2020/08/04

Pandemiari aurre eginez, Joanes euskal baleazalearen komikiak bere laugarren albuma kaleratu du eta, aurrekoak bezala, New Yorken finkatuta dagoen bere "aita" Gillermo Zubiaga (Barakaldo, 1972) marrazkilari euskaldunari zor diogu. COVID-19ak eta konfinamenduak azkeneko bultzada eman diote eta, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko Argitalpen Zerbitzuak ...
Gehiago irakurri...
2020/08/04

Webguneak Basqueculture.eus du izena eta "Sormenaren Lurraldea, ezagutu euskararen lurraldea" lelopean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (frantsesez ere, baina une honetan eguneratzen ari dira) irakur daiteke sarean. "Euskal sormenaren eta kulturaren ataria"k bistadizo orokorra ematen dio Euskal Herriko errealitate eta ekarpen kulturalari, tradizioa zein abangoardia bilduz. ...
Gehiago irakurri...
2020/08/03

Pandemiaren urte honek aurrez-aurreko bilera guztiak baldintzatu ditu, eta orain artean Diasporaren Egunak ekitaldi nagusi bat izana zuen Euskal Herrian --iazkoan Bizkaiko Ispasterren-- eta beste hamaika munduan zehar beste hainbeste euskal etxe eta komunitatetan. Aurtengoak, bistan da, are birtualagoa beharko du izan, eta bateko eta besteko ideiak aztertu ostean, Jaurlaritzak adierazi du, aurten 8a asteartean ...
Gehiago irakurri...
2020/08/03

Kaliforniako Mercedetik, bertako Our Lady of Mercyko elizatik igandero internetez euskaraz eta ingelesez Berpizkunde Igandez ematen hasi ziren mezek aurrera diraute eta sendotu egin dira euskal fededun katolikoen asteroko hitzordu gisa, aita Antton Egiguren apez frantziskotarraren eskutik. Datozen asteetan ere (ikus beherago), igandero daude iragarrita mezak, beti ere egun edo aste bakoitzari tokatzen ...
Gehiago irakurri...
2020/08/02

Jacob Elordi (Brisbane, 1997) aktore australiarra bere karrerako une oso goxo batean dago, bera protagonista duen Netflixeko The Kissing Booth filmak proiekzio ikaragarria eman baitio mundu osoan. Aste honetan, ordea, hedabide batzuk bere eskabidea islatzen zuten, ingelesezko Wikipediak "espainiar jatorrikoa" dela esaten baitzuen (ikus berria ingelesez edo gaztelaniaz) eta hori zuzen ...
Gehiago irakurri...
2020/07/31

Joan den igandean zendu zen Roger Minhondo eta igandean berean etorri zitzaizkigun Kaliforniatik eta Euskal Herritik bere heriotzaren berri eman eta atxikimendua adierazten zuten email eta oharrak, baita sare sozialetatik ere. Roger Minhondo aste honetan erraustuko dute eta hileta elizkizuna abuztu bukaeran izango da. Euskal Herrian, meza agorrilaren 8an egingo zaio Irisarriko elizan, 15:00etan, aita ...
Gehiago irakurri...
2020/07/31

Koarentenaren garaian, elkartzeko gogoak bide berriak bilatzen ditu eta gune emankor eta baliagarriak azaleratzen dira. Hori da Txileko 'Iparraldeko Euskaldunen Taldea'ren (Vascos Franceses en Chile) kasua. Iparraldeko etorkinez eta euren ondorengoez osatutako Facebook talde gisa sortu zen, Txilera etorri ziren euskaldunen aztarnak bilatzea eta euskal kulturarekin lotutako gaiak zabaltzea ...
Gehiago irakurri...
2020/07/31

1806an iritsi zen lehenengo Jimenez de Aréchaga Uruguaira. Bi mende luze pasatu diren arren, bere produktu kutunena izendatzean, ez zuen zalantzarik izan Gran Molino enpresa gaztagileko buru den Miguel Jimenez de Arechagak: Uruguaiko Salto departamentuan ekoizten duen ardi gaztak 'Aretxaga', izenaren euskarazko ortografiari eutsiz, behar zuen bataiatu. Arrazoia, xinplea oso: ...
Gehiago irakurri...
2020/07/30

Pixkanaka, kolore urdina sartzen ari da Diasporako pilotalekuetan ere; gogoratu, konparazio, urrunago joan gabe joan den abenduan Necocheako Euzko Etxeko trinketearen kasua aipatzen genuela hementxe bertan. Urrats bera eman dute South San Frantziskon, eta bertako Gure Euskal Etxeko kantxak harro erakusten du dagoeneko bere kolore urdin (bluia edo azula esango lukete beste batzuk) berria, uztailaren ...
Gehiago irakurri...
2020/07/30

Euskal etorkin ugari jaso zituzten herri batzuetan, bertakoek oraindik gogoratzen dute euskaldun horiek urtero biltzen zirela uztailaren 31an, euskal etxea osatu aurretik ere, erromeria batekin ospatzeko San Ignazio, Argentinako Arrecifesen konparazio. Hastapenean, Gipuzkoako Loiolan jaiotako santuaren presentzia bereziki eman zen jatorria Gipuzkoan edo Bizkaian izan zuten emigranteen artean, bi lurralde ...
Gehiago irakurri...