dantza klaseak Las Chacras kaleko egoitzan egiten dira, eta bi taldetan banatuta hogeitik gora neska-mutil aritzen dira. “Urtero Barilocheko Kolektibitateen Jaian stand bat muntatu eta gure dantzak aurkezten ditugu. Horrez gain, taberna batzuk antolatzen ditugu dirua bildu eta Euskal Astera bidaiatu ahal izateko. Gerora begira ez dugu beste ekitaldirik antolatzeko ideia baztertzen, gure euskal etxea ezagutarazteko bide egokia baita”, adierazi diote euskal etxeko arduradunek zein dantzariek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Zingirako Euskaldunak-en Omenaldia duela 60 urte Chascomusen lehenengo euskal etxea sortu zutenei

2012/05/01

Jose Antonio Agirre lehendakariak 1955ean Chascomus eta bertako euskal etxea bisitatu zituenekoa (argazkia ZEEE) Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' euskal etxeak oharra plazaratu du gogoratu eta goraipatzeko duela 60 urte, 1952ko apirilean, Buenos Aires probintzia argentinarreko herri honetan Euskal-Argentinar Etxea sortu zutenak, ikusmen luzea izan baitzuten jatorri euskalduneko biztanlego handia duen partidu honetan euskal ondarea zaindu eta iraunarazteko elkarte bat sortu eta egungo euskal etxearen aurrekari eta jarraipide dena finkatzeko. Euskaldunek, ordurarte, pilota elkarte bat sortua zuten, 1925ean, herrian, egun ere segitzen duena, baina fundazio berriarekin urrats garrantzitsua eman zuten euskaldun gisa euren burua gorde eta lantzeko.

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxea-ren ardurapean, euskara ikastaro bat hasiko du maiatzean UNCPBA Unibertsitateak

2012/05/01

Tandilgo Gure Etxea euskal etxea, Buenos Airesko probintzia argentinarrean Iaz hasi ziren euskal etxeko eta erakunde akademikoko buruzagiak proiektuaren bideragarritasuna aztertzen. Ahalik eta jende gehienengana heltzeko asmoarekin, Tandilgo Gure Etxeak oinarrizko euskarazko ikastaroa sortzeko baliabideak eskaini zizkion UNCPBA edo 'Universidad Nacional del Centro de la Provincia de Buenos Aires' delako unibertsitateari. Unibertsitateak proiektua onartu eta ikastaroa maiatz honetan jarriko da abian. Euskara eskolak astearte eta ostegunetan izango dira, Valeria Aramburu irakasle.

Gehiago irakurri...


Euskaldunak San Frantziskon: Kirmen Uribek hitzaldia eman zuen Stanforden eta BCC-ek Gernika gogoratu zuen

2012/04/30

Kirmen Uribe idazle ondarroarrak literatura eta Gernika izan zituen hizpide Stanford Unibertsitatean (argazkia P.Acheritogaray) Kaliforniatik idazten digu Stanford Unibertsitateko Euskara irakurle Iñaki Lopez de Luzuriagak, San Frantziskoko azken euskal ekitaldien berri emateko. Batetik, apirilaren 20ean bideo emanaldia egin zen Basque Cultural Center elkartean, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta. Bestetik, Kirmen Uribe idazle ondarroarrak hitzaldia eman zuen apirilaren 24ean Stanford University-n eta, "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria aurkezteaz gain, era bikainean azaldu zuen Gernikan 1937an gertatu zena, bere familiaren istoriarekin uztartuz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia