euskal diaspora eta kultura
2018/06/11
2018/06/11
Txomin Agirreren Kresala izan da 2018ko edizio honetan irakurgai hautatutako eleberria. Mundu osoan barreiatutako 33 euskal etxetako irakurleen partaidetza izan du Berlindik Tokioraino eta San Frantzisko edo Erromatik Txileko Santiago eta Australiako Sydneiraino. Nobela 400 pasartetan banatu eta Euskal Herriko gizarteko hainbat profesional, kultur-jende, idazle, politikari, kazetari. eliz-pertsona, Unibertsitateko partaide... izan dira ikurle, Bilbo Zaharra Euskaltegia antolatzaile eta Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Laboral Kutxa babesle.
2018/06/08
2018/06/08
Ahaidetasun-gradu ezberdineko Arrazola deituradun ehundik gora pertsona bildu dira Cartagena de Indiasen, Familiaren 3. Topaketan. Aurreko bi elkarretaratzeetan bezala, erabat arrakastatsua izan da 2018ko ekitaldia eta ondorioz hurrengo bi bilkuretako lekuak adostu dituzte dagoeneko familiakideek: 2020an Flandrian eta 2022an Mexikon, antolatzaileek adierazi digutenez..
2018/06/07
Euskal asteburua bizi izango du Nevada Iparraldeko Winnmucca herriak, bihartik aurrera eta igande arratsalderaino 2018ko NABO Biltzar Nagusiaren eta Euskal Festen egoitza izango baita ekainaren 8, 9 eta 10ean. Bihar goizean, 7:30etatik aurrera, herrial osotik eta Kanadatik etorritako NABO delegatuak hasiko dira biltzen eta federazioaren 2018ko Biltzar Nagusiari ekingo diote, eta besteak beste lehendakari berria hautatuko dute. Arratsaldez, festei emango zaie hasiera, igande arratsaldean programa amaitu arte,
2018/06/07
Besarkada sinbolikoa Cordoba probintzia argentinarreko Villa Maria hiriko Gernikako Arbolaren kimuari eman zioten bertako Euzko Etxeak eginiko deiari erantzun zioten lagunek. Eta egin ere datorren igandean Bilbo, Donostia eta Gasteiz batuko dituen Giza Katearekiko atxikimenduz egin zuten. Gure Esku Dagok eratutako ekimenarekin ere bat egin dute diaspora argentinarrean Chascomus eta Rosarioko Euskal Etxeek. Eta maiatzean, "Buenos Aires celebra" ekitaldira bildutako hainbatek. 201,9 km-ko luzera izango du EHko kateak.
2018/06/06
Eusko Jaurlaritzak onespena eman dio bere astearteetako Kontseiluan, munduko Euskal Gizataldeetan premia larrian dauden herritarren egoera eta laguntza-beharrei aurre egiteko 2018ko Deialdiari. Orain artean bezala bezala, dirulaguntzok Euskal Etxeak lankide bideratuko dira eta kopurua zerbait igo dute, aurtengoan 202.000 euro banatuta. Onepenaren ondotik, Deialdia datozen egunetan argitaratuko da EHAA buletin ofizialean, eta hortik aurrera hilabete epea zabalduko da eskabideak aurkeztu ahal izateko.
2018/06/06
Dantzariak beti daude dantzatzeko prest eta Rosariokoek ezin izan dute irailera arte itxaron Euskal Etxeak orduan ospatzen duen Dantzari Eguneko festara arte. Dantzarako grina lagun, Dantzari Egunaren Aurretiko Jaia deitu duten hitzorduan bildu ziren, joan den ostiral gauean, garai guztietako dantzariak partaide. Berri honekin batera, berbegiratua eman diegu Santa Fe probintzia argentinarreko hiri honetako azken boladako jarduerei.
2018/06/05
Hogei bat kolektibitate bildu ziren azken igandean Entre Rios probintzia argentinarreko Concordia hiriko ‘Peatonal del Bicentenario’ pasealekuan bertako jaialdi artistiko gastronomikoan parte hartzeko. Hiriko Immigranteen Elkarteko kide den Ibaiko Izarrak sukaldaritza standetan eta tauletan ere ordezkaritu zuen Euskal Herria; tauletan gainera, nobedade batekin: elkarteko txikien taldearen aurkezpenarekin.
2018/06/04
Nafarroatik at bizi diren nafarren urteroko hitzordu hau bere 30. ediziora iritsi da joan den larunbatean Garesen. Egun osoko bilkura honek hiru antolatzaile biltzen ditu urtero, esan nahi baita Espainiako Nafar Etxeen federazioa, Nafarroako Gobernua eta urte horretan egoitza den herriko udala. Hiru erakundeetako buruak mintzatu ziren Nafarroatik ateratako emigranteei euren ahalegina aitortu eta eskerrak emanez euren sustraiak mententzeagatik eta dauden tokietatik Nafarroari eginiko ekarpenagatik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus