euskal diaspora eta kultura
2017/11/21
Aspaldiko proiektua gauzatzen hasia da 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxea eta kulturgune bihurtuko den ‘Gernika Lekua’ren lehenengo harria abenduaren 3an, ENE Euskararen Nazioarteko Egunean eta Euskal Etxearen 25. urteurren egunean ezarriko dute. Hau ez da izango, ordea, urteurreneko programaren ekitaldi bakarra. Izan ere, abenduaren 8, 9 eta 10ean Euskal Etxeen Nazioarteko Topaketa batera gonbidatzen dute euskal uruguaitarrek.
2017/11/21
Hamaika aldiz erabiltzen dugu orrialdeotan 'irakurle' edo 'lektore' hitza, munduko hainbat unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakasleak aipatzeko. Baina zer da irakurle bat? Zein da zehazki bere lana? Nolakoa da bere egunerokoa? Etxepare Institutuak, irakurletzen inguruan sor daitezkeen galderak erantzutea erabaki du. Eta hori egiteko, nor hobeto irakurle bat baino? Hona Alemaniako Leipzig-eko Unai Lauzirika irakurleari bere lanaz eginiko elkarrizketa.
2017/11/20
Mintegia Xabier Lasa irakasle tolosarrak eskainiko du, Patagoniako Euskal Etxeek sortutako ‘Patagoniarantz’ programaren barruan. Jardunaldiak bihar asteartea eta etzi osteguna izango dira, Unibertsitateko instalazioetan. Asteazkenerako, berriz, beste ekintza bat proposatu dute neuquendarrek irakasle beraren eskutik. Etzidamu, asteazkena, azaroaren 22an, hitzaldi bat emango du Xabier Lasak euskal kulturari buruzk Alberdi Kultur Gunean. Aktibitateak libre eta doan dira.
2017/11/17
Eguraldia lagun, dantza ikuskizun ederra oparitu zioten euskaldunek San Nicolaseko herri osoari igande goizean. Goiz eguzkitsuan, euskal –eta argentinar– dantzak, euskal musika tresnen soinuak eta batez ere ikurrinaren koloreak sendo nabarmendu ziren Mitre Plaza ingurukoetan. Bazkaria bukatuta, aurtengoz agur esatea baino ez. Eta Damian Cebey lehendakariari egokitu zitzaion izan agurtzeko eta hurrengo Euskal Asterako gonbitea luzatzeko ohorea. Hona 2017ko Euskal Aste Nazionalaren azken kronika.
2017/11/17
Egilearen 504 dokumentu digitalizatu eta sarean eskuragarri ipini ditu Jakinek. Tartean edozein euskaltzaleri funtsezkoak egingo zaizkion erreferentzia lanak, euskararen historia sozialari buruzkoak, baita Euskal Herriaren historia erlijiosoari buruzkoak ere. Intxaustiren terminologia alorreko ekarpena ere ez da batere makala izan. Izan ere, zinez emankorra izan da 2004tik aurrera Ohorezko euskaltzaina den segurarra, lanean jarraitzen duen pertsona, bestalde, ekarpen baliosa egiten segituz gure gizarte eta kulturari.
2017/11/17
Bisita egin dute Necocheako Euzko Etxera --eta bertako egoitza eta instalazioak, bereziki kirol arlokoak erakutsi zaizkie-- Buenos Aires Probintziako Kirol zuzendari Gabriel Lunz-ek eta Necochea hiriko Cambiemos-eko Graciana Maizzanik. Kostaldeko hiriko euskal etxea Argentinako handienetakoa da eta bere baitan kirol instalazio esanguratsuak biltzen ditu, euskal pilota praktikatzeko, baina baita ere saskibaloia eta beste zenbait kirol.
2017/11/16
Hogeita hamar dantza talde oholtzagaineratu ziren joan den larunbatean 2017ko San Nicolaseko Euskal Aste Nazionaleko Gaualdia. Baina ez ziren guztiak euskal kolektibitatekoak; izan ere, Kataluniarekiko adiskidetasuna adierazteko, La Platako Kataluniar Etxeko dantzariak gonbidatu zituzten antolatzaileek Euskal Asteko dantza emanaldi nagusiko parte izateko. Lehenengo parte tradizionalagoaren ondotik, ikuskizunaren bigarren zatian koreografia modernoagoak aurkeztu zituzten taldeek.
2017/11/15
San Nicolaseko Udal Antzokian izan zen Euskal Asteko dantza ikuskizun nagusia eta oso kritika onak jaso zituen dantza zuzendaritzaren proposamen berriak. Emanaldian elkarri lotuta aurkeztu ziren dantzak, bata bestearen atzetik, talde bakoitzak nolabaiteko harrera eginez hurrengoari. Larunbateko ekintzak, alabaina, goizean hasi ziren eta egun osora luzatu ziren: ohiko bilerak, Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien bisita, zinea, danborrada eta kalejira dantzaldira joateko tartean. Hona argazki eta bideo kronika.
2017/11/15
Urtero sasoi honetan bezala, Laburbiraren edizio berri bat ari da antolatzen Euskaltzaleen Topagunea. Ekimen honen bidez, urtero euskaraz ekoitzitako film laburren zerrenda bat osatu eta emanaldiak antolatzen ditu Euskal Herrian eta baita Diasporan ere. Bi dei beraz: Euskal Herrian edo bere diasporan euskarazko film laburrik egin baduzu, idatzi edo deitu mesedez, baitaratzeko; eta, egizu gauza bera, zure euskal etxeak 2018ko Laburbirako partaide izan nahi badu, bertan filmak emanez.
2017/11/14
Argentinako bazterretatik ezezik, Uruguai, Brasil, Txile eta Euskal Herritik etorritako euskaldunek bat egin zuten 2017ko Aste Nazionalean eta euskararen hotsa txoko askotan eta azentu ezberdinekin entzun ahal izan zen San Nicolasen: Mintzodromoan baina baita ere Abesbatzen Topaketan, kalean, kontzertuetan... Aurreko egunak biziak izan arren, ostiralean ekin zitzaion 2017ko Jaiaren programa nagusiari. Argazki kronika honetan, 2017ko Aste Nazionaleko ostiralak utzitako bideo eta irudietako batzuk.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus