euskal diaspora eta kultura
2018/06/27
2018/06/26
2018/06/26
Gero eta gehiago dira Hego Amerikako euskal diasporan sanjuanak ospatzen dituzten euskal etxeak. Hotza gorabehera, edo agian hotza dela eta, –gogoratu ekainaren 21ean Ekuadorraren alde honetan hasia dena negua dela–, suak dira ekitaldietako protagonista nagusiak. Gaurko artikuluan, su eta festa horietako batzuen adibide batzuk: Buenos Aires, Bahia Blanca, Chivilcoy, Las Flores, Mar del Plata, Montevideo, Necochea eta Viedma-Patagones hirietan egindako ospakizunen argazki galeria.
2018/06/26
2018/06/25
2018/06/25
Hego Amerikako Jokoen 2018ko edizioa Bolivian jokatu da, Cochabamba hirian. Lehiaketaren XI. edizio honetan, hamalau herrialdetako ordezkariak aritu dira 35 kirol diziplinatan. Pilotan maila ona erakutsi dute kirolariek, guztiak Argentina, Bolivia, Peru, Txile eta Uruguaiko ordezkari.
2018/06/25
2018/06/23
Iritsi da New Londonen Basque Fest-en data. Zerua goibel, baina New Londonen larunbat goizeko lehenengo ordua denean ari gara idazten lerrook, eta badirudi oraindik aukera dagoela eguraldiak eguna apur bat errespeta dezan. Euria eginik ere, ekitaldiek aurrera egingo lukete, hiriko plaza nagusian ipinitako oihaldendapeak babestuta. Baina larunbateko gauzez astelehenean informatuko dugu. Gaurkoan, Basque Fest-en bezpera dugu aipagai. Hona ostiralean egindako trikipoteoko bideo eta argazkiak.
2018/06/22
2018/06/22
Venezuelako Euskal Etxeen Federazioa antolatzaile, herrialdeko euskal etxeetako kide eta ordezkariak deituak zeuden ekain honetako lehenengo asteburuan elkarrekin bildu eta gai komunak aztertzeko, eta senidetasun egun bat pasatzeko. Caraboboko Eusko Etxea bilera-leku, bildutakoek Eusko Jaurlaritzari aurkezteko plan bat eztabaidatu zuten, "gure herrialdeak bizi duen eta gure bazkideek pairatzen duten osasun eta asistentzia egoera larriaren aurrean", adierazi diote EuskalKultura.com-i euskal venezuelar federazioko iturriek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus