euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ko BACek marka guztiak hautsi ditu: 30.000 lagun bildu zituen Laurak Batek antolatutako euskal jaialdiak

2018/05/07

Danborrada 2018ko BACen

“Zinezko arrakasta”. Hauxe da antolatzaileen eta parte hartu zuten euskal etxeen balantzea. 2018ko ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco (Buenos Airesek Euskal Herria ospagai)’ jaialdiak 30.000 lagunen bisita jaso zuen hiriko festa jendetsuenetako bat bihurtuz. ‘Buenos Aires Celebra-BAC’ Argentinako hiriburuak kanpoko kolektibitateen omenez antolatzen duen ekitaldi bat da, Buenos Airesko Udalak bultzatzen du eta hiri erdiguneko Mayo etorbidean egiten da.

Gehiago irakurri...


Igande eguerdian euskal festa lehertuko da Buenos Aireseko kaleetan: 2018ko BAC jaialdiaren programa eguneratua

2018/05/04

2018ko BAC jaialdia maiatzaren 6an da, eguerdian hasita

Egun osoko euskal jaialdia bizi ahal izango dute igande honetan argeninar hiriburuko erdigunera bertaratzen diren lagunek. Laurak Bat Euskal Etxea antolatzaile, beste hainbat euskal etxe eta erakunde lankide, ‘Buenos Aires Celebra’ (BAC) izenarekin ezaguna den erakustaldiak Argentinako ez ezik Euskal Herriko erreferenteak ere bilduko ditu; Eusko Jaurlaritzako, EH Bilduko eta Gure Esku Dago-ko ordezkariak argentinaratuta daude jadanik. Uruguaiko FIVU Federazioak ere iragarri du bertan egongo dela.

Gehiago irakurri...


Bizkaiko Plentzia herriak astigar gorri bat landatuko du larunbatean Ternuarekiko senidetzearen oroigarri

2018/05/03

Kanadako Placentiako iragarleak bi herrien artean sinatutako memorandumaren berri ematen, bi alkateak begira (arg. Cbncompass.ca)

Ekitaldira Euskal Herrian bizi diren herritar kanadatar guztiak daude gonbidatuta. Gisa honetan, kanatarrei eskainitako jai giroko eta aldi berean gertutasunezko elkarretaratze eta ekitaldi honekin, Udaletxea ezagutu, bertako Museoa bisitatu eta herrian Gernikako Arbolaren kimua dagoen plazan Kanadako sinbolo den astigar gorria landatuz ohoratu eta bertaratu nahi izan du Plentziako Udalak duela ia urtebete Ternuako Plentziarekin sinatu zuen senidetasun hitzarmena. Terry Basterrak sinatzen du El Correo egunkaritik laburbildu dugun artikulua.

Gehiago irakurri...


Ekitaldi andana Hego Amerikan Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko; irudi galeria Argentina, Peru, Txile eta Uruguaitik

2018/05/03

Gernikako Bonbardaketaren 81. urteurrena Peruko Liman eta EEko lehendakari Raul Noblecilla gazteez inguratuta

Urteurren eguna apirilaren 26an izan bazen ere, egun berean ez ezik, hurrengo egunetan ere egin dira Hego Amerikako euskal erakundeek antolatutako ekitaldiak. Salto eta Montevideo Uruguaiko hirietako zeremonietan Gorka Alvarez Aranburu izan zen partaide, Eusko Jaurlaritzaren izenean; Buenos Airesen CCK Kultur Guneak hartu zituen bere gain Euskadiko Ordezkaritzak antolatutako jardunaldiak. EuskalKultura.com-eko gaurko artikuluak Txile eta Peruko zenbait ospakizunen berri ere badakar (argazki galeria).

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman dio Gaztemundu 2018ko deialdiari, euskal dantza tradizionalei eskainia

2018/05/02

Gaztemunduren iazko edizioko partaideak Eusko Jaurlaritzan bisitari, Urkullu lehendakariarekin Ajuria-Enean

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Gaztemundu programaren aurtengo deialdia onartu du gaur goizean Gasteizen eginiko bileran. Munduko euskal etxeetako gazteek formakuntza egonaldi bat egitea Euskadin, hori da programa honen helburua, aurtengoan formakuntza euskal dantza tradizionalen inguruan izango delarik. Euskal Etxe bateko kide izanik, 18 eta 35 urte bitarteko 15 gaztek izango dute 2018ko irailaren 1etik 16ra gauzatuko den aurtengo Gaztemundun parte hartzeko aukera.

Gehiago irakurri...


Jorgelina Oteguik liburu bat aurkeztu eta Roberto Landaburu historiaz mintzatu zen Venado Tuertoko I Euskal Topaketan

2018/05/02

Venado Tuertoko lehenengo euskal topaketa apirilaren 20an izan zen

Topaketa Juan Bautista Alberdi Herri Liburutegian egin zen, Jorgelina Otegui eta Roberto Landabururen eskutik. Liburu, irudi eta dantzak medio antiolatzaileek Euskal Herria eta euskal kulturari buruzko ikuspegi zabal bat eskaini zuten. Gernika ere ekarri zuten gogora, Bonbardaketaren lekuko izan zen eta duela bi urte hil zen arte Venadon bizi zen Modesto Egia eibartarraren lekukotasuna oroituz.

Gehiago irakurri...


Bordeleko Euskal Etxeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak euskara eta euskal kultura irakaslea behar dute

2018/05/02

Europako euskal etxeetako euskara irakasleen bilkura Bordaleko Euskal Etxean

Euskara eta euskal kultura irakasle izan nahiko zenuke Bordelen? Bordeleko Euskal Etxeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak euskara irakasle bat kontratatu nahi lukete 2018-2019 ikasturterako. Klaseak astelehenetik ostiral eguerdira arte dira, gauez euskal etxean eta egunez unibertsitatean. Bederatzi hilabeteko kontratua da. Irakurri artikulu honetan soldata eta baldintzak. Maiatzaren 20a ezarri dute hautagaitzak biltzeko epea.

Gehiago irakurri...


Nola pasa beisboletik euskal pilotara hiru hilabetetan: kirolari amerikarrak euskal pilotaren harrobi berri?

2018/05/01

Juan Ramón Arrasate (eskuinean), bere pilota ikasleekin (arg. Pablo de Llano-El País)

Gauza ezaguna da zestaren --jaialaiaren-- gainbehera azken hamarkadetan Estatu Batuetan. Egoera ahulean, ezusteak eta ezinpentsatuak nonnahitik datozkio. Oraingoan, Euskal Herriko pilotariei Floridan aritzeko bisatuetan ezetzak eta atzerapen handiak jasatearekin batera, pilotak beste egoera harrigarri bati aurre egin beharko dio: Miamiko Magic City kasinoa, kirolari amerikarrak ari da hiru hilabeteko ikastaro batekin trebatzen, 'pilotari' izan daitezen, pilota eta apustuak tarteko asmatu duen show baterako.

Gehiago irakurri...


Peio Jorajuria, Herria kazetako idazleburua: «Oihartzunen arabera, Herria-k bere tokia badu euskal munduan»

2018/05/01

Peio Jojajuria

Herria astekarian 25 urtez ibili eta gero, erretiroa hartzeko unea iritsi zaio Peio Jorajuriari; Boli Kostan kooperazioan izandako egonaldiak mundua begiratzeko ikuspuntua aldatu zion. Honako elkarrizketa Ipar Euskal Herriko Hitzak plazaratu du kazetari lapurtarrak azken urtea duelarik astekaria koordinatzen, idazleburutza aurten bertan Menane Otxandabaratzen eskuetan uzteko.

Gehiago irakurri...


Estatu Batuek atea ixten die euskal pilotariei, herrialdean sartzeko bisak atzeratuz edo ukatuz

2018/04/30

Egoera gero eta konplikatuagoa ari da gertatzen EHko pilotarientzat AEBetako kantxetan jokatu ahal izateko

Amets amerikarra lausotua da pilotarientzat. Bertara migratu eta herrialdean sartu eta lan egiteko baimenei ezarritako mugak gero eta handiagoak dira eta Trump dagoenetik areagotu egin dira eta asko dira dagoeneko munduan zehar dauzkan kaltetuak, horien artean Euskal Herritik Floridako kantxetara jokatzera datozen pilotariak. Jaialaia AEBetako lurretan erotzen hasi eta gero, panorama gero eta ahulagoa erakusten du, hainbat faktore tarteko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia