euskal diaspora eta kultura
2018/06/15
‘Manos amigas-Esku Lagunak’ Elkartearen eskutik, La Pampa probintziako Gral. Achako Euskal Etxea Nazioko Olinpiada Berezietan ari da parte hartzen futbol, atletismo eta igeriketa kiroletan. Ikurrinaren koloreak behin baino gehiagotan igo dira podiumera Santiago Perez eta Anabela Romero igerilariek sari bana irabazi baitzuten estilo libre eta bular estiloan, hurrenez hurren.
2018/06/14
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin diote joan den asteazkenean Paulita López González “gudako umeari”, eta bizi den Traparango erresidentzian bisitatu dute Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sánchez Roblesek. 1928an, 9 urte zituela SESBera erbestaratu zuten Paulina, aurten, 90 urte dauzkala etorri da bueltan Bizkaira, eta bertako zahar egoitza batean bizi da.
2018/06/14
2018/06/14
Aitor Alava buru duen Ekin Kultur Taldeak bere bosgarren tailerra eskaini du aurten Tandilgo Euskal Etxean. Hogeita hamar bat gaztek hartu zuten parte egun osoan luzatu zen ekitaldian, lagun arteko afari batekin bukatuta. Tailerrean eduki teoriko eta praktikoak eman ziren eta afalosteko ikuskizunean tailerrean ikasitakoak erakutsi zuten parte hartutako dantzariek.
2018/06/13
2018/06/13
2018/06/13
2018/06/12
2018/06/12
"Euskal Herria: migrazio handien lurraldea" izeneko proiektua abiatu da joan den asteko asteartean Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaritzaren eskutik. Lehenengo saioa Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean egin da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleen artean. Irekiaren bidez eskuratu dugun erreferentzia da honakoa.
2018/06/12
Bere lehen Mintzodromoa eta zazpigarren Triki-poteoa egin ditu asteburuan Buenos Airesen bertako Euskaltzaleak euskaltegiak, jende gazte ugari lagun. Mintzodromoan, bertako ikasle eta irakasleek ez ezik, La Plata eta Necocheakoek ere hartu zuten parte. Triki-poteora lagun gehiago gehitu ziren, tartean Laurak Bat-eko musikari eta dantzariak eta Buenos Airesko Nafar Etxeko eta Cañuelasko Denak Bat-eko dantzariak ere. Argentinan dabilen EHko ikasle koadrila batek ere jarri zion bere ukitu berezia egunari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus