euskal diaspora eta kultura

2018/06/22
2016an sortutako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak mota askotako proposamenak eskaini dizkio bi urte hauetan Neuquen (Neuquen probintzia) eta Cipolletti (Río Negrokoa) hirietako euskal gizataldeari. Apiriletik aurrera, ordea, era formalago batean ari da, erakundeak Lege-Izaera lortu baitu. Estatus berriarekin Euskal Etxeari egin gitzakeen aktibitateen esparrua zabaldu zaio ...
2018/06/22
‘Hipólito Yrigoyen. Primer centenario de la soberanía popular’ izenburuko bere liburua aurkeztu zuen ekainaren 15ean Cesar Arrondo irakasle euskal-argentinarrak Azulgo Gure Txokoaren egoitza berrian. Hogeita hamar bat lagun inguratu ziren aurkezpenera, tartean elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Hiriko hedabideak ere bertaratu ziren euskal etxera hitzaldiaren berri eman eta ...
2018/06/21
New England Basque Club euskal etxearen apustu handia da eta bolondres talde bat, elkarteko lehendakari Juan Mari Aramendi buru, gogor eta etengabe aritu da lanean azken hilabeteotan bihar arratsaldean modu informalean hasi, eta ofizialki larunbatean egun osoan izango den euskal festa berri hau erabateko arrakasta izan dadin. Ez da jateko, edateko eta musika eta girorik faltako. EHko sagardoa, ardoa, gastronomia, musika, kantu eta dantzak osagai izango dira. Eta kabalkada, herri kirolak...eta gehiago.
2018/06/21
‘Euskarabentura’ 16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek Euskal Herrian barrena egingo duten espedizio bat da. Partaideak hautatzeko egindako deialdia diasporan ere egin zuten antolatzaileek eta izena eman zuten lagunen artean Imanol Basterra argentinarra aukeratu zuten Hego Amerikako euskal diasporaren ordezkari. Imanol Basterra Viedma eta Carmen de Patagonesko Euskal Etxeko dantzari eta goi mailako euskara ikaslea da. Zorionak, Ima!
2018/06/21
‘Amalur’ Euskal Jatetxea sukaldaritza proiektu bat baino gehiago izango da: euskal kulturaren adierazpen ugari ‘dastatu’ ahal izango dituzte Buenos Airesko Laurak Baten egoitzara bertaratzen diren bezeroek. Sukaldeko izarrak, ordea, arrainak eta itsaskiak izango dira. “Eta Buenos Airesko patata tortilarik onena ere eskainiko dugu” adierazi dio EuskalKultura.com-i ‘Amalur’ jatetxeko arduraduna den Shanti Aboitizek.
2018/06/21
Buenos Aires probintziako Jose C. Pazeko Euskal Etxeak urteko bere jai nagusia ospatu zuen ekainaren 10ean. Urteurren festan ohiko programa jarraitu zuten antolatzaileek: gonbidatuei ongi etorria emateko ‘Aurreskua’ dantzatu zuten ‘Gure Talde Alaia’ taldeko bi kidek. Eta ondotik ohiko paella erraldoiaz gozatu ahal izan zuten Euskal Etxeko egoitzan bildutako lagunek.
2018/06/20
Gaur eta bihar, ekainaren 20 eta 21an, burutuko da Forum for Iberian Studies kongresua Oxfordeko Unibertsitatean. Bi urtero egiten den topaketa honek Iberiar Penintsulako hizkuntza eta kulturen ikasketak ditu ardatz. 50tik gora aditu bilduko dituen 18. edizio honetan Kirmen Uribe izango da hizlari nagusietako bat, antolaketan kolaboratzaile den Etxepare Euskal Institutuak ohar batean adierazi duenez.
2018/06/20
"‘Indarra Trio’ hirukoteak ganbera-musika egiten du, ukitu herrikoi batekin”, esanez aurkezten dute euren taldea eta euren musika. Taldea lehenengo urratsak ematen ari da oraindik Buenos Aires hiriko agertokietan eta bihar Celta Bar-eko ‘Facundo Cabral’ aretoan joko du. ‘Indarra Hirukote’ak lotura handia du euskal kulturarekin; euskal izena izateaz gain, euskal errepertorioko pieza batzuk ere prestatzen ari baita bere ikuskizunean sartzeko.
2018/06/20
EuskalKultura.com-ek tenorez adierazi zuenez, Philippe Acheritogaray da NABOko lehendakari berria, Ipar Ameriketako euskal etxe eta elkarteen bilgune den erakundeko buru hautetsia 2018-2019 epealdirako, presidente kargua urtero hautatzen baita NABOn. Erakundeko delegatuek, Nevadako Winnemuccan eginiko Biltzar Nagusi edo 'Convention'en hautatu zuten, aldarrikatuta. Hona karguratu ostean euskal komunitateari luzatzen dion lehenengo mezu edo agurra, eskerrak emanez eta bere asmo eta kolaboratzaileen aipua eginez.
2018/06/19
Eusko Jaurlaritzak bide eman dio Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta euskal etxeen federazioentzako eta konfederazioentzako diru-laguntzen aurtengo deialdiari. Diru-laguntza horiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez banatzen dira, orotara 902.306 euro banatuta. Laguntzaren zatirik handiena –782.306 euro– Euskal Etxeen urteko programak edo jarduera ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus