euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian dira dagoeneko euskal musaren 2018ko hitzordu nagusiak: MercoMus apirilean izango da eta Mundiala, irailean

2018/03/12

2018ko Mus ekintza batzuk

MercoMus Txapelketa, apirilean Latinamerikan, eta irailean Macachingo Mundiala izango dira 2018ko hitzordu nagusiak euskal musari dagokionez. MercoMus-en 11. edizioa, apirilaren 11tik 15era egingo da Montevideon. Mundialari begirako txapelketa nazionalak ere ari dira egiten hainbat herrialdetan, eta berehala hasiko dira Argentinan, Uruguain eta Txil, esaterako. Herrialde bakoitzean irabazle ateratzen direnak Argentinar Pampako Macachinen elkartuko dira, irailaren 22tik urriaren 1era, Munduko Mus Txapelketan.

Gehiago irakurri...


Euskal sortzaileak eta hiriko Gure Txoko Euskal Etxea ere partaide eta egoitza Sydney Design Festival ekimenean

2018/03/10

Cristina Aranzubiaren "Archein" instalazioa Sydney Design Festivaleko programa barnean hiriko Gure Txoko Euskal Etxean (arg. Daniel G. Valero)

Euskal etxeko kide diren artistak eta Gure Txoko bera partaide aktibo izaten ari dira aste honetan Australian, Sydney Design Festival delakoan. Euskal Etxea, ekimenak egoitzatzat hartu duen lekuetako bat da, Cristina Aranzubia arkitektoa buru duen instalazio bat eskaintzeko hain zuzen, dantza arloko ekarle Lidia Arriola, Arrate Arbiza eta Usue Garmendia, ipuin-kontalari Ionetxi Ni Neu, musika Oreka TXren kontu eta argien diseinua Raffaele De Vita-rena. Bihar azken eguna eta instalazio ikusteko azken aukera, beraz.

Gehiago irakurri...


Une historikoa Posadasko Euskal Etxearentzat: komodato bat medio Euskal Jatorrik bere egoitza eraikitzeko lursaila eskuratu du

2018/03/09

Komodatoa EBY-Entidad Binacional Yacyreta-n sinatu zen

Lursaila "EBY-Entidad Binacional Yacyreta" izeneko erakundearena da eta sinatutako agiria medio Euskal Etxearen eskuetan uzten du, honek bere egoitza hor eraiki eta bere ekimenak bertatik egin ditzan. Hitzarmena joan den asteartean sinatu zuten bi aldeek eta tokiaren bereganatze sinbolikoa datorren asteartean egingo du Euskal Jatorri-k, euskal elkarteko Zuzendaritza Batzordeko bilera bat lursailean bertan eginez.

Gehiago irakurri...


8M Diasporan: afariak, omenaldiak eta aldarrikatu eta Emakumeen Martxetan parte hartzeko deialdiak

2018/03/08

Emakumeen Martxan parte hartzeko Euskaltzaleak-en deialdia

Euskal etxe ugarik egingo dute bat gaur Emakumearen Egunarekin, kontzientziazio eta inplikazio maila desberdinez. Buenos Airesko Euskaltzaleak-etik, Sandra Fernandez-ek borroka feministaren jarrera atxikienak defendatzen ditu, euskal etxe barrutik: “Erakundeek ezin diote muzin egin euren inguruko errealitate politiko eta sozialari. Izan ere, nire ustez, errealitate hori ezagutzeak jarrera hartzera behartzen zaitu. Honelako ekimenek aberastu egiten dute taldea eta euskal etxearen proiekzioa bera”, baitetsi digu

Gehiago irakurri...


Kubako Euskal Etxeak Emakumeen Eguna ospatuko du eta Kultura Astea iragarri du 2018ko Aberri Egunerako

2018/03/08

Renato Garcia Eguzquiza Habanako Euskal Etxearen aurreko ekitaldi batean

Kubako Euskal Etxeak --Habanako Ongintzako Euskal Elkarteak-- bere behin-behineko egoitzan gauzatuko duen ekitaldi batez egingo du bat gaur arratsaldean Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Horrekin batera, Habanako euskal elkarteak martxo hondarrean antolatuko duen Aberri Eguneko Kultura Astea ere iragarri du, martxoaren 26an hasi eta Bazko igandez, apirilaren 1ean, amaitzeko.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak "Euskadi Esperientzia" aurkeztu du Berlingo ITB Azokan, Bilbao Turismo ere partaide

2018/03/07

Euskadiren stand-a Berlingo ITB Azokan (arg. Irekia)

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok inauguratu du gaur goizean Berlingo ITB Turismo Azokako Euskadiren standa, Basquetour-eko zuzendari Harkatz Millan lagun zuela. Euskadin % 44 egin du gora azken 6 urteotan Alemaniatik etorritako turista kopuruak. Gehienak ahoz aho transmititu diote elkarri "Euskadi Esperientzia". Bilbao Turismok ere bere eskaintza azokaratu du.

Gehiago irakurri...


2018an ere, martxotik hasita, euskal errezetak prestatuko ditu ostegunero Marita Echavek Coronel Moldeseko lagunentzat

2018/03/07

Marita Echavek astero prestatzen dituen euskal platerrak

‘Euskal baserrietako sukaldaritza’ liburuaren egileak 2017aren hasiera jarri zuen martxan proiektu pertsonal hau: ostegunero eta aldez aurretik enkargua egin diotenei bere liburuko errezeta bat prestatzen die Marita Echavek. Proposamena apal hasi zen baina denborarekin eskaera egiten zutenen zerrenda handiagotuz joan zen. Echaveren esanetan, “etxeko janaria da, jende askorengana iritsi ahal gara eta polita litzateke euskal etxeek hau bezalako proiektuak abian jartzera animatzea”.

Gehiago irakurri...


Bilboko Mendi Film-eko zuzendari Jabier Baraiazarra nazioarteko mendi zinemaldien presidente hautatu dute

2018/03/06

Jabier Baraiazarra

International Alliance for Mountain Film (IAMF) nazioarteko mendi zinemaldien elkargoak Jabier Baraiazarra izendatu du presidente, joan den asteburuan Eslovenian egindako batzarrean. IAMFren estaldura bost kontinenteetara heltzen da eta 18 herrialde ordezkatzen dituzten 23 mendi zinemaldi dauzka kide, gehi Torinoko Musseo Nazionale della Montagna, tartean eta 2011etik, Bilbao Mendi Film Festivala.

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko Euskal Odolaren egoitza berria estreinatuta etxeko dantzari, bazkide, lagun eta hautetsiak partaide

2018/03/06

Euskal Odola Euskal Etxearen egoitza berriaren inaugurazioa (argazkia Ayacucho al Día)

Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeko kideek asteburuan inauguratu dute euren egoitza berria. Inaugurazio ekitaldia elkartearen kalean egin da, eraikin dotorearen aurrean, publiko ugari lagun. Euskal Etxera sartzeko momentuan, Euskal Odolak-ek izan zuen lehenengo lehendakariak, Mariano Oillataguerrek, eta egungoak, Ignacio Echevarriak elkarrekin moztu dute zerrenda, Ayacuchoko egungo alkate Emilio Cordonnier eta alkate ohi Pablo Zubiaurre lagun (ikus argazki sorta)

Gehiago irakurri...


Euskara eskolak abiatzear Argentinan: hona hasierako taldeak, aurreratuak, eta proiektura gehitu diren erakunde berriak

2018/03/05

La Platako eta San Nicolaseko euskal etxeetako euskara klaseen afixak

Martxoan sartzearekin batera uda bukatu eta 2018 ikasturtea hasiko da Argentinan, eta testuinguru horretan euskara irakasleak ziklo berriaren antolakuntzan zinez daude murgilduta. Herrialde osoan daude sakabanatuta euskal etxeak eta gehienetan eskaintzen da euskara ikasteko aukera. Bateon batean ez badago, ez ahaztu on line ikastaroak ere badaudela etxetik atera gabe euskara eta euskal kultura ezagutzen hasteko. Buenos Aires probintziako Olavarria hirian lehen aldiz irakatsiko dute, UNICEN-Universidad Nacional del Centro Unibertsitatean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia