euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gutxiago falta da: Euskal Jaialdi Handia antolatu dute bertako euskaldunek Connecticut-eko New London-en ekainaren 23an

2018/05/28

New Londoneko Euskal Jaialdiko kartela

New England Basque Club euskal etxea du antolatzaile, eta AEB ekialdeko euskal jairik handiena izatekotan antolatu dute, itsasondoan. Euskal Etxearen sortzaileak garai batean bertara lanera etorri ziren pilotariak edo haien ondokoak izan zirenez, euskal kirolek leku berezia izango dute festan, baina baita musikak, dantzak eta gastronomiak ere. Espektatibak handiak dira eta partaide izango direnen artean, AEBetako Mendebaldetik eta Euskal Herritik etorritako dantzari eta musikariak daude, baita New Londoneko Udala ere, alkatea buru. 

Gehiago irakurri...


Euskaraz sortutako publizitatea sustatzeko 6. Euslogan lehiaketa antolatu dute, aurten sagardoaren inguruan

2018/05/28

Ekainaren 3a da 2018ko Eusloganerako esaldiak bidaltzeko epemuga

Donostiako AEK-k Euslogan lehiaketa antolatu du seigarren urtez, euskara ikasle zein euskaldun ororentzat. Erdarazko goiburu edo esloganak nagusi direla ikusirik, euskarazko sormena landu eta publizitate arloa euskalduntzea da lehiaketaren helburua. Aurtengo ekitaldian sagardoa sustatzeko esaldiak aurkeztu beharko dira. Diasporatik ere parte har daiteke, baina, hori bai, gogoan eduki epea datorren igandean, ekainaren 3an bukatuko dela.

Gehiago irakurri...


Diaspora ardatz duen Urazandi bildumako bi izenburu berri kaleratu dira, New Yorkeko eta Madrilgo euskaldunez

2018/05/25

Koldo San Sebastián, Marian Elorza, Gorka Alvarez eta Estíbaliz Ruiz de Azúa

Hauek dira bi liburukien izenburuak: "Newyorktarrak, orígen de la Comunidad Vasca de Nueva York 1880-1955" --Anna M. Aguirre euskal-newyorktarra eta Koldo San Sebastian kazetaria egile-- eta "La Congregación de San Ignacio: El asociacionismo vasco en Madrid en el umbral del siglo XX" --Estíbaliz Ruiz de Azua y Martínez de Ezquerecocha historialaria egile--, hurrenez hurren Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumako 30. eta 31. zenbakiak. Biak daude dagoeneko eskuragarri interneten Euskadi.eus atarian.

Gehiago irakurri...


Alicia Aguirre lehendakari zena omenduko du Mendozako Denak Bat-ek haren ezusteko heriotzaren hilabete pasexera

2018/05/25

Urte batzuk ditu argazkia baina oso adierazgarria da: Alicia Aguirre bere Euskal Etxeko gazteek inguratuta

Benetako zartakoa izan zen bere tupusteko heriotza. Euskal etxeko lehendakari izateaz gain askorentzat "lagun bat" zen, "erakundearen motorea". Denak Bat proposamen bikoitzarekin dator asteburu honetan: larunbatean, euskal zinema proiektatuko du eta igandean, egoitzaren inaugurazioaren 15. urteurrena ospatuko. Egitarau horren barruan, bazkide eta adiskidez inguratuta, "omenaldia egingo diogu, apirilaren 13an joan zitzaigun Alicia Aguirre Markuleta lehendakari, euskara irakasle eta lagun maiteari", dioskute.

Gehiago irakurri...


Rocio Basterra Viedma-Patagonesko Aberri Etxeko lehendakari hautatu du elkarte patagoniar honetako Batzarrak

2018/05/24

 Raul Goykochea eta Rocio Basterra (argazkia NoticiasNet)

Jardunbide luzea du Rocio Basterra de Vall Iturriak Viedma eta Carmen de Patagones eskualdeko Aberri Etxean: dantzari, euskara irakasle, txikien monitore… Orain ordea engaiamendu handiagoko kargu bat eman diote; izan ere lehendakari hautatu dute azken Batzarrean, eta Etxeko lehendakari gazteena eta aurreneko lehendakari euskalduna izango da. Rocio oso hunkituta agertu zaio EuskalKultura.com-i hautatze honek dakarren errekonozimenduagatik eta hasia da dagoeneko planekin lanean.

Gehiago irakurri...


Asteburuan Euskal Besta da Bakersfield-en: EHko eliteko lau pilotari gazte arituko dira bertan eta San Frantziskon

2018/05/23

Bakersfield-eko 2018ko Euskal Bestaren kartela. Afixaren egilea, Pierre Igoa

Markel Lizeaga, Xabi Erostarbe, Andoni Ugalde eta Iker Irribarria dira Euskal Herritik Kaliforniako euskal kantxetarako bidean jarri diren pilotariak. Lehenik datorren asteburu honetan Bakersfield-eko euskal etxeak, Kern County Basque Club-ek ospatuko dituen euskal festetan arituko dira. Eta hurrengo asteburuan, ekainaren 1ean, San Frantziskoko Euskal Etxeko kantxan, bertako euskal afizioaren gozagarri. Aukera aparta Kalifornia eta AEBetako pilotazaleentzat, lau gazteon eliteko euskal pilota bertatik bertara ikusteko.

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak historia eta oraina batu zituen 95. urteurreneko jai koloretsuan

2018/05/23

Comorodo Rivadaviako Euskal Echea Elkartearen 95. urteurren afaria

Jai erraldoi batekin ospatu zuen bere 95. urteurrena Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak. Ospakizun programa astebete luzatu zen eta joan den larunbatean bukatu Patagoniako Euskal Etxeen Topaketarekin eta 300tik gora lagun bildu zituen urteurren afariarekin. Sara Pagola Euskadiren ordezkariak eta Javier Ederra FEVAko lehendakari berriak ere bat egin zuten buruzagi, bazkide eta lagunen bozkarioarekin.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak-en gonbidapen irekia ekainaren 9an eratu duen Mintzodromo eta Triki-poteoan parte hartzeko

2018/05/22

Mintzodromo eta Triki-poteoa Euskaltzaleaken

Euskararen aldeko ekitaldi bikoitza ari da antolatzen Buenos Aires hiriburuko Euskaltegiak ekainaren 9rako. Iluntzean bere zazpigarren Triki-poteoa egingo du eta trikien eta panderoen erritmora San Telmo auzoko kaleetan pote batzuk hartuko dituzte bertaratzen direnek.. Hori baino lehen, ordea, lehenengo Mintzodromo batekin animatuko da Euskaltzaleak. Euskaldunak oro eta Buenos Airesko eta inguruko euskal etxeetako euskara ikasle guztiak ere gonbidatuta daude egun osoko ekitaldira!

Gehiago irakurri...


Javier Clua buru duen Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritu du La Platako Euzko Etxeko Batzar Nagusiak

2018/05/22

Maiatzaren 20an egindako Batzarren ondorioz, Zuendaritza Batzordea berritu du Euzko Etxeak 2018-2019 eperako. Irudian, osatzen dutenak.

Urteko Batzar Nagusia egin zuen joan den larunbatean La Platako Euzko Etxeak, eta besteak beste Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritzeko hauteskundeak egin zituen. Nagusiki, Javier Clua lehendakari duen elkarteak ez du aldaketa handirik izango eta Jorge Batiz-ek segituko du lehendakariorde, Iñaki Azcaratek idazkari, Maria Ángeles Berrueta sartuko da idazkariorde, Sergio Ochotorena segituko du diruzain, eta Patricia Pulidok diruzainorde. Zerrenda osoa datozen lerroetan.

Gehiago irakurri...


Euskal gaia duen edo nolabait euskaldunei lotutako obraren baten idazle zara ingelesez? Hona argitaratzeko aukera

2018/05/21

Basque Writing Contest 2015. urtean antolatu zen lehenengo aldiz AEBetan, euskal originalei argitaratzeko aukera ematearren

Izan ere, 500 dolar eta obra argitaratzea du lehenengo sari Renoko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak Boiseko BSU Unibertsitateko Euskal Ikasketekin batera aurten ere deitu duten idazketa lehiaketak. Ingelesez idatzitako lanentzat da, beti ere euskal gaia edo euskal protagonistak dituztela, edo modu batez edo bestez euskaldunekin lotura duten idazlanak badira. Originalak aurkezteko epea irailaren 15erainokoa da, erantzuna urte azkenerako.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia