euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilboko argazkia satelite batek lurretik 450 kilometrora hartua: San Mames Barria bereziki nabarmentzen da

2018/05/21

Athletic-en estadioa, San Mames Berria da Bilboko hirian airetik hobekien bereizten den elementuetako bat (argazkia Planet)

450 km-ko alturatik eta Bilbotik 1.000 km-ra. AEBetako Planet enpresa espezializatuak zabaldu ditu irudiok, inklinazio berezi batez atereak, 45 eta 60 graduko inklinazioz hain zuzen: sateliteko argazkiak normalean goitik behera mapa baten antzeko emaitza lortuz egiten badira, "honela hegazkin bateko lehiatilatik lortuko genituzkeen bisten antzeko irudiak lortzen ditugu", adierazi du enpresako bozeramale batek. Argazkian ederki nabarmentzen dira, esaterako, San Mames Barria eta oraindik Zorrotzaurreko penintsula dena.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Arrecifesko Euskaldunak Denak Batek, Laureano Villa hautaturik lehendakari

2018/05/18

BEuskaldunak Denak Bat-eko Batzorde berria, Luis Villa Zabaleta erdian eserita aginte makilarekin

Elkarteko araudiak dioenari jarraiki, Urteroko Batzar Nagusia egin du Argentinako Buenos Aires Probintziako Arrecifes herrian bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak, Bildutako bazkideek, besteak beste, elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria hautatu dute, Batzorde berrituko buru (lehendakari) Laureano Villa Zavaleta hautatuz. Berarekin batera Batzordean daude, besteak beste, Juan Lucio Agotegaray (lehendakariorde), Liliana Martinez (idazkari) eta Haydee Aurtenechea (diruzain).

Gehiago irakurri...


Montevideoko Euskaro EEko Ohiko Batzar Nagusiak Juan Carlos Ariztegui hautatu du elkarteko lehendakari berri

2018/05/18

Euskaroren 2018ko Batzarraren lehendakaritza, bigarrena ezkerretik da Ariztegui lehendakari berria

Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak Urteko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen joan den astelehenean elkartaren egoitzan bertan. Bildutakoek urteko txosten eta balantzeak aztertu eta onartu zituzten eta, besteak beste, euskal etxako Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuten, lehendakari izendatuz Juan Carlos Ariztegui. Berarekin batera batzordekide dira Lucía Goñi (idazkari) eta Carlos Larregueta (diruzain), beste zenbaiten artean. Jarraian zerrenda osoa.

Gehiago irakurri...


Euskadin bizi diren euskal-venezuelarrek 2018ko elkarretaratze eta egunpasa egin zuten Galdakaon

2018/05/17

Euskal-venezuelar elkarretaratzeko bazkaria eta Gorka Alvarez Aranburu intsignia ezartzen 86 urteko Felipe Sernari (arg. GAA)

Hogeita hirugarrena izan da, Amaya Zenarutzabeitia buru duen Simon Bolivar elkartea antolatzaile. Horietarik gehienak Galdakaon egin izan dira, beti ere Venezuelako euskal komunitatearen eta Euskal Herrian bizi diren euskal-venezuelarren arteko harremanak mantentzea helburu, Euskal Venezuelaren iragan aberatsa eta sentimentu sendoa belaunaldi berriei pasatuz. Ohi bezala, 2018an ere hitzordua komunitatean hildakoen aldeko meza batekin eta ondoren zintzur-bustitze eta senidetasun bazkari batekin ospatu zen, Euskal Herriaren eta Venezuelaren aldeko konpromisoa eta atxikimendua lagun.

Gehiago irakurri...


Gure Ametza Euskal Etxea formakuntza eskolak ematen hasiko da gaur, Rio Cuartoko Unibertsitatearekin bat eginda

2018/05/17

Gure Ametza Euskal Etxearen sarreran, 'Guernica' koadroaren erreprodukzio berria

Unibertsitatearekin sinatutako akordioari jarraituz Euskal Etxeko ateak formakuntza jasoko duten ikasleei zabalduko zaizkio gaurtik aurrera, Rio Cuartoko herritarren --bereziki herritar gazteen-- mesederako izango den ekimen hau medio. Eskolak ‘Universidad Barrial’ delakoaren baitan kokatzen dira. Karia horretara zenbait moldaketa egin ditu euskal etxeak bere egoitzan, beti ere bere komunitateari hobekien zerbitzeko xedea gogoan hartuta, bertako gainerako elkarte eta erakundeekin lankidetza bultzaturik.

Gehiago irakurri...


Sarrionandiaren poesia katalanez argitaratzen lagundu nahi? Hartu parte crowdfunding-ean, azalduko dizugu nola

2018/05/16

'És morta la poesia?' liburuaren aurkezpena urrian izango da

Bartzelonako Pol-en Edicions argitaletxea Joseba Sarrionandiaren ‘Hilda dago poesia?’ (Es morta la poesia? izenburu katalanez) olerki bilduma katalaneratu eta argitaratzeko lanetan ari da eta laguntza behar du proiektua bururatzeko. Izan ere, kanpaina bat jarri du abian karia horretara Verkami izeneko Crowdfunding plataforman. Pol-en Edicions argitaletxe kooperatibo eta independentea da eta lan ildo polita darama euskal literaturako obrak katalan irakurleei euren hizkuntzan ematen.

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak ‘Eguzkia’ aurkeztu du; sarean eta doan irakurri ahal izango den hiruhilabetekari berria

2018/05/16

La Platako 'Eguzkia' aldizkariaren lehenengo zenbakiaren azala

Euskal kulturaren hainbat gai jorratuko dituzte ‘Eguzkia’ aldizkarian idazten duten kolaboratzaileek. Eta euskal etxearen komunikazio-tresna ere izango denez, Euzko Etxeak garatzen dituen proiektu guztiek izango dute euren lekutxoa argitalpenean. Lehenengo alea bertsio digitalean bakarrik kaleratu da eta elkarteak Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoan hartzeko antolatutako ekitaldian aurkeztu zuen.

Gehiago irakurri...


EHAA buletinak gaur eman du argitara 2018ko Gaztemundu deialdia, aurtengoan euskal dantza tradizionala ardatz

2018/05/15

Gaztemundu programaren 2018 deialdia EHAA buletinean maiatzaren 15ean argitara emana

Gaurko buletinean, Euskal Herriko Agintaritzaren Agerkariaren maiatzaren 15eko alean, eman du argitara Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzaren Ebazpena 2018ko Gaztemundu programaren deialdia deiarekin. Munduko euskal etxeetako 15 gaztek izango dute aukera Euskal Herrira etorri eta aurtengoan euskal dantza tradizionalez ikasteko hainbat dantzari eta dantza adituren eskutik. Epemuga izena emateko ekainaren 18a izango da.

Gehiago irakurri...


La Platako Universidad del Este-k Honoris Causa Doktore izendatuko du Alberto Irigoyen historialari uruguaitarra

2018/05/15

Alberto Irigoyen Artetxe euskal diasporaren ikerketari ekarria handia egindako historialari uruguaitarra

Alberto Irigoyen Artetxe euskal diaspora uruguaitarreko oso kide aktiboa da. Euskal kulturaren aldeko hainbat lan egin ditu editore ere baden Irigoyenek, tartean Euskal Herritik kanpo 1875-1975 urteen artean argitaratu ziren ehunka euskal aldizkari digitalizatu, emaitza DVD formatoan mundu osoko euskal etxe eta euskaltzaleei Jaurlaritzak helarazi zielarik. Hori guztia eta bere ibilbide osoa gogoan, La Platako (Argentina) Universidad del Este-k, Honoris Causa Doktore izendatuko du aurten euskal-uruguaitar historialaria.

Gehiago irakurri...


Oñatiz maitemindu zen bikote amerikarrarena: Boiseko Juli Txakartegi eta Patxi Lostra Oñatin dira bolada baterako

2018/05/14

Juli eta Patxi, Julianne Txakartegi eta Francis Anton Lostra, Oñatiko Plazan (arg. EA-Goiena)

1978an etorri ziren lehenengoz Oñatira Julianne Txakartegi eta Francis Anton Lostra, Boiseko Unibertsitateko programa baten baitan; Boisekoak izan arren, hainbat senide dituzte Euskal Herrian; orain, erretiroa hartuta, Oñatira itzuli dira denboraldi baterako. Eneko Azurmendik sinatzen du artikulua Goiena aldizkarian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia