euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com irailean itzuliko da, erabat berrituta; hona azken zozketaren emaitzak

2014/08/01

Sariak: hiru liburu, 'Vascos en Buenos Aires', askoren artean (gaztelaniaz), Joseba Etxarriren 'Euskaldunen Amerika' (euskaraz) eta Cameron Watson-en 'Modern Basque History' (ingelesez), Kherau taldearen 'Aukhera' CDa; eta 'Zerutik sua dator' DVDa.

Begien aurrean daukazun hau EuskalKultura.com zaharraren azken alea da. Abuztuan, Euskal Herrian uda petoa eta opor garaia delarik, EuskalKultura.com-ek bere barru osoan aldatuko du eta irailaren 1ean berrituta eta diseinu, sail, egitura eta eduki eraberrituz plazaratuko da. Pixkanaka egingo dugu, abuztu osoa prestaketa lanetan emanez. Inkestari erantzun diozutenei mila esker, segidan datoz azken zozketan sariak eskuratu dituzutenen izenak. Eskerrrik asko eta pasa uda on (udan bazaudete). Irailaren lehenera arte!

Gehiago irakurri...


'Euskaldunen Argentina' erakusketa ibiltaria Argentinako hainbat hiritan ikusgai 2015eko apirila arte

2014/08/01

'Euskaldunen Argentina' erakusketa osatzen duten paneletako bat 2005ean Baxenabarreko Irisarri herrian aurkeztutako 'Euskaldunen Argentina' erakusketa ibiltaria ekainean iritsi da Argentinara eta datorren urteko apirila arte ikusi ahal izango da zenbait herritan, tokian tokiko euskal etxeak ere arduratuko direlarik ekitaldien antolaketaz. Buenos Aires eta Posadasetik pasatu ondoren, Azul, Olavarria, Marcos Juarez, La Plata eta Mercedesera bidaiatuko da erakusketa datozen hilabeteetan. La Platan, Euskal Aste Nazionalean egongo da ikusgai.

Gehiago irakurri...


Kiki Bordatxo musikari lapurtarrek joko dute San Frantzisko eta Chinoko euskal jaietan, abuztu amaieran

2014/08/01

Lapurdiko musika taldeak esperientzia dauka Kaliforniako oholtzetan (Argazkia Kiki Bordatxo) Biarritz dute bilgune baina ohikoak dira dagoeneko Kaliforniako udako euskal jaietan. Kiki Bordatxo boskote lapurtarra, atzera ere, San Frantzisko eta Chinoko jaietan arituko da, abuztuko azken bi asteburuetan. “Bost bat aldiz jo dute hemen eta plazera da taldea berriz ekartzea”, esan dio Pierro Etcharrenek, San Frantziskoko Euskal Etxeko delegatuak, Euskalkultura.com-i.

Gehiago irakurri...


FIVU lehendakari Enrique Poittevin, Elizabeth Ascurrein orde, Lucia Goñi idazkari eta Julian Ariztia diruzain

2014/08/01

Hauteskundeek FIVUko lehendakaritzara ekarri dute berriz ere Enrique Poittevin. Artxiboko irudian, lehendakari berria Gernikaren omenaldian Montevideon, bonbardaketaren urteurrenean.

Zuzendaritza Batzordea berritu du FIVUk, Euskal-Uruguaitar Elkarteen Federazioak. Araudiaren araberako hauteskundeen ostean, Enrique Poittevin Gilmet-ek txanda hartu dio lehendakaritzan Miguel Asquetari. Zuzendari Batzorde berriko kide dira baita ere Elizabeth Ascurrein, lehendakariorde; Lucía Goñi, idazkari; eta Julian Ariztia, diruzain. Zorte ona opa diegu hautetsi berriei euren zeregin berrian eta mila esker esaten orain artekoei egindako lanagatik.

Gehiago irakurri...


Guillermo Larregui EEak eta Buenos Airesko Nafar Etxeak Dantzari Topaketa antolatuko dute abuztuan

2014/08/01

Chacabucko Guillermo Larregui euskal etxeak eta Buenos Airesko Nafar Etxeak elkarrekin antolatutako Dantzarien Topaketaren afixa Ekitaldia Buenos Aires probintzian, Chacabuco herriko Guillermo Larregui euskal etxearen 25. urtemugaren programa barruan garatuko da, bertako euskal erakundea eta Buenos Aireseko Nafar Etxea antolatzaile. Topaketa abuztuaren 9an hasiko da, goizean, Dantza Tailer batekin eta biharamunean bukatuko, agur bazkariarekin. Baina, dudarik gabe, asteburuko ekintza nagusia larunbat arratsaldean, herriko San Martin Plazan egingo den dantzaldia izango da. Ekitaldia ‘udal interesekoa’ izendatu dute hiriko agintariek.

Gehiago irakurri...


AEBetako ordezkaritzan lanpostu eskaintza eta albiste gehiago, "Basques" buletinaren uztaileko alean

2014/08/01

Ander Caballero, Euskadiko ordezkaria AEBetan,"Development Cooperation Forum" topaketan Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan (argazkia Euskadiko Ordezkaritza AEBetan) "Basques" buletinaren ale berria argitaratu du Euskadiko ordezkaritzak AEBetan eta bertan, beste hainbat albisteen artean, lan eskaintza bat aurkitu dugu: ordezkaritza "market analyst" edo merkatu ikerlari baten bila ari da, NYeko egoitzan lan egiteko. Soldata urtean 60.000 dolarrekoa izango da eta, besteak beste, AEBetan lan egiteko baimena izan behar dute hautagaiek. Horrez gain, beste berri andana dakartza ingelesezko albistariak. Jarraian, laburpentxo bat eta lanpostuari buruzko argibide gehiago.

Gehiago irakurri...


Gaur azken eguna EuskalKultura.com-en inkestan eta zozketan parte hartzeko, aukera baliatu eta ekiozu!

2014/07/31

Zozketagai inkestari erantzuten diotenen artean: hiru liburu, Vascos en Buenos Aires' (gaztelaniaz), 'Euskaldunen Amerika' (euskaraz) eta 'Modern Basque History' (ingelesez), Kherau taldearen 'Aukera' CDa; eta 'Zerutik sua dator' DVDa. Gaur osteguna gaueko 24:00etan amaituko da EuskalKultura.com-ek antolatu duen inkesta eta zozketan parte hartzeko epea. Euskal diaspora ardatz duen gure proiektu honetan ahotsa eta partaidetza berezia eman nahi diegu gure irakurleei eta euren iritzi eta ekarpenak bildu datozen asteetan gauzatuko dugun urrats berri eta aldaketa esanguratsuan. Garaiz zaude oraindik parte hartzeko. Aldez aurretik eskertzen dizugu partaidetza. Eta, aldi berean, liburu, CD eta DVD zozketa batean parte hartzeko aukera ematen dizugu. Ekiozu!

Gehiago irakurri...


Valerie Arrechea: "Ez da kointzidentzia dantza, musika eta kantua Diasporan hain indartsu landu eta gorde izana"

2014/07/31

Valerie Etcharren Arrechea (argazkia EuskalKultura.com) Valerie Etcharren Arrechea Diasporako belaunaldi berrietako parte da, eta parte aktiboa gainera. San Frantziskon jaioa, bere aita immigrante baxenabartarrak sortu enpresa kudeatzen du gaur egun eta nekazari interesak ere baditu Kalifornia iparraldean. Valerie herritar estatubatuar modernoa da, bere bizitzaren bi zutabeak Atlantikoaren bi aldeetan dituela, hurrenez hurren, Kalifornian eta Euskal Herrian.

Gehiago irakurri...


Pariseko Euskal Etxeak Nafarroa Behereko Larzabalen ospatuko du Euskaldunen Eguna abuztuaren 21ean

2014/07/31

Eskualduna elkarteak antolatzen du Journée des Basques eguna Pariseko Euskal Etxeko Eskualduna elkarteak urtero antolatzen du Journée des Basques edo Euskaldunen Eguna delako festa eta aurten Nafarroa Behereko Larzabale herria aukeratu dute bazkideek topagune gisa. Hitzordua abuztuaren 21ean izango da, Larzabaleko Trinketearen Hotel eta Jatetxean. Bertara bilduko dira elkarteko hainbat lagun eta bazkide, eta urtero legez, giro bikaina espero dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Saladilloko Itxaropen EEak gaur inauguratuko du bere egoitza: goizeko 10etan, zerrenda-mozketa eta harrera

2014/07/31

Saladilloko Itxaropen euskal etxeak bere egoitza berria inauguratuko du gaur, uztailaren 31an (argazkiaEE) Sei urte luze igaro dira Buenos Aires probintziako Saladilloko euskal gizataldea bere euskal etxearen egoitza eraikitzen hasi denetik. Ibilbidea ez da erraza izan baina azkenean, eraikuntza, gaur –uztailaren 31an, San Inazio eta hiriaren 151. urteurren egunean– inauguratuko da. Zeremonia goizeko 10etan hasiko da eta euskal etxeko kide eta lagunez gain, Euskadiko eta Argentinako agintariak bilduko ditu, tartean Argentina eta Mercosur-erako Euskadiren Ordezkaria, FEVAko eta euskal etxeko lehendakariak eta hiriko alkatea.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia