2021/12/02

Corrientes probintziako Goya herrian Immigrantearen Jaiaren 7. edizioa ospatu dute azaroaren 26an eta 27an eta Juan ‘Tato’ Basterrechea buru duen euskal taldeak bi egunetan hartu zuen parte “urtez urte handitzen doan euskal presentzia bermatzen”. Jaialdia ‘Costa Surubi’ gunean egin zuten, Parana Ibaiaren ertzean, eta hirian beren kultura aztarnak utzi dituzten ...
Gehiago irakurri...
2021/12/01

Azaroko azken asteburuan aspaldi bizi ez izandako elkarretaratzeak egin ditu Argentinako euskal gizataldeak. Batetik, La Pampako Macachinen, omenaldia euskal etorkinei eta, bestetik, La Platan, hiriko Euzko Etxeak antolatutako Eguzkipean Jaialdia. Hirurehun bat pertsona bildu ziren azken honetara, Mar del Plata, Bahia Blanca, Tandil, Chascomus, Chivilcoy, Cañuelas, Necochea, ...
Gehiago irakurri...
2021/11/30

Europako euskal etxeetako euskara irakasleak Bartzelonan bildu ziren joan den hilabetean, urtero Etxepare Euskal Institutua antolatzaile egin ohi duten bileran. Urriaren 15etik 19ra bitarteko asteburuan, bilerak Madril, Valladolid, Paris, Paue, Bordele, Berlin, Mallorca, Valentzia eta Bartzelonako EEetako irakasleak bildu zituen prestakuntza-saio ere izan ohi den honetan, aurten prestakuntzagai ...
Gehiago irakurri...
2021/11/30

Euskal ikasletak lantzeko asmoa duzun edo dagoeneko lantzen ari den ikasle edo ikertzaile bat zara? "Euskal gaiei buruzko zenbatezin alderdi izan dira ikerketa-objektu: migrazioa eta erbestea, diaspora, balioen eta nortasunaren transmisioa, kulturaren kontserbazioa eta iraunkortasuna... Baina euskal ikasketen arloa bera oso gutxitan izan da, berez, definiziorako objektua, eta ia inoiz ez, per se, ...
Gehiago irakurri...
2021/11/29

Mexikon da Uxue Alberdi (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) idazle eta bertsolaria eta gaurtik aurrera aste osoan bere eleberri ‘Jenisjoplin’ aurkeztuko du Guadalajarako Feria Internacional del Libroko (FIL) programa ofizialean, eta hainbat ekitalditan hartuko du parte, bai azokan bertan, eta baita hitzordu horren harira Guadalajaran eta Mexiko Hirian egingo diren zenbait jardueratan ere. FIL ...
Gehiago irakurri...
2021/11/29

Pandemiak azken bi urteotan eragin dituen egoera eta murriztapenen ondotik, asteburu berezia izan da azkeneko hau Argentinako euskal bizitzan, bi hitzordu berezirekin, Buenos Aires probintziako hiriburu La Platan bata –hizpide izango dugu ondoko egunetan– eta Macachinen, La Pampako probintzian, bestea, gogoan izanik gainera Macachin behar zuela izan, azkeneko bi urteotan bertan behera utzi den ...
Gehiago irakurri...
2021/11/26

Gernikako Arbola oso ikur garrantzitsua da euskaldunentzat, bai Euskal Herrian, bai Diasporan, eta asko dira munduan kimuak hazten dituzten euskal etxe eta komunitateak. Atxikimendu horretako partaide, Santiago Benavidez eta Marcos Castillón Tandilgo 'Gure Etxea' euskal etxeko zuzendaritza batzordeko kideak "Legatua eta Ondarea - Zuhaitz Ondoan" proiektuari forma ematen hasi ...
Gehiago irakurri...
2021/11/26

Buenos Aires hiriak 'Buenos Aires Celebra'ren edizio desberdin bat ospatu zuen igandean. Koronabirusa agertu aurreko edizioetan, 'Buenos Airesek EH ospagai'k jendetza handiak bildu ohi ditu hiriburuko Laurak Bat koordinatzaile eta hiriko zein probintziako hainbat euskal etxe eta erakunde partaide. Aurtengoan, berriz, eta osasun neurriak tarteko, asko kostatu zaie ekitaldi presentzialei itzultzea eta, ...
Gehiago irakurri...
2021/11/25

Eragin handia izan du pandemiak baita Shanghaiko Euskal Etxean SEE ere eta, hala ere, edo agian, horregatik, gero eta garrantzi handiagoa hartu dute Elkarteak antolatzen dituen ekintzek bertan dauden euskaldunentzat. Horregatik bizkor jarraitzen dute Euskal Etxeko arduradunek, eta datorren hitzordua abenduaren 18rako iragarri dute, San Tomas ospatzeko. “Shanghain lortu dugun sagardo burbuiladun ...
Gehiago irakurri...
2021/11/24

Oker ez bagaude, Idahoko euskal komunitateko beste `txapeldun' batek, Pat Bieterrek, aipatu zuen Pete Cenarrusa "Euskaldunen txapelduna" legez, the Champion of the Basques. Idahon guraso bizkaitarren seme jaioa, euskara izan zuen Pete Cenarrusak lehenengo hizkuntza eta beti egon zen harro bere jatorriaz, bere hizkuntza eta kulturaz, eta heldua zela Francopeko Euskal Herriaren berri izan ...
Gehiago irakurri...