2010/09/06

Bi hilabete eskas falta dira Argentinako euskal komunitatearen urteko jai handienerako. Mar del Plata hiriak izango du aurten herrialde osoko baita kanpoko euskal etxeetako ordezkariak jasotzeko ardura urriaren 25etik azaroaren 7ra. 'Denak Bat'ek antolaturik, Euskal Argentinar Aste Nazionalean hainbat euskal kultur proposamen gauzatuko dira, tartean gozagai dantzak, kontzertuak, euskara standa, pilota eta mus txapelketak eta erakusketak. Euskal Herriko zein Estatu Batuetako euskal artistak iragarri dira. Baina Bigarren Mendeurrenaren urtean, 2010eko Euskal Aste honek kutsu berezi bat izango du, Argentinan zehar ospatzen ari den urtemuga esanguratsua islatuko duten ekintzak ere eskainiko baitzaizkie bertaratuko direnei.
Gehiago irakurri...
2010/09/06

“Euskararen alde, bideoak; euskararen alde, kartelak; euskararen alde, postalak; euskaren alde, zuek eta guztiok” dio Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak eta bertako Artaburu Euskera Taldeak euskara bultzatzeko lehiaketetan parte hartzeko egindako gonbiteak. “Argentinan Euskaraz” proiektuaren hogeigarren urtemuga ere ospatzen da aurten eta kari horretara euskarak leku berezia hartuko du Euskal Astean. Erakunde antolatzaileak euskararekin lotura duten hiru lehiaketa jarri ditu abian komunitate argentinar osoak parte har dezan, bideoak, euskara klaseak iragartzeko afixak eta txikien postalak egitera animatuz, azaroaren 1etik 7ra egingo den Bigarren Mendeurreneko Euskal Asteari begira.
Gehiago irakurri...
2010/09/03

Prentsa txiletarrak atzo argitaratu zuen Temucoko Epaimahaiak, Txile hegoaldean, Asel Luzarraga euskal herritarraren aurka egindako ebazpenaren berri. 'Lehergaiak egiteko materiala eukitze delituaz' epaitu dute idazle bermeotarra, arma eta lehergaien legearen arabera. Errudun jo dutela jakinik, egun batzuk beharko dira itxaron egotzitako zigorra jakin arte. Fiskalak bost urte eta egun bateko zigorra eskatzen dio.
Gehiago irakurri...
2010/09/03

Urteroko hitzorduari huts egin gabe, abiatzekoa da Kolonbiako Euskal Astearen edizio berri bat. Etzi hasi eta datorren larunbata bitartean Bogotara inguratzen direnek Euskal Etxeak prestatu dituen ekitaldietaz gozatzeko aukera izango dute: Gernika Parkean egingo den irekiera jaialdia, Jose Antonio Urdiain tenorearen kontzertuak eta Euskal Zinema Erakustaldia, bestak beste. Bisitarien artean Julian Celaya, Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria izango da.
Gehiago irakurri...
2010/09/03

FEVAk irailaren 10era arte luzatu du General Rocan, Patagoniako Rio Negro probintzian, irailaren 18 eta 19an egitekoa den euskal etxeetako gazteentzako formakuntza tailerrean izena emateko epea. Euskal Etxe bakoitzeko gazte batek baino gehiagok har dezake parte, baina Federazioak etxe bakoitzeko gazte bakarraren ostatua --lolekua eta janaria-- hartuko du bere gain. Aurreko aldietan parte hartutako gazteak ere aurkez daitezke.
Gehiago irakurri...
2010/09/03

Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeko dantzari eta lagunek Caritas San Cayetanora eginiko bisitaldi batez ospatu zuten Haurraren Eguna joan den asteko ostiralean, abuztuaren 28an. Elkartasunezko ekitaldiak maiz agertzen dira euskal etxe honen egitarauan, haur eta gaztetxoetan bereziki. Hilabete honetan pixkat aurreraxeago ere, euskal elkarteko dantzari gazteak Atiadim-eko Eguneko Zentrora egingo dute bisita, arratsaldea bertan emateko, udaberria hego hemisferiora heltzearekin bat eginez.
Gehiago irakurri...
2010/09/03

Hector Eduardo Altamira berretsi dute elkarteko lehendakari Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxeko bazkideek, Buenos Airesko probintzia argentinarrean. Hala erabaki zuten joan den asteko ostiralean, abuztuaren 28an, elkartearen egoitzan egindako Urteroko Ohiko Biltzar Nagusian. Altamirarekin dira zuzendaritzakide, besteak beste, Nora Raquel Idoeta, lehendakariordea; María Silvina Bordenave, idazkaria; Justo Ramón Istillart, idazkariordea; Alfredo Alidio Elizagaray, diruzaina; eta Barbara Ugartemendía, diruzainordea
Gehiago irakurri...
2010/09/03

Puri-purian da Los Angelesen jokatzen ari diren Munduko 33. Mus Txapelketa eta gaur bertan jakingo da nortzuk diren bihar finala jokatu duten bikoteak. Euskadiko ordezkariak buruan dira momentuz eta Frantziako eta Argentinako taldeak ere onenen artean ari dira lehiatzen. Hamabi muslari taldek parte hartzen dute txapelketan: Frantzia, Euskadi, Kanada, Mexiko, Argentina, Txile, Australia, Peru, Espainia (bikote bat gehi iazko txapeldunak), Venezuela eta EEBB (bi bikote, antolatzaileak direlako).
Gehiago irakurri...
2010/08/10

Mugimendu handiko egunak bizitzen ari dira Rosarioko euskaldunak egunotan. Alde batetik San Inazio eguna ospatu zuten Nuestra Señora del Rosario Basilikan, Monumento Nacional a la Bandera gunean eta Euskal Etxean bertan. Beste alde batetik, eta gaur bertan, Aste gastronomikoa hasiko dute Rosariokoek, sukaldaritza klase bat eta lehiaketa gauzatuz testuinguru honetan. Euskal Etxeko “peña” guztiek hartuko dute parte “Baratxuri Saria” txapelketan. Ekintzak datorren igandean, abuztuaren 15ean bukatuko dira, Choli Berreteaga sukaldariari eginiko omenaldiarekin eta luxuzko afari batekin.
Gehiago irakurri...
2010/08/10

Boiseko Jaialdi 2010ekin batera egin da aurten NABOren Convention edo urteko Biltzar Nagusia, hiriburu idahotarreko Grove hoteleko bilera aretoetan, ostiralez, uztailaren 30ean. Gonbidatu gisa, bilerako lehenengo parte batean, Lopez lehendakaria eta berarekin zetozen Guillermo Echenique, Blanca Urgell, Julian Celaya eta Aizpea Goenaga bertaratu ziren, eta baita, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, Josune Ariztondo eta Iosu Madariaga diputatuak ere. Bildutakoek onartutako gaien artean, New Mexikoko Euskal Etxeari ongi etorria ematea federazioko bazkide berri gisa. NABOko delegatuek, bestalde, Valerie Arrechea baitetsi zuten NABOKO lehendakari gisa urtebeteko beste agintaldi batez.
Gehiago irakurri...