euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal argitaletxeen standa eta Kirmen Uribe idazlea euskal literaturaren ordezkari Guadalajarako Liburu Azokan

2017/11/27

Amerika eta munduko 29 hizkuntzak daukate Guadalajaran ordezkaritzarik, tartean euskarak

Joan den asteburuan hasia da hiri mexikarrean, Latinamerikako garrantzitsuena den Nazioarteko Liburu Azoka honen edizio berri bat. Azkeneko zazpi edizioetan urtero izan dute euskal literaturak eta liburu ekoizpenak standa bertan eta halaxe izango da aurten ere, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, hamarretik gora euskal argitaletxe eta Kirmen Uribe poeta eta idazlearen partaidetza medio. Uribe Mexiko Hirira ere hurreratuko da eta bertako Euskal Etxean zein UNAM unibertsitatean ere izango du ekitaldirik.

Gehiago irakurri...


Asteburuan ekingo dio Villa Mariako Euzko Etxeak 2017ko Euskal Kultur Asteari; igandean, ENE ospatuko dute

2017/11/27

Euskal banderadunak Villa Mariako 2017ko Gizatzaldeen Jaian

Biztanlego osoari begirako mota askotako ekintzak antolatzen ari dira Villa Mariako euskal lagunak abenduaren 2tik 9ra egiteko. Omenaldiak, hitzaldiak, musika eta dantza ikuskizunak… Aurtengo Kultur Asteko programaren barruan, instituzioko lagunentzat garrantzi handia duten bi festa ospatuko dira; Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) eta urte amaierako afaria. Berri honekin batera etxe cordobatarretik jakinarazten digute aurten ere arrakasta handiz pasatu dela hiriko Kolektibitateen Jaia.

Gehiago irakurri...


'Markak' filma gaur Berlinen Euskal Etxearen eskutik eta igandean Aitor Etxebarria eta Ensemble-ren kontzertua

2017/11/24

Gaurko emanaldirako afixa Berlinen, hiriko Euskal Etxe antolatzaile

Aurrera darrai Berlingo Euskal Etxea urte amaierako bere kultur proposamenekin eta gonbidapena luzatzen du gaur bertan alemaniar hiriburuan egingo duen 'Markak' filmaren aurkezpenerako, Hannot Mintegia zuzendaria eta Lobak elkarteko Amaia Badiola eta Usua Uribe bertan partaide. Iganderako, Aitor Etxebarria eta Ensembleren kontzertua iragarri du, eta datorren astetik aurrera 'Euskal Zinemaldia Berlinen' gauzatuko du, zenbait euskal filma emanez Euskararen Nazioarteko Eguna den datorren iganderaino.

Gehiago irakurri...


‘Aporte vasco al Uruguay’, Raul Iturria Igarzabalen entsegu rioplatensea, agur eta ohore “Pirinioetako etnia”ri

2017/11/24

‘Aporte vasco al Uruguay. Vasconia Uruguayensis’

Jardunbide luzea du Raul Iturria Igarzabal doktoreak Uruguaiko bizitza politikoan, Partido Nacional alderdian. Ministro eta bitan Durazno departamenduko alkatea izan ostean, ikerkuntza historikoaren uretan sartu da orain Iturria eta hautu honen emaitza du ‘Aporte vasco al Uruguay. Vasconia Uruguayensis’ (Euskal ekarpena Uruguain. Vasconia Uruguayensis’) liburua. Egileak argi dauka, han edo hemen sortuak, “Euskaldunen ondorengoak euskaldunak garela” eta liburua “Pirinioetako etniari eginiko esker oneko omenaldi bat dela” adierazi dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Egun osoko egitarau batekin Unibertsitate Katolikoan gaur ospatuko dute Txileko Santiagon Euskararen Eguna

2017/11/23

Txileko Santiagon gaur ospatuko duten ENE Euskareren Nazioarteko Eguneko ekitaldien kartela

Berez datorren asteko igandean bada ere --abenduaren 3an-- gaur ospatuko dute Santiagon, egun osoko egitarau batez Txileko Unibertsitate Katolikoan (UC), Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzaren eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, Bertsolari dokumentala emango da, pintxo-dastaketa eta Euskara Mikrotailer dinamikoa egingo; eta UCko ikasleek aurkezpenak eskainiko dituzte Euskal Herriko errealitate soziokulturalaren hainbat alderdi erakusteko, guztia musika lagun eta jai-giroan.

Gehiago irakurri...


Bere azkeneko txanpan sartu da Bartzelonan 2017 EH Sona jaialdia: Mice, Namina, Ainara, Doctor Deseo eta Zea Mays

2017/11/23

Datorren larunbatean Doctor Deseo talde bilbotar mitikoak EH Sonaren baitan ekainiko duen kontzertuko afixa

Joan den asteburuan Euskal Herriko eta Kataluniako zenbait talde eta musikari lagun ekimenaren 20. urtebetetzeko kontzertua egin eta afari eta jai batez ospatu ondoren, gaur Euskal Etxean Mice (Miren Narbaiza) eta Naminak eskainiko duten emanaldiarekin bere azken txanpa hasiko du 2017ko Euskal Herria Sona jaialdiak. Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile duen jaialdiak bihar Ainara LeGardon (+ Seward) errezibituko du Be Good arteoan; larunbatean Doctor Deseo, Boveda aretoan; eta abenduaren 1ean, Zea Mays, Sidecar-en.

Gehiago irakurri...


Gero eta gehiago dira Diaspora gertutik ezagutu nahi eta Arrecifesko Euskal Etxearengana jotzen duten euskal eskolak

2017/11/23

Santa Teresita Institutuko ikasleak Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean bisitan

Bigarren urtez jarraian, zenbait ikastoletako ikasleak harremanetan jarriak dira Arrecifeseko Euskal Etxeko 'Lucio Echániz' Liburutegiarekin euskal diaspora argentinarrari buruzko euren informazioa hobetu eta Diasporako Euskal Herria hurbilagotik ezagutu eta galdera-erantzunak trukatzeko. Mota askotako galderak egiten dizkiote neska-mutilek Laura Nobile liburuzainari, gehienak euskal immigrazioaz eta euskal etxeen funtzionamenduaz.

 

Gehiago irakurri...


Argentinako Euskal Liburutegien 18. Bilerak omenaldia egin dio kide izan zuen Maria Marta Arrachea mardelplatatarrari

2017/11/22

Maria Marta Arrachea, Euskal Liburutegien 12. Bilerako aurkezle (argazkia MF Astigarraga)

Argentinako Euskal Etxeetako liburutegien Bilera Nazionala San Nicolaseko Euskal Astearen baitan egin zen. 18. edizioa zuen eta liburutegien kudeaketari lotutako zenbait gai jorratu zituen, tartean Euskadiko eLiburutegia plataforma digitala nola hobekien hedatu Argentinan. Liburuzainek denbora hartu zuten bihotzez omenaldi bat egiteko urtetan Mar del Platako Liburutegiko arduraduna izan zen Maria Marta Arrachea zenari, joan den otsailean eritasun gaizto batek gazte zendua.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak 40 milioi euro bideratuko ditu 2017an garapenerako lankidetzako 105 proiektutara

2017/11/22

Joan den udan munduan zehar barreiatuta garapenerako lankidetza proiektutan ibili diren 30 euskal gazte

Aurten proiektuetarako laguntzak 10 milioi euroan gehitu dira 2016aren aldean. Proiektu kopuru handiena eskubide unibertsalen eta emakumeen ahalduntzearen sektoreetan dago. Perun, Bolivian, Ekuadorren, Guatemalan, El Salvadorren, Kuban, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Senegalen, Saharako  Errepublika Arabiar Demokratikoan eta Palestinan daude proiektu finantziatu gehienak.

Gehiago irakurri...


Bere 25. urteurrenean ‘Gernika Lekua’ren lehenengo harria jarriko du Uruguaiko Saltoko Euskaldunen Taldea EEak

2017/11/21

Uruguaiko Saltoko Euskaldunen Taldeak 25. urte beteko ditu

Aspaldiko proiektua gauzatzen hasia da 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxea eta kulturgune bihurtuko den ‘Gernika Lekua’ren lehenengo harria abenduaren 3an, ENE Euskararen Nazioarteko Egunean eta Euskal Etxearen 25. urteurren egunean ezarriko dute. Hau ez da izango, ordea, urteurreneko programaren ekitaldi bakarra. Izan ere, abenduaren 8, 9 eta 10ean Euskal Etxeen Nazioarteko Topaketa batera gonbidatzen dute euskal uruguaitarrek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia