euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Zine Ziklo arrakastatsuaren ostean Cipollettiko Liburu Azokan hartuko du parte 'Konfluentziako Euskaldunak'ek

2017/09/25

'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxearen Zine Zikloa

Aretoa jendez mukurru burutu zen Cipolletti hirian, Rio Negro probintzian, ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak antolatutako Euskal Zine Zikloa. Horren aurretik, datorren asteburuan, bere ordezkariak bidaliko ditu 'Konfluentziako Euskaldunak'ek Viedman egingo den Patagoniako Euskal Etxeen 4. Topaketara. Ekimenez beterik agerten da euskal etxe gaztea, elkarteko lehendakari Oscar Mendiberrik EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

Gehiago irakurri...


Iruñeko alkate Joseba Asironek Rosario Nafar Etxeko lehendakari berria, Raul Amatriain, errezibitu du

2017/09/25

Harreraren argazki ofiziala Joseba Asiron eta Raul Amatriain erdian

Iruñeko alkate Joseba Asironek Udaletxeko bulego ofizialean errezibitu du Rosarioko Nafar Etxeko lehendakari berria, Raul Osvaldo Amatriain. Elkarretaratzea Diasporako ordezkaria Nafarroara, bere burua aurkeztu eta lotura-hariei eutsi eta komunikazioa eta elkarlana sakontzearren egiten ari den bisitaren baitan kokatu behar da, joan den abenduan nafar etxe rosariotarreko bazkideek hautatua izan ondoren.

Gehiago irakurri...


Immigranteen hilabetean, 300 pertsonatik gorak antzeztu zuten Trenque Lauquen-en lehenengo etorkinen iristea

2017/09/22

Trenque Lauquengo dantzariak 'Inmigrante' izeneko ikuskizunean, itsasontziaren aurrean

Aurrera darraite Argentinan Immigrantearen Eguneko hilabeteko ospakizunek. Proposamen erakargarrienen artean, Trenque Lauquengoa bat izan daiteke, hiriko kolektibitate guztiak partaide, ‘etorkinen iristea’ antzeztu baitzuten 300 bat artistak Udaletxearen aurrean eskainitako ikuskizun adierazgarrian. Baina euskal gizataldea ez zen soilik Trenque Lauquenen jendaurretu. Concordian, Pergaminon eta Tandilen ere izan zuten partaidetza nabaria euskal etxeek herri bakoitzeko 2017ko Kolektibitateen Jaietan.

Gehiago irakurri...


Miguel Etxebarria margolaria Argentinara iritsi da ‘Vascos de allá. Vascos de acá’ bere erakusketa aurkeztera

2017/09/22

Miguel Etxebarriaren bi margolan: "Euskal jai, Aizkolari" eta "Vascos de Patagonia"

Miguel Etxebarriaren margolanek Euskal Herriko ohiturak, pertsonaiak, koloreak… adierazten dituzte, Euskal Herri bertako testuinguruan islatuak, edo konparazio baita Argentinako inguruan ere. ‘Vascos de allá. Vascos de acá’ (Hango euskaldunak. Hemengo euskaldunak) erakusketa San Nicolasen eta Buenos Airesen ikusi ahal izango da datozen asteetan. San Nicolasen, Euskal Aste Nazionalaren baitan; hiriburuan, berriz, azaroko azken egunetan, Legislaturan.

Gehiago irakurri...


Bere II Argazki Lehiaketa antolatu du Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak: ikus oinarriak eta parte hartu!

2017/09/21

Bigarren edizioa du iaz hasi zen Sao Pauloko euskal-brasildar egutegi eta lehiaketa honek

Bere II Argazki Lehiaketa antolatu du Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak: Gaia "Euskal diaspora" delarik, euskal etxeetako kideak eta euskal diasporako edozeinek har dezake parte, gaiari loturik. Ian ere, antolatzaileek munduko euskal etxe eta komunitateetako jardun eta errealitateak nahi lituzkete bildu eta islatu. Hobekien baloratutako argazkiak Eusko Alkartasunaren 2018ko paperezko egutegia egiteko erabiliko dira. Epea parte hartzeko, urriaren 10a. Ez denborarik galdu eta animatu!

Gehiago irakurri...


Saladilloko Carlos Zarragoicoechea 55 ordu eta 4 minutuz ibili da bizikleta gainean, bertako errekorra hautsiz

2017/09/21

Carlos "Caia" Zarragoicoechea, marka berriaren jabea

Berri ugari iritsi zaizkigu azken egun hauetan Saladillo hiriko Itxaropen Euskal Etxetik. Auzoko eskola bateko ikasleen bisita, Euskal Zine Zikloaren saio berriak, Loiolako San Inazioren irudiaren tronuratzea... Baina bitxiena, dudarik gabe, herriko errekor bati dago lotuta. Carlos "Caia" Zarragoicoechea 55 ordu baino gehiago ibili da bizikleta gainean Saladilloko plaza nagusiaren inguruan eta 1977. urtean ezarritako marka bat hautsi ahal izan du.

Gehiago irakurri...


Igor Yebra bilbotarra proposatu dute Uruguaiko Sodre Ballet Nazionaleko zuzendari, egungo Boccaren lekukoa hartzeko

2017/09/20

Juan Mari Arzak Igor Yebrarekin Madrilgo El País-ko Smodak duela gutxi argitara emaniko erreportaje batean (arg. Gianfranco Tripodo)

Uruguaiko Sodre Ballet Nazionalak zuzendaritza artistiko lanpostua eskaini dio Igor Yebra dantzari euskaldunari. Erabakia behin betikoa ez bada ere, baletaren gidaritzan zapi urte zeramatzan Julio Boccaren lekukoa hartuko luke horrela Yebrak, Latinoameriketako ballet prestigiotsuenetako batetan. Dantzariak agertu du dagoeneko, soilik bere izenaz oroitzea ardura horretarako eta proposamena bera hartu izana ohore handi bat dela dantza arloko edozein profesionalentzat.

Gehiago irakurri...


Bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatuko du Nafarroako Gobernuak, goreneko babes maila emanez

2017/09/20

Bertsolarien Elkarteko webguneak berehala islatu du Nafarroako Gobernuak atzo adierazitako pausoa

Nafarroako Gobernuak kultura-intereseko ondasun deklaratuko du bertsolaritza, ondasun ez-material gisa, Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak egindako proposamenari jarraiki. Ondorioz, Kultur Ondareari buruzko Foru Legean adierazitako goreneko babes maila jasoko du, aurten bertan. Sei izanen dira honela Nafarroako kultura intereseko ondasun deklaraturiko elementuak: Lanzko inauteria (2009), Ituren eta Zubietako inauteria (2009), Hiru Behien Zerga (2011), Luzaideko bolantak (2012) eta Cortesko paloteadoa (2014).

Gehiago irakurri...


Bonbardaketaren 80. urteurrena: Gogoetarako Euskal Katedra Askea antolatzaile, UNLPko Hari Laukoteak ‘Guernica’ suitea eskaini du (bideoa)

2017/09/19

‘Gernika: iruditik soinura’ La Platako Pasaje Dardo Rocha Kultur Gunean

Bonbardaketaren 80. urteurreneko urtearen baitan,‘Gernika: iruditik soinura’ jarduera antolatu dute La Platako Unibertsitateko (UNLP) Gogoetarako Euskal Katedra Askeak eta hiriko Euzko Etxea elkarteak. Hiru zatitan banatua, Picassoren koadroa hartzen du ardatz musika-lanak. Eskainitako programan, pinturari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen lehenik Jose Saldias adituak eta bere musika pieza aurkeztu zuen ‘Guernica’ suitearen egilea den Maximo Pujol maisuak, Unibertsitateko Hari Laukoteak suitea jo aurretik.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxea administratzaile baten bila dabil, erakundeko lan-taldean integratzeko

2017/09/18

Bartzelonako Euskal Etxea elkarte dinamiko, ekimentsu eta engaiatua da euskal kulturarekiko eta bere inguru katalanarekiko

Bartzelonako Euskal Etxeak abisua plazaratu du bere lan-taldean integratzeko administrari baten lanpostua eskaintzeko. Etxeko kontularitza eta administrazioa eramango luke, lanari dagokion titulua beharko luke, antzeko postuetan eskarmentuduna izan eta gaztelaniarekin batera, euskara eta katalana jakitea balioetsiko da. Goizez lan egiteko da eta ekimena, motibazioa eta talde-lanean aritzeko gogoa aintzakotzak hartuko dira oso. Proposamenak irailaren 25eraino (datorren astelehena) jasoko dira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia