euskal diaspora eta kultura
2014/09/09
Instituzioaren egoitzan egin zen ekimenak zuzendaritza batzordeko kideak, euskal etxeko lehendakari ohiak, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaria den Sara Pagola eta Alberto Maiztegui doktorea bildu zituen. Maiztegui doktoreari omenaldi hunkigarria egin zioten Cordobako euskal erakundeko lagunek zientzia arloan ikerlariak egindako lanagatik. Protokolozko zeremonia, Cordobatarrak taldearen dantzekin bukatu zen. Ospakizuna, ordea, bazkari eta brindis batekin jarraitu zuen arratsaldean zehar.
2014/09/08
“Parte hartzaileak bihar bertan jasotzeko prest dago Mexiko”, esan dio Pablo Mendiburuk Euskalkultura.com-i, txapelketa urriaren 20ra arte hasiko ez den arren. Cancunen izango da 37. edizio hau eta “erabat baikor” agertu da Mendiburu. Berarekin batera, Juan José Echenique, Ramón Irigoyen, Juan José Arrieta, Agustín Palacios eta Josetxo Garaicoechea dabiltza antolaketa lanetan. Bosgarren aldiz egingo da txapelketa Mexikon, aurretik herrialdeko hiriburuan (1981ean eta 1989an) eta Acapulcon (1999an eta 2004an) antolatua izan ostean.
2014/09/08
Bilbo goitik behera berritu da azken urteotan eta gero eta ederrago ari da jartzen. Aldaketa horiek guztiak aurrez aurre ikusi eta gozatzeko aukera ez dutenentzat, beste proposamen bat dakargu gu: Luis Davilla argazkilariaren 360 graduko irudi panoramikoak. Ordenadorean, mugikorrean edo tabletean ikus daitezkete eta irudietan sartzen direnek hirian bertan direla imajinatu ahalko dute une batez. Bidaiei buruzko webgune batek argitaratu ditu: www.ocholeguas.com. Guggenheim Museoaren distirak edo Alhondiga berrituaren bazter eta zokoak ikusi nahi? Zatoz ba!
2014/09/08
Egin berria du urteroko bere Ohiko Batzar Nagusia Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian. Bilkura barnean eginiko hauteskundeetan lehendakariorde, diruzain eta beste zenbait batzordekide postu berritu dira, datorren urte honetan Nora Idoetak lagun izango dituela, besteak beste, Sergio Arteta, lehendakariorde, Hector Altamirak segitzen duela idazkari, Sara Silvia Rondeau dela idazkariorde, Susana Labere diruzain eta Horacio Echeverria diruzainorde.
2014/09/05
Bihar, irailaren 6an, Santa Rosako Euskal Etxeak (Paradise Valley, Nevada) urtero ospatzen duen jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko du. Eta festa berezia izango da, Nevadak 150 urte betetzen dituelako Richard Gavicak, klubeko lehendakariak, Euskalkultura.com-i esan legez.
2014/09/05
Bihar larunbata, irailaren 6an, ospatuko dute Washington DC-ko euskaldunek beren urteroko jaia. Seigarrenez egingo dute ‘Piperrapalooza Festibala’ legez bataiatu duten elkarretaratzea. Piperra eta ‘Lollapalooza’ hitzen arteko jokoa da jaialdiaren izena: piperrak, Gernikako piperrekin hasi zutelako tradizioa, eta Lollapalooza AEBetan oso ezaguna den musika jaialdi bat delako, Sam Zengotitabengoak, Euskal Etxeko zuzendaritza batzordeko kideak, Euskalkutura.com-i esan dion moduan.
2014/09/05
Jaialdia San Francisco de Bellocq herrian izango da urriaren 4 eta 5ean eta ekintzen programa oparoa eskainiko dio publikoari; iazkoan egin ziren ibilbide turistiko, mus txapelketa eta Tortilla Lehiaketaz gain larunbateko erromeria eta igandeko herri kirol erakusketa izango dira aurtengo nobedadeak. Ekitaldiak Tres Arroyoseko udalaren babesa du eta Hiru Erreka euskal etxeak, INTAren Pampa Vasca-k eta San Francisco de Bellocq-eko hainbat elkartek antolatzen dute.
2014/09/04
Javier Salvarredi Astargo, Argentinako Mendozan jaio zen orain 32 urte. Bere bizitza nola partekatzen duen galdetuta, familiaren mahastien artean, euskal etxeko buruzagi gisa daramatzan jardunetan, musikari eta kirolei --txirrindularitzari eta futbolari bereziki-- eskaintzen dizkien tarteetan eta inginari zibil lanak kentzen dizkion denbora artean banatzen duela diosku.
2014/09/04
“Como falar de coisas que não existem”, nola hitz egin esistitzen ez denari buruz leloa du Sao Pauloko 31. Bienalak eta bertara hurbiltzeko aukera dutenek artelan sorta mardula ikusi eta gozatzeko aukera izango dute. Horien artean bi euskal artisten lana ez galtzeko gomendioa emango dugu guk: Asier Mendizabal ordiziarrak Jorge Oteiza maisuak Latinamerikan egin zituen eskulturen berridazketa garaikidea egin du eta Juan Perez Agirregoikoak Sao Paulon grabatu duen filma aurkeztuko du, Pier Paolo Pasolini handiaren “Ebangelioa San Mateoren arabera” pelikulan oinarritua.
2014/09/04
Urtero urtero irailaren 18an Nafarroako artzainek Bardeetara ekartzen dituzte negupasa uda Pirineotako larretan eman duten artaldeak. Trashumantziaren azken aztarnetako bat da ohitura hau eta aurten gainera azkeneko aldiz egingo omen da. Hori dela eta, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak bertan ospatuko du aurten bere urteroko festa. Elkarteko kide bat, Jose Aguas artzaina, izango da artaldeen sarrera markatzen duen tiroa botako duena.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus