2014/07/31

Abuztuaren 10ean ospatuko du Coloradoko Euskal Etxeak aurtengo jaia eta Mayi Petracek-ek, klubeko presidenteak, Euskalkultura.com-i esan legez, bertan lortutako baliabideak agenda kulturala aberastera bideratu nahi dituzte. Duela 11 urte sortu zuten kluba, estatuko euskal etxe bakarra. 33 kiderekin NABOko klub txikienetakoa en honek, federazioak eta gainontzeko euskal etxeek antolatzen dituzten ekintza kulturaletan partaideago izan nahi luke: “Baliabideak bideratu nahi ditugu NABOrekin eta ondoko euskal etxeekin indarrak batu eta Euskal Herritik hizlari zein musikariak ekartzerako”, adierazi du Petracek-ek.
Gehiago irakurri...
2014/07/30

Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak bideo mezua zuzendu die munduan barreituta dauden gipuzkoar eta euskaldunei eta Diasporako euren ondorengoei, San Inazio dela-eta. Lehenengo aldia da Gipuzkoako agintari gorenak honelako mezu instituzionala Gipuzkoako zaindaria den San Inazioren egunean bidaliz Diasporari zuzentzen zaiona. Uztailaren 31a, San Inazio Eguna [santu gipuzkoarra 1556ko halako egunean zendu zen Erroman], jai egun ofiziala da Gipuzkoan eta Bizkaian.
Gehiago irakurri...
2014/07/30

Tamaina handiko 28 argazkitan Euskal Herriko toki eta paisaiak jaso ditu Einer Rodriguez argazkilari peruarrak. Azken 12 urtetan Eibarren bizi izan da Einer eta orain Euskal Herriko zatitxo hori bere sorterrian erakutsiko du, Peruko Trujillo hirian. Erakusketa abuztuaren 15ean irekiko da eta irailaren 15a arte izango da ikusgai BBVA Continental Fundazioaren egoitzan. Euskal Herriko paisaietan murgiltzeko aukera paregabea izango da Peruko euskal komunitatearentzat.
Gehiago irakurri...
2014/07/30

Publikoaren aurreko bere lehenengo aurkezpenean, euskaraz abestu zuen Santa Rosako euskal etxeko koralak, San Fermin jaiaren programa barruan. Debuta arrakastatsua izan zen eta erakundearen enbaxadore bihurtuta, euskal gizataldearen ordezkaria izango da datorren igandean Santa Rosako Kolektibitateen Festan. Abuztuan, bere 22. urteurren festara gonbidatzen ditu 'Zelaiko Euskal Etxea'k bazkide eta lagunak.
Gehiago irakurri...
2014/07/29
Ostegun honetan gaueko 24:00etan bukatuko da epea EuskalKultura.com-ek antolatu duen inkesta eta zozketa berrian partzeko. Helburua, gure webgune eta buletina hobetzea. Inkestan parte hartzearekin zenbakia lortuko duzu, honakoak sari: hiru liburu ('Vascos en Buenos Aires', 'Euskaldunen Amerika' eta 'Modern Basque History'), 'Zerurik sua dator' DVDa eta Kherau taldearen 'Aukhera' CDa. Ez zazu gerorako utzi, epea ostegunean itxiko baita. Mila esker parte hartzeagatik, behar dugu zure iritzia.
Gehiago irakurri...
2014/07/29

San Frantziskoko Zazpiak Bat Dantza Talde euskal-kaliforniarra Euskal Herriko dantza taldeekin “harremanak egiteko” programa batean dago sartuta, taldeko arduradun eta ber denboran NABOko presidentea den Valerie Etcharren Arrecheak Euskalkultura.com-i azaldu dionez. Proiektu honen parte, San Frantziskoko zazpi dantzari gazte aste bi ari dira pasatzen Iparraldean, uztailaren 21etik abuztuaren 3ra bitartean, euskal dantzak ikasi eta praktikatu, bertako gazteekin ezagutzak egin eta Euskal Herriaren esperientzia zuzena izateko.
Gehiago irakurri...
2014/07/29

Bartzelonako Euskal Etxeak EH Sona musika jaialdiaren baitan lehiaketa antolatu du hirugarren urtez jarraian eta deialdia egin die Euskal Herriko musika taldeei bertan parte hartzeko. Abestiak aurkezteko epea datorren irailaren 28a arte egongo da irekita. Saria honakoa da: jaialdiaren barnean kontzertu bat eskaintzea Bartzelonan, Razzmatazz aretoan Zea Mays talde ezagunarekin batera. Kontzertua azaroaren 21ean izango da.
Gehiago irakurri...
2014/07/29

Sortu berriak dira formalki eta dagoeneko ekimenak ari dira iragartzen. Santa Fe probintzia argentinarreko Roldango euskal gizataldeak abuztuaren 3an ospatuko du Inazio Deunaren Eguna. Bazkariaren baitan, maiatzetik estatus formala duen euskal etxeak omenaldi bat egingo die hiriko euskal etorkinei eta bere hiru dantza taldeak aurkeztuko ditu. Ekintzek hurrengo asteburuan jarraituko dute, abuztuaren 9an, Magdalena Mignabururen eskutik.
Gehiago irakurri...
2014/07/28

Horrela dio 2014ko Gaztemundu programako koordinazioaren ardura izan duen Oier Araolaza dantzari, aditu eta irakasleak. "Diasporako dantzarien maila hemengoaren berdintsua da; badira oso onak, erdipurdikoak eta justutxoak, hain zuzen ere hemengo taldeetan gertatzen den bezala". Halarik ere, maila oso ona dutenek Euskal Herrian aritzen diren onenen parekoak direla dio. Aurten, Diasporako dantza irakasleen selekzio batek hartu du parte Gaztemundun. Ikastaroak iraun dituen bi asteetan "informazio zaparrada" jaso omen dute, "hemengoek ere ez daukagun ikasteko aukera trinkoa izan dute".
Gehiago irakurri...
2014/07/28

Aurtengoarekin hirugarren aldiz ospatuko dute Kaliforniako Rocklin-en Ipar Ameriketako 'Euskal Kantari Eguna' eta gogotsu dabil Noel Goyhenetche, bertako Iparreko Ibarra Euskal Etxeko lehendakaria. “Guretzat, gure kulturarekin aitzina egiteko beste xantza edo aukera bat da Kantari Eguna”, adierazi dio Euskalkultura.com-i, NABOren aterkipean urtero egiten den festa honetaz galdetutakoan.
Gehiago irakurri...